Apiriliko azken hiru asteburu hauetan e.t.b.ek Elizondoko elizako meza grabatu eta igandetan telebistan bota izan du (azkena, Igandea 25). Nahiz eta eliza bi urte daraman zaharberritu zutenetik (2007ko Abenduan, ireki zen 13 hilabete itxita egon ondoren) oraindik badira batzuk sorpresa hartu dutela ikustean, gaur daukan itxura, hagitz desberdiña haurrak giñen garaietik, kolore bizikin margotue, urdiña, pilareak, burdeos kolorez, kapitelak berdez ta urre-antzekoa, retabloa disdiratsue, gurutze gangako kermenak nabarmenduak, bidrierak garbituek eta lurreko zorue ta guztia aldatuta, tarima zaharraren ordez, zeramika beroa (berogailua azpitik bai doa).
Kampoalde ere orain dela gutti akitu zuten, harria garbitu, rosetona margotu, dorreko utsunetan muralak patu eta bidriera zahar ordez, margotutako arlauxak. Irudia ederra edukiz, zihur izanen dela Elizondo gehin argakiratzen den gauza, eta normala da kanpotarrei entzutea argazki atratzen duten bitartean;- Ze haundie (herri batendako), est jolie et grande, une merveille, ze ederra, que preciosidad, es monumental…halako gauzak. Egia errateko haundie edo monumentala bai da, Elizondokoa izanez, “la city”, bere “haunditasuna” edo “haunditasunkerie” nabari behar da eta ze hobe Elizan irudikatu, gañera herriak, hortik badirudi artzen dula bere izena. Bertzealdetik kanpoaldea, Polita?- Ba, zer erran, simetrikoa bai, ekilibratua ere bai, bi dorre hoiekin (bat gezurrezkoa), baña polita?. Arkitektura aldetik Neo-klasiko antzerako eliza izanen da edo definitu gabeko estilo batekoa, XX. mende hasierako eliza bai da, hain zuzen 90 urteko eliza “berri” bat da, zeren 1920an inaguratu zen, nahiz eta urte batzuk gehiago obrak iraun zuten (1918-1925). Elizondoko Santiagoko eliza berriaren arkitektua Lino Plaza Lekauztarra izan zen eta aintzineko eliza zaharraren elementuak berreskuratuko du, erlojuaren dorrea adibidez (eskuineko dorrea) eta hori bezalakoa, bertze bat proietatuko du.
Gaur egungo eliza 1913ko uholde famatuen ondorioa da, zeren aintzinako eliza, gaur egungo Jaime Urrutia kalean zegon, Arizkunenea aurrian ta udaletxearen ondoan, gurutzeko plazan (eskuineko argazkia) eta urte hortan ura barrura sartu eta kaltetua suartatu zen, hori berriro ez pasteko ideiarekin, ibaitik haratxago eta gibeleko larretara eramatea erabaki zen, beno edo behipin hori erran zen. Gauza da, eliza zutik iraun zula uholdearen ondotik, hain justu 1918artio eta urte hoietan garaiko apeza, Berekoetxea aita, denetatik in zun Elizondok (edo berak), eliza berri bat izateko.
Elizondoko eliza “gaztia” izan arren, bada bat honek baño berriagoarikdena Baztanen. Almandozko San Pedro eliza da eta 1956an eraikia izan zen. Bere ondoan, eliza zaharraren ondarrak daude eta ondarrak, zaharrak dira, zeren pentsatzen da 1200 urte ingurukoak direla nahiz eta eliz zahar hori XVI mendean zerbait berritu zen eta garai haietako portikoa eta retabloak eliz berriari eraman ziren.
Nahiz eta dokumentuen arabera, argiñen kontaratuak, bere garain lanak akitu ez direlako pleitoengatik,materialen zerrendengatik…badakigu elizi gehienak 1500-1600 urte hoietan, egin zirela, adibidez; Elizondokoa, Berruetakoa, Lekauzkoa, Arraiozkoa, Arizkungoa, Oronozkoa, Elbetekoa, nahizta gaur egun daukan itxura XVIII. mendekoa izan. Zerbait iduritsua gertatzen da Iruritakoarekin eta kasu apartekoa Erratzukoa izanen zen, zeren dokumentuen arabera 1594an akituta zegon, 1729an haunditua eta gaurko itxura, sakristia etabar, 1913ko uholde ondorioz izango zen, zeren ur-jasa, eliza bitan zatitu zuen eta konponketa sakon batera behartua izan zen. Honek, koindaira bat sortu zun, erraten da ikusi zela elizako kristo-gurutzaduna ibaian ura zeramala eta zubia pasatzerakoan mirari bat bezala bapatian ura bere egoera normalara bueltatu zirela, baita ere erraten dat kristo hori Oieregiko Erreparazean zubiti pasatzen ikusi zela!!!… Gartzaingo ere mende hauetakoa de eta bitxikeri bezala aipatu eliza haunitz bezala, aterpean herritarrak lurperatzen zutela eta horren ondorioz ikusten dira hainbat harlauzak abizenekin zinzelatuak, baña San Martin eliz hontan, harlauza hoiez gain, arkupeko xoko batean, harrizko “sarkofagu” zigilatu bat bada, izenarik gabe, baina hiru “bandetako” harmarri xume bat zinzelatua, Gartzaingo Iturbidetar tradizio militarrezko familiaren harmarria dena (famili hontatik, enperadore bat ta guzti atra da),eta ere ezin ahaztu Zigakoa, 1593-1603 iña eta Baztango katedrala goitizenarekin zautzen dena ta “misterioz” beteta dagona.
Bertzealdetik bertze eliz baztandar baztuk mende hoietan, berritu, konpondu edo haunditu egin ziren eta hoiek jatorriz erdi arokoak ziren. Hoien artean Amaiurkoa izanen zen eta 1582an Amaiurko gazteluko harrikin eliza berritu eta haunditzen da, edo Azpilkuetako San Andres eliza, komentatzen dena eliza baño lehen gotorlekua izanen zela ( gaur egun itxura hori mantentzen segitzen du, harrizko kuboa, olio beroa botatzeko zirrikituak…) eliza 1597an berreikitzen da eta XVIII. mendean Durango ta Michoacanko Apezpikua eta herriko semea zena Marti de Elizakoetxea 6000 peso emanen ditu herriko eliza berritzeko edo Anizko elize xumea bezala, toki defensibo batian dagona, kasko batian eta jatorriaz erdia aroko dorrea zena.
Baztanen, elizen inguruko bitxikeri haunitz baldin badira, eliz haunitz badirelako izanen da , hain zuzen 16, herri bakoitzeko eliza gei bertze bat, Lekauzko kolegiorena, nahiz eta kolegioa ez egon (fisikoki). eliza, oraindik zutik irauten du!, elizaz gain bada basilika bat Zozaian, hainbertze kapera, hainbertze komentutan, Oharrizen, Arizkungo klarisetan, El Pilarren, zaharetxean…eta hamaika baseliz, baztago zokotan sakabanaturik.
Nik uste nuen, ba, elizen arkitektura pentsatuta zegoela Haizegoa bezalako aire nahastaileak ez sartzeko… Tira, bromak aparte, ni ez naiz etimologia zalea, baina nonbait irakurri dut Elizondo izena ez datorrela “eliza” hitzetik. Azken finean, herri guztiak daude eliz ondoan (kristau lurraldeetan behinpein). Gaizki oroitzen ez banaiz, “eliz” erro hori “ibaia” errateko bertze hitz batetik omen dator. Baina ez eman sobera federik nire hitzei ere. Ea adituren batek argitzen digun.
Nik ere etimologiaz eta bertze gauz haunitz bezala ,gutti dakit.
Ibaiarena Baita ere ni irakurria dut, baina pentsatzekoa da herri haunitz ibai hondotan sortuak izan dira, (kristauak izan baño lehen)
ibaia komunikazio edo komerzioko bide bat izan zen , lenengo “herri” edo asentamientoak ibaialdetan izan ziren.
Erdi aroan berriz. herria haunitz tontor baten inguruan sortzen dira, tontorreko gazteluaren edo dorretxe baten inguruan, Iruita, Amaiur, Azpilkueta, Arizkun..Nonbait ere irakurri nun Elizondoren kasuan, Irurita, Amaiur … baino herri berriagoa da, ez dago erdi aroko eraikinik (hori ez du errenahi akaso ez zegoenik), 1100-1200 urtetan ez da aipazen Elizondoko jaunik edo alakorik, Bai adibidez, Iruritak jauregizarko jauna, Amaiurko gazteluko tenentea…Pentsatzekoa da garai haietan gaur Elizondo dena zerbait egotea, etxe sakabanatuak izatea…eta bake garaian leku aprroposa izanez, bide reala pasatzea (Baiona-Iruña) erdian, ordokian ya fundamentuko herri bat izateko Eliza falta edo Eliza egin…Baina horrela bazen nonabait agertuko zen , ezta?
Gauza da Eliza hitzatik badatoz, ta herri gehienak elizren inguruan daude, zertaz da hau izen hori bakarra duna? ta baita ere “ibai” errotik baldin badator, eta ere herri haunitz ibai ondoan sortuak dira, zergatik bakarra da, bada akaso Ibaiondo edo Errekondo izeneko herririk?
Zuk aipatzen duzun bezala ea adituren batek argitzen gaitun!!