Udako solstizioa, Ekaina 23aren ilunabar aintzin, gau motz hori, gau magikoa. berritzen garen gaua, gautz txarrak erretzen dugun gaua eta erranairu zaharra dion bezala, Ekaina eguzkiaren gaina, eguzkiaren garaipena iluntasunaren kontra ospatzen den gaua dA . Urteko egunik luzeena ta gau motzena, eguzkiari eskeintzen zaio eta gaueko suteak eguzkiaren ikurra bihurtuz, gaua argitzen dute, gau majikoa izanez.

San Juan suak (Arizkun) Argazkia Pello San Millan
Baño, nahiz eta naturarekin zerikusia duten bestak gizakiak betidanik ospatu arren (orain dela gutti arte, lurratik eta naturatik bizi izan da ta Lurraren zikloak edo aroak ezagutu eta ospatu du) , neguko soltizioa (eguberriak), udaberria… kristautasuna iritsi zen arte eta indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen. Adibidez, gau hau, San Juan bezperan bihurtuz, baina alere bere sakontasunan aintzinako errito zaharrak mantentzen du. Pentsatzekoa da garai bateko sorgiñak (sortu eta egin hitzetatik datorren hitza), belarrak ezagutzen zituzten emakumeak, sendatzen zutenak, aspaldiko ohiturak ta ospakizunak orindik bizi bizi mantentzen zutenak… eta bertze herritar batzuekin batera, kristauak izanez gain, eguzkiaren egun-gau hontan, suaren inguruan biltzen zirelako, kristautasuna eta elizgizonek emakume hauen izena zikindu eta beabruarekin nahastu zitun, gau magiko hau gaur sorgindua biurtuz.
Sorgiñei buruz erran, aurten Logroñoko “auto de fe” haundiaren 400 urteurrena ospatzen dela. Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurditarrak, hortaz Zugarramurdiko afera bezala ezagutzen da. Baña epaiketa hartan Euskal herriko bertze “sorgin eta aztiak” epaitu ziren; Bargotako Johanes apaiza, Bianako Endregoto agure itsua, Berako sei emakume, Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak ta hainbat baztandar. Baztandarren artean Elizondokoak, Gartzaingoak eta Oronozkoak baziren. Hauek auzian onartu zuten , bai Gartzainen ta bai Oronotzen akelarreak iten zirela .
Baña kasu hau ez da sorgiñak ta aztiak Baztanen aipatzen den kasu bakarra. Hori baino lehen 1575an, sorginkeria inguruko ikerketa bat ireki izan zela aipatzen da. Zigako herrian biltzen zirela zurrumerrua bazen, baño dirudi ondarrian ez zutela ezer aurkitu eta ikerketa utzi zen.

Arraiozko Jauregizarrea jauregia. Argazkia Pello San Millan
Baita ere, 1611an Graziana Serorenaren aurka auzi bat ireki zen eta 15 egun torturatua ondoren, sorgina zela aitortu zuen. Autoridadeak Salazar y Frias inkisidorearen aurrean eraman izan zioten, baina bere aurrean erran zunaz ukatu zun eta ondarrian libre geratu zen. Urte hartan, Baztan osoan “sorginak” eta sorginkeriak agertzen ziren, horren inguruan psikotsia edatu zen. Erratzun, neska gazte bat ibaian itota agertu zenez, sorgiñen gauza zela aipatu zen eta ia ia sumoa bazegon edozein herriko emakumea sorgiña izanen zelakoan. Elbeten, Dutxuketan akelarreak iten zirela eta inguruko emakumeak bilutxik deabruarekin dantza inten zutela kontatzen zen… Baita ere erraten da, garai haietan badaezpada, emakumeak haurrekin gaten zirela elizera lo egitera, dirudi elkarrekiko mesfidantza izugarrie sortu zela .
Baño nabarmen haundiko gertaera 1612an eman zen, Joanes Perotxena Arraiozko alkatea, Leon Aranibar Urdazubiko priorea, zonaldeko inkisidorearen izenean zortzi emakume sorginkeria praktikatzea salatuz atxilotu zituztenean eman zen. Zortzi hoiek Sabina Zozaia, Beatriz Zubiria, Maria Martin Elizagibelea, Maria Mendi, Maria Arozarena, Maria Aldeko, Katalina Gortari ta Graziana Barrenetxea ziren (bitxia Zugarramurdiko “sorgiñen erregiñarekin” izen berbera). Guztiak preso eraman zituzten, batzuk Arraiozko Zubiria dorretxera eta bertzeak baita ere Arraiozko, Jauregizar-era. Ukuiluan sartuak, katez lotuak eta han torturatuak, jipoituak eta zanpatuak izan ziren. Zorti emakumen aertean adin guztietakoak baziren, gazteak, hoietako bat erditu berria, helduak, agureak…xaharrena; Graziana Barrenetxea, laurogei urtekoa zen.
Grazianaren kasua, ohiarzun haundia izan zun eta oraindik gaur egun jendea, kasuaz oroitzen da eta Graxiana hontaz ta Zugaramurdikoaz (nik uste izena eta bien emakumen biziza nahastua dela), “Graxiana” izena sorginekin betirako lotuta gelditu da bazter hauetan (gaur egun Zugarramurdin aterpe bat bada izen horrekin; Graxiana, sorgiñen aterpea). Graxiana gixagoari, zutabe bateri kateatua zegola, hankak oinutsik zeukala, ur hotzetan sartzen zizkioten (negua zen) eta ondarrian hil egin zitzaien edo obe errana hil zioten. Leon Aranibaren dekretuz, ixilpean, ezkutuan eta ezkilak jo gabe, lurperatu zioten.
Erraten da, emakumeak tortura ikaragarri hoiek ezin jasan edo geldiarazteko, ohiuka eskatzen zutela Logroñora eramatea, eta han “la santa inquisicion” berberak epaitzea. Baño Zugarramurdiko afera, urte batzuk lehenago izan zenez eta ondarrian, erretako guztiak errugabeak aitortuak izan zirenez (Salazar y Frias esker) Logroñon, halako porrotik gehiago ez izateko beldurrarekin, kasuari garrantzia kendu eta Arraiozko alkateak eta bere laguntzaileak, zortzi emakumei egindako basakeriengatik salatu eta zigortu zituzten.
Honen ondorioz Leon de Aranibarreki (Ursazubiko priorea) Almadozen Etxotoako 16 urteko Katalina, gurutze batean lotuta eta laido publikoa ezartzeagatik explikaziok eman behar izan zun, baita ere Oronozko zinpeko alkateak bere kabuz ganbara batean zeukan dozena erdi “sorgin” kateatuak, askatzera behartu zioten.
Leon Aranibarrek, badirudi, prior eta sorgin eiztariaren argia pixkanaka-pixkanaka itzaltzen joan zela eta Baztango emakumeak pakean utzi zula.
Kaixo! Bai kuriosoa biak berdin deitzea, familia berberakoa ziren, edo kasualitatea utsa?. Nik ez dut kasualitatean siñesten eta seguru, erran duzun moduan bezala historioa iaia kondaira bihurtu eta Graziana Barrenetxea izena, sorgin nagusientzat erabili izan omen zen. Zugarramurdiko Graziana akelarren erregiña zela deklaratu zen (hori bai, torturen bidez) hortik aurrera uste dut akusatutako emakume taldeko zaharrena edo nagusiena bere izenarekin parekatuko zen eta denborarekin nahastu eta biak konfunditu, Hori pasatuko zen Arraiozkoarekin ziuraski Graxiana deituko zen eta denborarekin “BARRENETXEA” patuko zioten bertze historiagandik,
Barkatu liatu bai zaizut, ez da errexa pentsatzen dudana, hemen esplikatzea.
Eskermile
Arras ongi azaldu duzu, ulertua gelditu da, Eskermile Arroxa beltza.