Joanden asteko ortziralian, (2010-9-10) Arizkunenean hitzaldi interesgarri bat izan zen XVIII. mendeko baztandar emakumei (batzuei) buruz. Hitzaldia, Gaspar Castellanos Gaston historiazaile Aragoitar-baztandarra eman zuen eta ordu bateko solasaldian “la hora Navarra del XVIII”-ko bortz edo sei emakume baztandarren, biogafia ttiki bat aipatu zun. Haien artean, adibidez, María Josefa Landabere Agirre Erratzutarra, Felipe V.aren emaztearen (Isabel Farnesiokoa) Carlos IV.ren emaztearen “Camarista mayor” izan zena, edo Maria Josefa Dolarea Gaston (Gaztelun sortua baina gurasoak baztandarrak) baita ere “camarista Mayor”, kasu hontan Parmako Maria Luisa erregiñarena (Carlos IV emaztea). Maria Josefa gortean ibili eta alargun gelditi ondoren Elizondora bueltatu zen eta azken urteak, bere haizparen etxean ( Pedro Xabier Arizkun-en emaztea), hau da, Arizkunenean, pasa izan zitun. Baita ere Joaquina Borda Hualde aipatu izan zen, honek Zugarramurditarra eta Juan Bautista Dutari dendari-bankeroaren emaztea zen eta senarra hil eta alargun gelditu zenean, Madrilgo Dominiken, Santa Catalina de Siena konbentuan, Sor Joaquina de la Cruz bezala sartu baino lehen, diru guztia (kristonekoa zela) Zugarramurdiko ta Baztango familiartean (garai haietan, famili ahaidetasun gradua, haundia zen) banatu zun…
Emakume hoien biografia goititik eman zen, sakondu gabe, ordu batean ez du aunitzetarako ematen baina gorretaz gain Gasparrek aipatu zuenez gaia berritsua zen historiagilearentzat eta sakondugabeko ere. Entzuleengandik animatu zioten gaian barneratzea eta Gaspar Castellanos pres dagola adieratzi zun-

Gaspar Castellan de Gastón
Emakume baztandar hauek, bizitzea ukitu zizaion garaian (XVII. mendean), emakume bat iristen ahal zen maila haundienera iristi ziren, bai bere indarrez, bai bere abileziaz, bere trebetasunaz, adimena..eta abar.. Ondarrian, konklusion moduan, aipatu zun garaiko emakumeak, etxekoandreak, garrantzi haundikoak zirela eta uste den “botere” haundiagoa zutela. “Etxekoandrea”, etxearekin lotura izugarria zeukan, etxea ez da eraikin bat bezala ikusi behar, baizik etxea, familia irudikatu, ordezkatu,,, iten du, etxea familia da, etxea dena da, nahizeta, hirugarren belaunaldia izan eta kanpoan bizi!, jatorrizko etxeko etxekoandrea erraten zuna…kontuan artu behar. Pentsatua izan da beti, etxea seme nagusiak jauresten (heredatu) zula, baina Gaspar Castellanos ikusi eta ikertu izan dunez, haunitzetan, etxea alabei pasten zen… azalduz garai hoietako emakumen garrantzia (Nafarroan soilik pasten ahal zen hori)
Solasaldi ondoren, galderen tenorea izan zen eta galdera hoietako bat, ea ezagutzen zuen edo “konstanzia” zeukan exploratzaile, abenturatzaile edo bere kabuz Ameriketara joandako emakume baztandar bat edo gehigo zauzen ba zuen! Hasierako harridura pasa ondoren ta argi, ezez, ezta Ameriketara eta guttiago exploratzaile eta abenturatzale moduan, ez zela pentsatzekoa, garai haietan (XVIII. mendean) emakume bat horrela ibiltzea.
Egia da. Garai haietan ez zela izango, baño mende bat geroxago… bai! (beno baten bat, bai). Ameriketako emigrazioan, emakumearen papera, bigarren mailakoa izan dela pentsatzekoa da, baina kasu interesgarri haunitz badire horrela ez dela izan ageri zaiguna….eta hauniz zerikusia du Nafarroaren (erreinua zen garaiatik) baldintzak, bertze herrialdekin konparatuz emakumeak berezitasun juridikoa, soziala, ekonomikoa eta kulturala zuten, hoien artean Gaspar Castellanosek aipatzen zuen bezala jarespena (herenzia). Nafarroan tituluen, pribilegioen eta sosen jaraunspena ez zegoen legez, lehen semearengana (gizonezkoa) zuzenduta baizik gurasoak erabakitzen zutenak ziren heren seme alaben artean. Jauraspen horiek iten zuen emakume batzuk propietateak izatea (sosa) eta aukera izatea empresa berrietan sartzea.
Carmen Purroy Turrillas-en “la mujer Navarra , un caso excepcional en la emigracion a America” idazlanan, hoietako adibide haunitz aurkitzen ahal dugu, emakumearen hitza beharretzkoa zela kasu honetan Ameriketara joateko.
Baztanen Migratzaile haunitz izan dira eta hoietako batzuk, bai adin txikikoak edo ezkonduak zirelako, Ameriketara joateko baimena behar zuten. Gurasen baimena (biena), emaztearen baimena edo Amaren baimena derrigorrezkoa zen lizentzia lortzeko. Bahimen hoien bidez badakigu emakume baztandar batzuk Ameriketara joan zirela edo bere baimenen esker, gazte haunitz “ametsen” lurrera bidaiatu zirela. Adibidez:
Pedro Maritorena eta bere emaztea Josefa Antonia Mutuberría Elizondarrak onesten dute edo baimena ematen dute, bere semea Miguel Kubara joateko… baita ere 1802an María Dominga Subincorena, Zigatarrak, ahalmentzen du bere senarrari Juan Erramuztegui, La Habanara bidaiatzeko eta han 2 urtez zurgiña bezala aritzeko. Urte bat geroago, Oronozko Francisca Antonia Sarratea, baimentzen du bere senarrari Francisco Gamio La Habana -ra joateko, zeren bi urtez lana zihurtatutakoa zuelako… 1855an, Felipa de Etxabarren, Garzaindarra, baimentzen du bere semea Miguel Antonio Urrutia La Habana-ra joateko, baita ere 1808an Joaquina Guerendiain Arizkundarra, Luis Idoateren alargunak, onesten du bere seme Miguel Ameriketara joatea… ta horrelakoak, hainbertze.

Etorkiñak Buenos Airesen. Marrazkia Urtubey
Baña badire kasu aipagarrienak eta bitxiak eta Gasparreri aipatutako galderaren erantzuna izaten ahal zena. Badira bereizitasun kasu batzuk, baimena alabei ematen dena…adibidez;…Maria Cruz Arburuaren kasua- Zozaitarra ta ezkongabea 1854an, baieman eman ziola bere 25 urteko alaba Maria Josefari, Buenos Aires-era joateko, han bitzi berri bat hasteko, edo Lorenza Etxeberria Erratzutarraren kasua (1852), ez bakarrik baimena eman ziona bere alabari baizik baita ere, kontratatzen dio Pedro Pradera, Baigorriko ontzijabeari, 450 pezetaz, Coralia fragatako txartel-pasai bat, bere alaba ezkongabea, Juana Mari Urrutia, Buenos Aires-era joateko . Corneliako txartel-pasai ez zen posible haunitzetan aldi batetan ordaintzea eta badira kasu batzuk, Magdalena Zubiria Errazutar alargunarena bezala, bere alaba Vicenta Elizetxe Buenos Aires-era joateko, pasajea erosten dula kompromisua hartuz, urte bat ondoren falta zaion 170 pezetak ordainduko zula edo Lekarozko Juana María Elizetxe, bakarrik in zula Amerikako bidaia 1851an eta diruri ez zuenik konprometitu zen urte baten ondoren ordainduko zula Coraliaren pasajea edo txartel-pasaia, hortarrako bere osaba Jaime Mariperizena ta bere emaztea, Franziska Irulegui, fidatzaile bezala geldituz. (goiko argazkian inmigrateak Buenos Airese-era irtsi berriak. Argazkia http://www.rtve.es-tik artuta dago)
Guzti hauek, Carmen Purroy Turrillasen lanan agertzen diren kasu batzuk bakarrik dira eta halakoak haunitz ez eman arren arraroak ez dira eta ortziralako galderari erantzunez, bai, bai dirudi baztandar emakume batzuk (XIX.mendean), eztakit abenturatzale edo explorazaile moduan bezala (badirudi ezez, soilik bere lanaren biztartez bizitza hobe bat lortzekoa joan zirela) edo ez!, baño bide luze hori in zuten, mundu berri batera eta gañera kasu gehienetan, bakarrik eta errextasun jarik gabe.
Post hau egiteko erabili den materiala.
LA MUJER NAVARRA. UN CASO EXCEPCIONAL EN LA EMIGRACIÓN A AMÉRICA. Carmen Purroy Turrillas1
Utzi erantzun bat