Ia ia, mende bat inguru, baztandar gazte haunitz Ameriketara artzai modura joan izana dira, gutti gora behera XIX.mende bukaeratik XX.neko 70-80. hamarkadak artio. Lehenengo euskal artzaiak, Hego Ameriketatik joan ziren Ipar Amerikako mendebaldeko lautadetara “urraren sukarrako” garaian eta urre gutti aurkitu zutenik artzai moduan hasi ziren gehienak. XX. mendean, kanpoko inmigrazioa kontrolatu nahi, herri ez anglosajona ziren migrazioa murriztu zuten eta urte haietan 1911-1925 aldera euskaldun gutti joan ziren. Bigarren gerrate mundiala ondoren, gauzak aldatzen dira eta gizonez falta zeudenez berriro euskaldunak tropelka etorri edo deituko zuten. gauzak horrela joanen dira 1980 aldera zeren ekollojisten indarrez eta ardien prezioz behitxieraz (ta horrekin soldata), artaldeak murriztuko dira eta garai haietan erraten da bakarrik 113 euskal artzai egon zirela. (argazkia Reno Universutateko euskal ikaskuntza zentroarena da eta 1960an atratakoa Boisen, argazkia www.euskomedia webgunetik artuta dago.)
Azken hoietako bat, nire osaba bat izan zen, Antonio Urulategi Etxabe, Elbeteko zapatilleria itxi ondoren, gaztia ta lanik gabe, amerikako abentura probatu zun. Zortzi urte egon ondoren, Baztanera bueltatu zun. Han ibilitako historioak kontatzen zigun eta historio hoien artean, Baskerfieldeko Amestoy ostatua ainitzetan agertzen zen.
Euskaldunak, (gehienbat, bizkaitarrak ta Pirineoko bi aldetako naparrak) artzai bezala joaten ziren, urte batzuk egin ondoren Arizona, Nevada ta Kaliforniako larretan, batzuk bueltatzen ziren eta bertze batzuk han gelditu ziren. Han gelditutakoak, artzai moduan egon ondoren gehienak lanez edo ogibidez aldatzen zuten, esnetegietan, rantxoko kapatazak, lorezain moduan,… ta batzuk, diru pixkat eginda bere negozio propioak sortu zituzten, Amestoy-etarrak bezalaxe.
Astion aipatu den bezala, nire osaba “amerikanoa”ren ahostik entzun nun lehen aldiz “Amestoy bar” hitza. Erraten zuenez, Baskerfield-eko ostatu tipikoa zen, nahiz eta jatorrizko euskal kutsua mantentzen zuen. Amestoy bar, Frank Amestoy III.nak kudeatzen zun. Garai haietan ez ziren euskaldun haunitz gelditzen eta ostatuko giroa inglesa izan arren, oraindik euskaltasuna nabarmentzen zen. Euskaltasun hori ez zen soilik nabaria ostatuko menuako “basque soup-ekin” (porrusalda ta patatasalda antzekoak) edo bustiekin. Baizik Frank III.naren semeekin, zeren hauen ahotik euskarazko hitz bakarra entzuten zen eta hitz hori “aitatxi” zen, hala deitzen bai zioten Frank Amestoy III.naren aitari, Frank Amestoy II.ri (ez zioten deitzen, grandfathern eta ezta ere, aitona edo aiteite, baizik “aitatxi“)
Frank Amestoy II.nak Baztanen iñoiz ez egon arren, normala zen, ostatuko bezeroei Baztango larrei berdez eta aranako ardiei buruz solas itea eta nola ez, euskal arzaien historiak baita ere kontatzen zun.Frank II. 1915an jaio zen, eta bere haurzaroa Hotel Noriegan pastu zun (bere gurasoal han lana iten bai zuten) tan entzun eta ikasi zun kontatzen zituen historioak. Bigarren gerrate mundialam egon ondoren, berak izan zen Bakersfield-en Amestoy On The HillAmestoy bar) sortu zuna. Frank II.nak 2006an zendu zen eta bi seme-alaba utzi zitun Frank Amestoy III.na ta Louise Maitia. (
Hostalarizako negozioa ez zen berria berarentzan, zeren arestian erran dugun bezala hoteletan sortu eta hazi egin bai zen. Hasieran Hotel Noriegan eta geroxago bere gurasoak Francisco Amestoi Perotxena ta Anselma Aspurz Ballaz, sortutako Hotel Amestoy-an. Francisco Amestoi 1883ko Abuztuaren hamairuan jaio zen Iruritan. Gaztia zenik eta hemen bizitzea gogoorra zela, bertze haunitz bezala, emigratu zun…baño ez Ameriketara baizik Filipinetara eta han, azukre kañak mozten egonen da. Badirudi han bizitakoa onik egin ez zula ta berriro Iruritara bueltatuko da. Azukre kañak moztea gogorra izanen zen baño gosea gehiago zeren denboraldi bat aranan eman ondoren Ipar Ameriketara joanen da artzai bezala. Urte batzuk arzai moduan egin ondoren Hotel Noriegan sartuko da lanera eta han bere emazte naparra zautuko du, kamarera lanetan ibiltzen bai zen. Diru pixket ahurreztuz bere hotel propio izanen dute, Amestoy Hotela eta hemendik atrako da belaunaldiz belaunaldiz euskal artzaiak ta Baskerfiedarrak famatua edo behipin ezaguna izan den Amestoy Bar izeneko ostatua.
Gaur egun bertze Frank Amestoy bat dago ostauaren jabetzan, Frank IV.na eta naiz eta ia euskaldun artazairik ja egon, oraindik euskaltasun zerbait sumatzen da, zeren horrtaz, Frank IV.na bere aitatxiri “aitetxi” deitzen zion eta ez grandfhatern!!!
Gai honetaz bibliografia badago zabala. Elizondoko liburutegian (ea noiz irekitzen den berria), Asun Garikanoren “Far Westeko Euskal Herria” liburu goxo eta aberatsa dago, bertzeak bertze. Eta ERLEA aldizkaria, oker ez banago. Lehen alean Noriega Hotelaren argazki handi bat ikus daiteke. Azken batean, Euskal Herriaren 7. herrialdea da (edo zortzigarrena, segun nola kontatzen diren). Herrialde handiena, diferentziaz, eta ezezagunena.
Eskermile Angel, karakola segi holan irratisaioan (xorroxinen) haipatu genun gai hau eta Josetxok ere azpimarratu zun liburua, eskertzen dizut argazkiarena, amerikanuen inguruko bilduma in nahi dut (nere osaba ta famili inguruko argazki batzuk dut). Liburutegi berrie irekitzerakoan artuko dut, nik ere gogoak daukat eta negu hontan hor barruan harras goxo egoten ahal dela dirudi….