Altxorraren kutxen historio hau Eibarreko herrian hasten da, Beratik pastu eta Baztango herri batian akitzen da. German Ereña ikertzale Eibartarra izan zen “kutxa” hoiek aurkitu zuna, kutxa hoiek Isidoro Fagoaga tenore ta idazle Beratarrarenak ziren eta haien barruan aurkitutako “altxorra”, harrigarria, ikusgarria eta harras interesgarria izanez. German, Richar Wagner musikaren zalea izanez Isidoro Fagoagaren irudia ta lana ezagutu, ikasi ta landu zun, erran behar Beratarrak Wagnerrekin harras lotuta zegola zeren fama mundiala izan zun Wagneren operak abesten eta zazpi denboraldiz egon zen Milango Scalan (1925-1932) sajonaren lanak errepresentatzen ta antzezten, Parsifal, Nibelundarren eraztunako hiru zatiak, Rhineko urrea, walkiria, Sigfrido….bitxikeri bezala aipatu Siegfried Wgner (musikagilearen semia) Sigfrido Fagoaga deitzen ziola.
Isidoro Fagoaga Larretxea 1893ko apirilaren 3an sortu zen Berako Agramontea baserrian. Famili xume bateko, hamar semetik bederazigarrena izan zen eta txikitatik bere ahotsa “bitxia” izanez eta hamabortz hurtekin Buenos Airesera joan ondoren, Italian akitu zun “entregerras” (bi gerrete mundialen tarteko urteak) deitutako garaiko tenore ospetsuena izatera, ailegatuko dua eta 11 urte emango zituen Scalan kantatzen.
44 urte izanen du opera kantatzea huzten duenean, bere garai honenean dago, baina nazkatuta, urte hortan bere bizitzan, opera apartez maitatzen dun gehiena erasotua izanen da, bere herri maitea, Euskal Herria.1937 urtean gaude eta Gernika bonbardeatua izan da, eta gañera, bonbardaketaren egileak Italiarrak izan direla erraten da ( hasieran Europan, hori erraten zeneta ez Alemaniarrak izan zirela), horren aurka publikoki agertuko da erranez basakeri bat izan dela, horren ondorioz opera utziko du. Donibane Garazin erbesteratuko da eta bertze euskaldun haunitz bezala Gurs-eko konzentrazio kanpoan akituko du. 1940ko maiatzartio egonez. Hemendik haurrera epealdi berri bat hasiko zen, 20 urte opera kantatzen egon hondoren (1919-1937), 40 urte pasatuko ditu idazle bezala. Gehienbat saiakera idatziko du “El teatro por dentro“, “Retablo vasco“, “Unamuno aorillas del Bidasoa“, “Poetas y el Pais Vasco“…Pedro ta Domingo Garat-en biografia eta hainbat ta hainbat artikulu garaiko errebistan ta egunkarietan. Isodoro Fagoaga idatzitako liburu batian, hain zuzen “El teatro por dentro” liburuan, egile berak, aipatzen du; nere herriko etxearen sabaian, kutxa batzuk badira, ta kutxa hoien barruan, garai bateko jantziak, ezpatak, korazak, ilehordeak eta partiturak daude, hauek gañera orkesta zunzendari hauendien oharpenekin .
Testu hau, pistan jarriko dio German Ereñari kutxen afera egia dela eta ez kondaira bat. Kutxen kondaira hau, aspalditik zetorren, zeren aipatzen zen, tenoreak erran zula, ez zuela ikusi nahi, bere operetako jantziak, gaztiak, iñautetan edo mozorro bestetan erabiltzen. Kutxak hoiek horaindik existitzen baldin badaude galdetuz, hasiko da billatzen. Lehenengo urratsa Isidororen familiako Berako etxera joatea izanen da eta han, kutxak, ez dira ageriko. Non egonen dira ba?, Benetan badaude kutxa hoiek?…galdetuz ta galdetuz, 2004ko apirilaren 19an, Iruritako etxe batean atea jotzen du, Iruritako etxe hortan, Isodororen bi iloba bizi dira, Karmentxu ta Isabel. Bi ahizpak osabaren diska zaharrak (pizarrazkoak) urrea bazen bezala gordetzen dituzte, baiña kutxaz galdetzerakoan…ez diote inportantziarik ematen!… bai sotuan daude, baño barruan bakarrik paperak ta trapu zaharrak badire!. Harrituta eta bihotzeko taupadak nabari, gure ikertzailea sotora jausten da, han, txoko batean, Baztango herri batean, bortz kutxa ta maleta batean, German Ereña eibartarrak, Isidoro Fagoaga idazle eta munduko tenore wagnerniarra onena izan denaren ondare historiko-kulturala aurkituko du.
Fagoagaren altxorra!, kutxak ireki ta… hor dago; Sigfridoren armadura osoa, Nothung ezpata, ehizako adarra, kasko hegaladuna, Parsifalen bular-babesa, Walkiriako, Siegmunen otso larrue, Pollioneko jantziak, larruzko abarkak… benetako altxor bat Baztango etxe bateko sotoan. Bertze kutxetan italiar egunkariaz beteta zegoen, bere ekitaldien buruzko artikuluz beteta, ekitaldien programazioak, argazkiak, personaien hileordeak…
Gaur egun eztakit non dauden kutxa hoiek, horaindik Iruritan egonen dira edo akaso ez, ez nago zihur, baño uste dut Berako kultur etxean, erakusketa batean Isidororen jantzi bat zegoen, eztakit kutxa hontakoa zen edo ez. Bertzaldetik, Berako liburutegian, bada toki bat, Isodorok idatzitako liburu guztiak daudela eta leku aproposa izanen zen “altxor” hau han egotea edo areto bat tenor eta idazlearen material guztiarekin. Egia da, Isidoro Fagoagaren irudia ahaztua dagola, bai Nafarroan, ta bai Euskal herrian ere, beno, Beran behinpin herriko musika eskola bere izena darama eta honek burura ekartzen nau, guk baztandarrak haunitz ikasi behar dugula gure Bidasoaldeko barrideetatik zeren hemengo seme batetaz oroitzeko edo zerbaiti bere izena omenez patzeko! uff! gara… akaso akaso plazatxo bat ta justu justu patzen diegu (harras tukuttukuko gara gure artian ere). Adibidez bezala , nahiz eta Fagoaga bezalako proiekzio internazional musikariak izan; Damaso Zabalza bezala, edo herri musikan onenetako bat izan; Maurizio Elizalde edo baita ere, gaztetan tenore ezaguna ta gero koro zuzendari saritua izan den Juanito Eraso bat izan, gure herri musika eskola, Baztan izena darama eta ez aistion aipatutako baztandar baten izena, ta gañera (sutan jartzen nauena) euskaraz ikasten ahal ez den musika eskola dena.
Kritikatxo honen ondoren ta sartu nahi zen putzu beltz hontatik atratzeko, ze hobe, Isidoro Fagoagari entzutea, ta aipatzea post honen argazkiak eta historioa operasiempre webgunetik atraiak izan direla.
Oso polita da Isidoro Fagoagaren kutxaren inguruko hau. German musikazalea eta wagnerzalea izateaz gain, musikaria, atabalaria da, eta Eibarko Usartza txistulari taldearekin aritzen da. Jakin genuen kutxak aurkitu zituenean horren berri, baina ea orain jakiten dugun non diren kutxa horiek orain. Galdetuko diot astelehenean, ensaiora baitator laster dugun emanaldi bat prestatzera.
aupa Isidoro Fagoaga!!!
Ea behingoz, zuk ardura handiz gordetako kutxen materiala eta dokumentuak modu txukun eta duin batean erakusten dugun!
Hala bedi
Eskermile Oier eta ia Germaneri zauzen diozunez, galdetuko zinion nire partez, faborez, ea gaur egun non dauden kutza hoiek, segitzen dute gordetuta?
Bai, atzo izan nintzen berarekin. Esan zidan kutxak aztertu eta bertan zegoen guztia dokumentatu ondoren, aurkitutako tokira itzuli zituela, alegia, Iruritako Isidoro Fagoagaren hiloben etxera.
Egunon Peio! Ederra da gure aitzindari hontaz idaztea, hortaz mil esker! Bino makurrak dire emandako hainbat datu, adibidez 11 urte eman zituen Scalan kantatzen eta Karmentxu ta Isabel (ene amona) ez dire juntu bizi.
Bertzetik, egia izaki arren Berako Musika Eskolak haren izena duela ta buruhandi bet ere in zutela haren homenez, nehorrek, edo arras guttik, ez dute nehoiz aditu sikiera nor zen. Tristea da Isidorori egin zaion tapatzeak horren ongi funtzionatu izana… Arrazoin bakadda dago horren gibeletik: bere aberria maite baitzuen estali zuten.
EHan inportante izan zen, pentsa Guridiren Amaya harek estrenatu zuela tenore lanetan.
Segi gogor
Eskermile, aizpen datua (eta ikerketarena) http://www.operasiempre.es/2007/10/%C2%ABel-tesoro-de-sigfrido-fagoaga%C2%BB/#more-49 artikulo hontatik hartu nun. Nor da bizi dena Iruritan) German Erañak pensatzen dut hala patzen dula (eztakit, nere suposamena da) zeren biak izanen dira etxe hortako “alabak”, ez? Beno eskermile datu horiek emateagatik, aldatuko dut makurrek.