Baztango herri politena zein den galdetzerakoan, zihurnago Baztandar gehienak, zihurhaunitz, bere sorterriko herria izanen dela eranzungo genun…edo akaso, Baztango herri guztiak politak, ederrak, zoragarriak… direla eta ez dagola bat bertzetatik gehiago nabarmenzen denik!, halakoak bai gara baztandarrok (txobinista totalak).
Baño bai bada herri bat bertzeak baino ederragaoa dela edo behipin hori erraten dun papera edo titulua daukana, ta herri hori Almandoz da, ta ez bakarrik bailarako herri politenena dela, agertzen da paper horretan, baizik baita ere, estatu Spainarrako herri politenetakoa dela, aipatzen da. Paper hori “premio nacional de turismo de embellecimiento y mejora de los pueblos españoles” lehiketari erreferentzia iten dio eta nola 1967ko urte horretan lehenengo sarie Almandozek irabazi edo lortu zun, Baraibar ta Monreal herriekin batera. (argazkia Mariano Estornés Lasarena da eta euskomedia.org webgunetik artuta dago)
Arraroa da, garai haietan “sari” hori aipatzen dun txafla bat ez patzia, ta halaxe da zeren ez dago halakorik eta hori, gogo haundikin ta pozez hartu zela sarie, ez bakarrik Almandozen baizik Baztan osoan ere. Dena, urte bat lehenago hasi zen, Juan Arretxea alkate-jurado izanez, zeren 1966an Nafarroko edertasun “lehiaketa” edo saria irabazi bai zun eta auzolanian indako lanak, zainketak eta txukuntzea, haise eta errax in zuten, Almandoz, izendatzeko “edertasun haundiko” herria bezala.
Ez da zalla imaginazia nolako ederra izanen zen Almandoz orain dela lau hamarkada gibel; bere harri kalizaz egindako etxekin; Etxotea etxea ,1734ko Indakoa etxea bezalakoekin. Bere jauregiekin; Jauregia, antzinako jauregien zerrendetan ageri den oinetxea, ezkerralde murriztuko armarriarekin (kasketa ezkerretara begira dago, eta hori sasikotasuna adierazi omen nahi du) eta armarria oso xumea denez, beraz, pentsa dezakegu harras antzinakoa dela. Bertze jaiuregia Galtzaga da, XVIII. mendeko oinetxea dena eta gaur egun erabat berritua, eta ostatu bihurtu izan zena…Bere frontoiarekin, izena harras egokia duna; Ederrena eta aurtengo bestetan, “Gorpuzti egunean“, konpondu ondoren berriro inauguratu izan dena. Ederrenak, 1927an erikia izan zen eta garai haietan fronton ikaragarria izanez, zeren kalitate haundiko frontisa zuen, ta frontis hori, herriko harrobiko “marmolakin” (haitzurdin) egiñez zegoen. Bitxikeri bezala aipatu, Almandozko haitzurdeñekin baita ere apaindu izan dela Moskuko metroko hainbat tarte, ta, erraten dutenez, baita Bartzelonan dagoen Cristobal Colonen monumentua ere.
Ta irudikapen hortan segituz, ezin ahaztu, San Pedro omenez eraikitako elizaz, nahiz eta arkitektonikoki gauz haundirik ez erran arren, garai hartan, berri-berria zegoen (11 urte soilik zeukan, 1956ko Azaroaren 11an inaguratua izan zen) , txukun-txukuna eta izugarri polite, bere harri grix kalizarekin garbi-garbia. (goitiko argazkie riojafotos.es forotik artuta dago eta Ramoncachorrok egilea da)
Gauz guzti hauek batuta normala izan zen herri ederrenaren izendapena lortzea 1967ko urte hartan eta ia ia ipuñetako herri polite hoietako bezala izatea eta ipuñak amaitzen duten bezala; horrela izan, ta ez bazan sar dadila kalabazan! ta atera nazan, Almandozko plazan (plaza, bada?).
Ados nago zuekin, Baztango herri politena da! halako paperik egon edo ez egon!.