Abenduaren 3an, egutegietako santutegietan San Francisco de Javier patzen duenez eta santu honek, Nafarroko patroia denez, Nafarroaren eguna ospatzen da, nahiz eta santua izan baño lehen, Franzisko Jatsu-Azpilkueta deitu eta 1506ko Apirilaren 7an sortu izana ( 1552ko Abenduaren 3an zendu zen).
2006an Nafarroako gobernua Santuak 500 urte jaio zenetik ospatu zuten, Xabierreko gaztelua zaharberritu, eta kriston inagurazioa egiñez besta hasi zuten. Inagurazio hartan (nolakoa den historia), Franzisko Jatsu sortu zen garaian existitzen ez zen nazio baten erregea (Spainia) zegoen eta baita ere bere familia menperatu, persegitu, lurrak kendu…(Nafarroko errregeari, Joanes Albret, leialak izateagatik) eta erreinu bat mendez mendez probintzia bihurtu zutenen ordezkaria, Miguel Sanz. eta benetan egon behar zena (Portugalko errepublikako lehendakaria) ,ezta gonbidatu. Zeren Frantziskok, santua bihurtu baldin bazen, Asiako zati bat ebangelizazegatik (haunitz ez ziren izan) izan zen eta ebangelizazio hortan, bidaia Portugaldarrekin egin zun. Parisera ikasketak egitera joan zenetik (1525an 19 urtekin) Nafarrora ez da itzuliko, bakarrik Portugalera joateko eta hango erregearen zerbitzuan jartzeko eta bidai hortan Iruñetik ez da pastuko, baino bai zihur Baztandik.
Hori apartez, Ignagurazioaren tokia ez du garrantzi haundia santuaretzat zertaz badakigu Franziskok, Xabierreko gazteluan ez zuela hauniz urtez bizi, behipin konkista ondoren 1512 edo bere aitaren eriotzaren ondoren, 1515an, zeren bere familiako gaztelua, 1516an Cisneros apezpikuaren aginduz, botako dute, ta bere lurrak okupatu, eta gainera urte aietan Frantziskoren anai nagusia, Miguel, 21 urtekin Nafartarrek, Nafarroa askatzeko bigarren sahiakeran parte hartzen du.
Misterio bat da non pastu zun Franzisko bere gazteria, akaso Baztanen?, akaso Garazi aldean?, toki hauetan familia bai zuen. Non egongo zen 16 urtekin (1522) bere anaiak Amaiurren burrukatzen zuten bitartean?.
500 urteurrenaren ospakizun hartan, Gazteluan zentratu ziren, liburu batzuk atera eta deus ja, Baztanen ez zen ezer ailegatu nahiz eta talde batzuk proposatu, (Nafarroko parlamentua debatitu zen), amak zonaldekoa bai zenez, baina azkenia U.P.N eta C.D.Nko botoekin atzera bota zuten eta Begoña Sanzberrok (U.P.Nkoa eta Baztandarra) erranez; “ez dagola argi Maria Azpilkueta Baztanen jaio izana“.
Akaso hortan egia izango du, ez dagola argi Maria Azpilkueta Baztanen jaio izana, baina baita ere egia da Baztanen, Franzisko Xabierren inguruan, aztarnak, oroitzapenak eta kutsu haundi badela eta hori argi ikusten ahal da ibilbide txiki batean, bloga hontan “Xabierko bidea” deitu duguna.
Bidea Azpilkuetako Apaioan hasiko zen, San Franzisko Xabierren baselitzatik eta arraroa diruri duen arren, baseliza hau Nafar osoan bakarra da sainduaren omenez altxatuta dagona. Baseliza 1697koa da eta 1999 zaharberritu zuten, barruan XVIII. mendeko retablo bat dauka eta garai hartako sainduaren eskultura bat ere bai. Hortik Lapitzeko zelaia zeharkatuz (aintzinako galzada bat dagoenez) Azpilkuetara iritsi bezain laster Dorreberria aurkituko dugu. Nahiz eta erran Franziskoren ama han sortutakoa dela, egia da garbi ez dagola, zeren izena erraten dun bezala dorrea berria da, hain zuzen 1741koa eta horrez gain Mariaren aita, Martin Azpilkueta, Azpilkuetan sortu arren bizi gehiena kanpuan in zun, zeren erregearen Baztango zerga biltzailea izan ondoren, erregearen kamarlegoa izan zen eta Elo-ko (Monreal) jauna baita ere, azkenik Juana Aznarekin ezkondu zen (Xabierreko jaunaren alaba), eta pentsatzeko da haien alaba, Maria, Xabierren sortua izana …Etxearen izena hartuz, pentsatzen ahal da ere, lehenago bertze dorre zahar bat egonen zela eta suntsitua izan baldin bazen, denborarekin (mende batzuk geroxago) berri bat alxatuko zutela.
Baina badirudi Azpilkuetarren gotorlekua eta Cisneros kardenala botatzea agindu zuna eta akaso Maria hor jaio izana, Azpilkuetako San Andresko eliza dagoen tokia haurkitzen zen eraikina izanen zela. Elizan, oraindik nabariak dira paretan garai bateko gotorleku edo dorre baten aztarnak (saeterak, olioa botatzeko zirrikituak..) Batzuk erraten dute hau ezinezkoa dela bain, jakina da,eliza 1597 egin zela, nahiz eta urte haietarako eliza txiki bat egon (gotorlekuaren kapilla?) eta jakina ere da eliza bakarra Urrasunen zegola, San Andreseri eskainia (gaur egun Santiagoren baseliza) eta zihuraunitz herria gotorlekuaren inguruan aspalditik sortua izan zela. Dena dirudi Cisneros kardenalak Azpilkuetan suntsitutako dorrea hemen zegola.
Baina ez da bakarraik Jatsu-Azpilkuetarrek daukaten dorre, palazio bakarra inguruan, zeren eliza ondoan dagoen bidexka hartuz, Urrasuneko auzoara iristxiz, eta auzo hortako, baño hortik ia ia Amaiurren dagoen Arraztoa jauregia, 1511an Jatsuko Juan (sainduaren aita) erotsiko du, bere emazteko lurretan eraikin propio bat izan dezatela, baina honek ere, suntsitua eta errea izango da, zeren 1513an, 30 gizon Azpilkuetako dorretxean (Elizakoa edo Dorrezaharrea?) bildu eta erresistitu zuten gaztelaniarren aurka, hauek jakinez, Arraztoa palazioa Jatsu-Azpilkuetarrena zela, sua eman zioten.
Xabierren inguruaren ibiladia akitzeko, Amaiurko monolitoa aproposa da, zeren han eraikitzen zen gaztelu beltzan, 1522 urteko inguruan, sainduaren bi anahiak Migel eta Juan zeuden, gaztelaniarren aurka borrokatzen.
Ibilaldia 6km inguru izango ditu eta 1:10 iraungo du, ez da haunitz baino, Franzisko Jatsu-Azpilkueta Baztanen sentitzeko, ez dugula behar Nafarroko gobernuko ospakizunik, balio du.
Bakarrik errateko, urtero Abenduaren 3an Apaioako Xabier sainduaren ermitan bere omenez meza bat iten dela eta jende talde majoa biltzen da,
Seinale polita, bere ikurra Baztanen .galduta ez dagola ikusteko.
Barkatu! ahaztu zait lehen!, Xorroxinen entzun nintzun, interesgarrai kontatuakoa, pena zure ahots motel hori,!
Zauzen gara Pello eta biok badakigu zure “fuertea” ez dela solas itea, baiana lasai harras ongi aurrera atra zen saioa. Animo!
kar kar kar….ahots motel? nik?…egia borobila, ez bakarrik motela baizik kriston lotxatia eta mikrofono aurrean dardarka hasten gara…beno, pixkanaka pixkana obetuko dugu.
eta bertze mezuaz, joan nintzen abenduan 3an ermitara, Xabier sainduaren omenez egiten dute mezara Apaioan, (ikustera) giro ederra han zeukatena! ,kar kar kar eta zauzen garenez jakingo duzu giro hori hainbertze gustokoa dudala! kar kar kar