Maiatzako 30an, baiño 1797koan, billatuz ta billatuz azkenian agertu eta berreskuratzen dute Aralarko San Migeleko irudia Erratzu aldean, hain zuzen Urbakura erreka eta Xumusuko bordatartian, oso hurbil Bidarraieko mugakin. Gertatukaz kontatzen dituen bertso batzuk, Aita Donostiak 1912an Erratzun aurkitu (entzun) zitun eta idazita utzi zun.
Baiño nola agertu zen? (aurkitu, ba bilatzen hari bai ziren) osto batzuen azpitik gordetuta, Erratzuko zoko artan Aralarko San Migelaren irudia.
Dena asten da,egun batzuk lehenago, urte artako udaberrian, gazte talde batek Maiatzako 11an Aralarko monastegian sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuenean. Taldea, 9 lagunez osatuta zegoen, Bidarraien juntatu ziren, eta haien buruzagie Pedro Arlepo Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa zen Juan “lapurtxiki“, berriz Domingo Abanz Ezpeletakua eta Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusukoak ziren Sebastian Noblea bezala, honek Luhusuko alakatearen sema izanez, han ere bizi zen Pedro Andikol Luzaidetarra eta azkenik Pedro Dibar gaztea . Egun hartan Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta indarrik gabe monastegia bere eskuetan dago. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia eta gero obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dutena, gurutzea eta hegoak autxituz..
Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, Baztanen sartuz, Belate, Berdarizgo lepoa Luzaideko bidea artuz, segidan garai hartako autoritateak bere atzetik doaz. Lapurrak Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme nola izan behar den banaketa eta haien artean liskarrak sortzen dira eta Etxeberri anaietako bat hiltzen dute eta bi taldetan banatzen dira. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Gametori, baina hauek ez daukate ez bitxirik ezta irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.
Noblea autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak Luhusuko alkatea izanik gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen eta arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu zen.
Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan ihes eginen du Cadiztik) berriz bertze hiruak Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren, bere eskuak moztuak eta denbora batez Aralarreko santutegian egon ziuren zinzilikatuak jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen den lapurrei.
Historio honen gain eta euskal herriko bandoleroez gain gehiago jakiteko David Zapiriain Karrikaren “Bandoleros vascos” ttarttalo argitaratutako liburuan aurkituko duzue
Baztan alde hontan bertze lapur famatuak izan dira, adibidez Juan Iturbide izenekoa, Ustaritzekoa izan arren zonalde hau zeukan lantoki bezala XVI. mendean, azkenian Sunbillatarrek arrapatu zioten eta Iruñaran eraman zuten epaitzera 1597an.Epaiketako paperetan bere hitzak idatzita gelditu ziren eta gaur egun irakurtzen ahal da :
“Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh...”
Bitxikeri bezala goitizen bat zeukan lapur honek “ Baztango kituen kondea ” izenarekin ezaguna zen.
Baita ere Arturo Canpionek “Don Garcia Almoravid” liburuan Nafar osoako lapur eta bandoleroen zerrenda bat aipatzen du eta zerrenda hortan agertzen da Baztango Juan Ferrandiz eta Canpionek deskribitzen dio “… Naiz gaztea eta monja aurpegia izan arren bere balentria hauen guztia baino haundiago da eta ez baldin bada galtzen askoz hitz egingo da beraz…”
Hi there to every body, it’s my first go tto see
of this blog; this web site includes awesome andd genuinely
excellent stuff in support of visitors.