Hamargarren aldiz jo ala jo taldekoek kirikoketa besta ospatu zuten Urriaren 24an eta berriz ere Gamioxarreko dolarea martxan patu zuten sagardoa egiteko,orain dela 300 urte egiten zen bezalaxe.
Baina besta honen atzean lan aunitz dago eta lehenengoa akaso Gamioxarreko dolarea konpontzea, txukuntzea eta berreskuratzea izan zen. Baztanen dolaretxe hau bezalakoa hainbertze baziren edo badira, batzutan eraikina mantentzen da, adibidez; Ordokiko Etxebertzeko dolarea, Elbeteko Uhartenea gibeleko aldean mantentzen den dolaretxea , Zigaurreko Jauregia..bertze batzutan etxearen izena erraten digu dolara zela edo bazela; Urrasungo Dolaretxea bezala eta haunitzetan bakarrik arrastoak eta hondareak gelditzen direnak; Zigaurreko Etxeberriko dolarea (paretan ikus daiteke zurutarria), baita ere Elizondoko Txokoto auzoko Migeltonea…
Dolaretxe hauek, Gamioxarreko dolaretxeko dolarea bezala, dolare barrokoa deitzen dutenetakoa ziren edo dira, XVII. eta XVIII. mende bitartekoak, eta Arizkungo Gamioxarreko dolarea, Euskal herrian eta seguraski mundu guztian funzionatzen duen dolare bakarra izanen da. Gipuzkun, Ezkio baserrian badago funtzionatzen duen bertze dolare bat, oraindik zaharrago eta gotiko izenaz ezagutzen denetakoa, baino xinpleagoak eta kanpoan (larrainean) erabiltzen zirenetakoak.
Gamioxarreko dolaretxea (goitiko argazkian) izena erraten dun bezala Gamioxarrea etxeren gibeleko aldian itsatsita dago, eta bi eraikin osatzen dute dolaretxea. Etxe eta dolaretxeko bi eraikinen artean larraina dago eta honen aurrean, harrizko etsi batez babestua, sagasti bat.
Dolaretxearen barruan, berriz, hiru sorailu edo hiru espazio desberdin dauede. Lehenegoa eta garranzitsuena, dolarea, hau, harri txaflaz egiñako “piszina” edo aska haundia izanen zen, eta honen inguruan dolaretxean altxatzen zen, goian berriz biltegia dago, hemen sagarrak gordetzen dira eta zulo batetik dolarera botako dira eta hirugarrena, azpiko aldean, Kupelategia.
Ederra eta ia magikoa izan zen ikaustea, nola iten zuten sagardoa 1700 urte aldera. Horretarako biharamunetik hasi ziren lanean peoiak, hauek dolarea sagarraz bete eta pisoiekin sagarra zanpatzen edo jotzen hasten ziren, sagarra zanpatzerakoan pats bihurtzen zen eta palakiekin, pats hau , dolareko bazter batean pilatzen zuten. Berriz dolarea sagarrez betetzen zen eta berriz, sagarra zanpatzia, horrela dolarea patsaz betetze artio.
Sagarra zanpatzia lan gogorra eta erritmikoa da, erritmikoa denez, arras aproposa da abesteko eta koplak ateratzeko, horrez gain kantatzia, lana harinduko zuen. Erritmo hoiek, peoien arabera ezberdiña izango da. Bat baldin bazen “rau-rau” izanen zen, bi berriz “tiki-taka” eta hirukotea izatean “kirikoketa“…hortik dator ba kanta ezagun hori,
kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela jo dela jo dela…
Dolarea patsaz beteta dagonian, estutze prozesua etorriko da. Tenore hontan hiru ardatzako prentsa mugimenduan jarriko da. Ardatzak, agailekin biratzen dira. Agailak, makil luze eta sendoak dira (hauek txalaparta jotzeko erabiltzen diren makilak dira) eta ardatzaren buruko azpikoaldean burdin harri batzuk patzen dira eta zapatu beharrako ohola (patsola) finkatzen da. Ohol zerrenda bakoitza bere egin beharra zeukan eta hori guztia patsa estutzen du eta zukua zurutarritik atratzen hasiko da. Txorrota hori egurrezko kanaltxo batetik kupelategira eramanen da eta han aska batean biltzen da. Hortik, kupeletara eta han lehenengo fermentazioa izanen du eta handik egun batzutara, kupela itxita, bigarren fermentazio bat izanen da eta horreri sagardoa deituko zaio.
Sagardoa egiterakoan edo egiten zuten bitartean , lanorduak akitzereakoan, pisoiak eta patsola baten bat artu eta larraineko etsietara igota, egunan zehar haritutako erritmoak eta improbisatzioak berriro iten zuten baina orduan ez lan moduan baizik besta moduan, eta laneko tresnak halaberean soinu tresnak bihurtuz.
Gero urtekin, industralizazioarekin, katxarro berriekin, garaiko teknologia puntarekin… etxetara eta baserritarra matxaka izeneko tresna iritsiko da, gauz ttikia eta sagarrak sartzen zirela, burdiñezko bolantia biratuz , segidan zukua ateratzea lortuzen zuna, Honek egin zun dolareak ez erabiltzea eta handik aurrera ez bakarrik dolareak galdu ziren baizik baita ere sagardoa modu horretan egiterakoan bere inguruan zegoen kultura ere bai.
Baño eskerrak badirela jo ala jo kultura talde hauek bezala, kontu eta gauz zaharrak berreskuratzen dutela eta behipin urtean behin, berriro dolarea eta honen inguruan dagoen kultur guztia martxan jartzen dutela.
Bideoak
Sagarrak zanpatzeran prozesuko bideoak, Kirikoketa egunan Gamioxarreko dolaretxean,

Baita ere argazki gehiago begihizkian, baztango haizegoaren argazki web horrian
Utzi erantzun bat