Bertze Nafarroa oinez pastu dugu, ainitz ongi, ondo antolatua, elegantia, denbora ederrkin, jendetsua, arrakastatsua…hau da, urrengo urtian errepikatzeko gogokin bueltatu gara (urtero bezala). Eta bueltatzerakoan autobusaren bakartasunean, neketasunaren ondorioz eta postura ezin artuz, konturatu naiz, autobusan bueltatzen ginenak, Baztan Ikastolako ikaslen eta ikasle ohien gurasoak izanez gain , batzuk ikastolako ikasleak izan garela eta modu batean Nafarroko oinezekin batera, hazi garela. Ikasle ginenean gurasoekin etortzen ginen; Bera 83, iruña 84, Lizarra 85, gero gazterian. cuadrillan; Lesaka 88, Etxarri 89, Lizarra 90, Atarrabia 91, Viana 92, Altsatsun 94n (hujalotekin lokatzan saltoka) Beran (pilotak eskibatzen) urrengo urtetan formalki, neskalagunarekin edo bikotetan; tafalla 97, Zangotza 98, berriz Iruña 99 eta azken urte hauek seme alabekin Olazti-Ziordia 05, Bera 06, Biana07,Iruña 08 eta horrez gain Baztandarrak (ta sakanarrak ere) hasieratik bizi izan dugu oineza, zeren Baztango ikastolako ikasleak ginenean, gure ikastolak, izandako bigarren oineza antolatu zun, oraindela 27 urte.
1982 urtea zen eta garai haietan Uztailan izaten zen. Oroizapen goxoak dakarkigu egun hori, nahiz eta haur bat izan (9 urte,) oroizen nahiz ibilbidean zehar (Pilarretik goiti Lekauz aldera joanten zena) egon ginela pegatinak saltzen edo borondateagatik ematen, eta ahazteziña ez dena, pegatina haietan zeuden logotipoa zen. Logotipoaren egilea Martin Garde Lekauztarra izan zen, garai hartan ikastolako gurasoa eta gaur egun Baztango udalako kultur sailako zinegotzia. Logotipo horren bidez euskararen berreskurapena pausoz pauso, oinez lortuko dela adierazi nahi zuen. Logotipo horrek lortu zuena gure barrenean sartzea eta betirako ikono bat izatea izan zen (garai haietako baztandarrentzat) zeren urte aunitz ondoren segitzen genun eramaten kamiseta zuri hoiek logotipoarekin, zeren urte aunitz ondoren segitzen genun eramaten motxila-zaku hori (logotipoarekin) piszinara, toalla eramateko edo gosaria eramateko eta urte auniz ondoren, bestetan ikusten zen logotipo hori zeukan txano zuri hori eta zihur nago, gure aitak oraindikan daukala eta erabiltzen dula baratzean, haietako txano bat.
Haur baten oroizapenak alde batera utzita, erran behar egun inportantia izan zela baztandar guztiendako, eta hain zuzen Baztan Ikastola osatzen zuten guztiendako. Baztan ikastola orduan berrehun ta sei haur eta bi egoitz zahar eta murritzak zitun, bata Elizondo eta bertzia Elbeten eta ikastolako hazkundea haundituz joaten zenez, egoitzak desegokiak zirenez eta institizioen laguntza ez zenik, behartuak izan ziren jai “berri” hau ospatzea. Lan haundia egin ondoren, dena ongi atera zen, antolaketa eta giroa apartekoa izan zen, eguraldi ederra eta harekin, hamabi mila lagun hurbildu ziren ziren Baztan aldera. Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ziren Elizondo eta Lekaroz artean prestatutako zirkuituan oinez egitera. Garai haieta ezi ziren gaur egun ezagutzen dugun bezalako guneak, baina musika, dantzak eta jai giroa, bazter guztietan bazen.
Jende ezaguna agertu zen , Hori artean Karlos Garaikoetxea garai hartako Euskal Autonomia Erkideko lhendakaria zena , Txillardegi (Telesforo Monzonen alarguna), Jose Mari Satrustegi (apeza, etnologoa…) honek pregoi polemikoa bota zun…baina beti bezala (edo behipin askotan) etorri ez zirenak, Nafarroako Diputazioko ordezkariak izan ziren, muzi egin bai zuten.
Apaitzekoa da ere, mila lagun baino gehiago aritu zirela antolaketan eta laguntzatan. Batzuk zikiroa prestatzen, bertzeak bazkaria zerbizatzen… Zeren ekitaldi nagusia, herri bazkaria izan zen. Bazkarian mila bortzheun personek parte hartu zuten eta menu arras baztandarra dastazeko aukera izanez, baztanzopak, piperrada, zikiroa postria eta nola ez kafia ta kopa.
Oinez hori ez da gaur egungoekin konparatzen ahal, ez jende kopuruam, ekitaldietan… baina ttikiagoa eta xumeagoa izan arren 3,5 milloi pezeta biltzea lortu zen. Gaur egun ez da diru aunitz, baiño garai hartan diru nahikoa izan zen.
Ta garaiko prensan agertzen zen bezala “Baztan xerri buztan? ba bueltak eman ondoren uztan”
Argazkiak eta datuak “Baztan ikastola 25 urteurrena 1970/1995” liburutik artuak daude.
Baita ere bitxikeri bezala picasaweb hau bisitatzen ahal da eta izan diren Nafarroa oinez guztietako logotipoak ikusten ahal dira.
Ni baztandar berria naiz, ez nituen garai gogoangarri haiek ezagutu, eta ez nuke inoren nostalgia mindu nahi. Baina ez zaio iduritzen, Haizego horri, logotipo horren pausua sobera laburra dela? Urrun ailegatu nahi zineten, holako “zankada” batekin? Beno, Italiarrek diotenez, “piano, piano…”
ze oroizapenak hi! futbito talde genun kamiseta hoiekin,, Oinezko kamiseta denetarako erabiltzen gnuen, ibilaldi bat egiten genula, oinezko kamiseta, futbito partidua oineko kamiseta!… eta motxilarekin, berdin urte aunitz erabili nun motxila hori, liburuak eramateko eta idatzi duzun bezala toalla eramateko…Egia da marrazki hori gurekin bizi izan zuen urte aunitz.
uf! 82…2 urtekin, elizondora joateko gaizki!
Beran zuk erran bezala 83an izan zen lendabizikua ta hortaz irudi bat badut bai, jendetzarena bino deus gutti.
94ko irailaren 18 hartaz bai oroitzen naizela, eta are gehiago orduan koartel pareko blokean bizi ginenak!…orduan 14 urtekin ume izateko koxkorregi eta koxkorra izateko ume, guk gomazko pilotak eskibatu ez bino hurrengo egunin biltzen egon ginen eta uf! ke poteek orainik efektua zutela bino bi pilota katxirekin itxera bueltatu ginen, ederki etorri ziren gomazko pilota saltarina hoiek,palaren laguntzaz ikatolako frontoiko goiko pilotak bajatzen laguntzeko jeje!
2006kua atzo izan balitz bezala oroitzen naiz ta aurtengora ezin izan dut joan, bezperan ezkontza genuela eta ia besta egun batekin hurrengo eguna errekuperatzeko behar da ta!. hala ere urtean zehar euskara ahoan erabiltzen dugula eta hori garrantzitsuagoa da urtean behin oinez-era joatea baino ta..horrekin kontzientzia lasai!
orain nere bloga eguneratzea bakarrik falta zait …aber hori ere nozpatte egiten duten jeje!
ongi segi Pello!!
Ah! antzi zait!;wazemankeko bideoa gustatu zaitela eta facebookerako ebatsi dizut..jeje!
Iepa, kaixo Ieperra ta kaixo A.i, milesker mezuengatik. Bai egia duzu IEPERRA zankadarekikoarekin, pausua, motza izanen zen , (akaso urte batekoa) baina luzia izan zena A.I komentatzen dun bezala kamiseten, motxilen…biziza izan zen, eztakit gurasoek pilaka erosiko zuten edo hainbertze sobratu zere urte askotan erabil genun, futbito talderako eta bertze kirol baterako oinezko kamisetak erabiltzen genun 83an 84an, 85tan,…
A.I milesker irudizkizunagatik.
Iepa Julen, esperoan gaude hire bloga eguneratzea kar kar kar, lasai hartu denbora, fenomeno.
Erraten duzunaz 94an, ba zure etxe ondoan ibli genun, ba mendi kaxko hortan, nere emaztea (orduan neska laguna) kuartel aurrian bizi zen eta ezin sartu, mendira (ahuntzak bezala) joan behar izan genun, jende pila bildu ginen han goian, Eta egia da erraten duzunean garrantzitsuagoa dela, euskara ahoan erabiltzea urtean zehar, lagunekin, familiakin, lanean, irratian… ta baita ere sarean eta horretan sahaiatzen gara, blog kaxkar honekin, euskara bizi dezala (hortarako baztango kontu zaharrez aprobetxatzen gera)
Wazemaneko bideaogatik, lasai, nik ere lapurtu nun eztakit nori eta baita ere facebookeko perfilan igo genun.
It’s an amazing piece of writing for all the web visitors; they
will get benefit from it I am sure.