2010ko Otsaila
Iñaute garaian murgilduta gaude, mozorroen usaña nabaria da, eta herri batzuk, Arraioz bezala iñauteak ospatu duten arren edo bertze batzuk, datorren Ortzilaran hasiko duten Elizondo bezalaxe, herri gehienetan, betiko datan, astelenan ta asteartian, mozorroak atrako dire. Herri hoietako bat Arizkun izanen da eta Arizkungo iñautea, Erratzukoarekin batera (baita ere Beartzungo, nahiz eta urte batzuk ez den izan, gazteriaz falta), iñaute herrikoiak, aintzinako tradizioak eta bere nortasuna mantentzen dutenetako bat da, ta baita ere, akaso, Baztango ezagunena.
Iñauteko personai ospetsuena hartza da eta antopologoak diotenez, personai hau ikertuz edo teoriak asmatuz, erraten dute sinbologikoki, negu gorri baten ondoren esnatzen den naturaren irudikapena dela. Egia errateko, Kantauri ixuri osan, Galiziatik hasi, Pirineo barna eta Europako bertze toki batzutan, Grezian, Serbian… Arizkungo hartza bezalako irudia aurkitzen ahal da. Bañan Arizkunen galdetzen baldin baduzu zein den bere esanahia, batzuk zingaro edo ijituekin lotzen dute eta gehienak beti egin den gauza dela eta aintzinako garaietan galduta dagola erranen dute. Hau bakarrik erran nahi digu (jatorria ez jakitea) zaharra dela eta beti egin dela (nahiz eta XX.mendeko urte batzutan ez zela atra, badirudi bakarrik Bozatarrak atratzen zutela) eta gizakia, azken mende hau kenduz, naturarekin pare parean bizi izan denez, zihuraski neguaren bukaerarekin lotuta egonen da. Baña hartza ez da Arizkungo personai nagusiena, zeren iñauteak ez dira bakarrik, hartza atratzen den astearte hori baizik bi egun lehenago hasten dira, Igandean edo akaso aste batzuk lehenago, gizakundearekin, galdutako emankundearekin edo egun ttunttunarekin (arizkunen orakunde eguna ezagutzen den izena).
Iñauteko personai nagusienak Damuinenausie edo dambolinausie (dambolinatik heldu dire , damuine bai da, tamborilen kontrakzioa bat ) dira , hain zuzen bi eta bere bi damuinenausie lagune. Damuinenausiek iñauteriez arduratzen dira, aspaldin, alkateak herriko bi dantzari trebenak aukeratzen zitun damuinenausi bezala eta hauek bi lagun, baita ere bi damuinenausi etxekoandre aukeratzen ziren. Damuinenausiek koloretako bandakin bereizten dira eta dantzak, bai mutildantzak, sokadantzak irikitzen eta ilera exten dute, baita astearteko sagardantza (bakarrik egun honetan dantzatzen den dantza) dantzatzen dutenak dira. Gaur egun gazteak dira aukeratzen dutenak damuinenausiek eta mixtoa izaten ahal dira bai mutila edo bai neskak.
Erran dugunez, Iñauteak, Igandean hasten dira “eskea ibiltzearekin“, gosari eder baten ondoren eta Arizkun hainbertze auzoz osatuta dagoenez, gazteak hiru taldetan banatzen dira (aspaldian bakarrik daminausiek ta laguntzaileak ibiltzen ziren eske). Talde bat, Bergara-San Blas auzoak iten du, bertze bat, Aintzialde eta Erniegi, eta hirugarrena Pertalats-Otsanaiz. Eske ibiltzailea18 urte, beteak izan behar du eta ezkongabea izan (akats hau azken urtetan ez da hain zorrotz eramaten) eta blusas eta boneta jantzita, etxez etxez eske joaten dira, lehen puskak biltzen zen baina gaur egun dirua, bildutako dirua poltseroak eramaten du eta geheienetan poltseroa daminausiak izaten dira. Eske ibiltzea, musikaz edo asotsa atraz iten dute, hortarako bai akordeoia edo zanbonbak erabiltzen dute, zanbobak, hilabete batzuk lehenago indako hauntz larru kurtitu bazukin eta gaztainondo zepekin, egindako uztariakin, bonbo modukoak dira, bertze batzuk “nostaljikoak” arpa bat atratzen dute eta tramankulo hau, makil, kable, txapazko ontzi batekin ta platillo batzukin egindako asots tresna da, (goitiko argazkian eskuineko personaia arpa bat darama).
Auzoetatik eske iritsi bezain laster, herri barna eskatzen ibilko dira eta iluntzerakoan mozorroak atrako dira, hauek haurren gibeletik doaz egurra emanez, bere “pizi tokikin”, mozorro hauek, puske-biltze horretara joan ezin direnak dira, hauxe da, 14-18 urte daukatenak.
Astelehena, Igandea bezalakoa da baina eskatzen diren auzoak desberdiñak dira, talde bat Ordoki ingo du ta bertze bi Bozate, ta herrira irristean kaletximido, larrain karrike… gero dantzatu, afaldu… ta asteartearaño.
Asteaartea, Iñauteriko egun potoloena da eta hau ere gosari batekin hasten dena eta 11 aldera (hora baztan) sagardantza dantzatzen den eguna, (lehen arratsetan iten zen baiña gaur egun goizetan, txukunago egoteko). Sagardantza ondoren desfilea hasten da, karrozak, eta mozorroekin batera, hartza ta bertze personaiak agertuko dira. Arizkungo iñautean garrantzi haundia ematen zaio ez zautzea, horretaz personaiak eta mozorroak “itsusiak” dira, ta norden jakitea ez da errexa. Pertsonaien artean damak ditugu, xuriz jantzita eta haurren gibeletik doaztenak kandela ematen, baita daude ezkongaiak edo “novioak“, nahiz urtero ez atra, hauek urte aunitzetan Agerretarrak iten zuten eta ezkontza bat antzezten zen, apaiza ta guztikin eta mutila ezkongai andreaz mozorrozten zen ta berriz neska, mutilez.
Personai Ikusgarriena hartza eta bere hartzazaina dira, harzaren papera “antzeztea” oso gogorra ta zalla da, bere indartasuna ta basakeria nabarmenduz gain, zortzi hauntz larru hoiek ematen duen beroa jasan behar da, ta baita ere bi zulo tall ikusteko gelditzen diren hoietatik, beitzea ez da lan errexa eta mozorro hau benetako “paliza” da. Badirudi badela “truko” bat hori ariñago eramateko zeren kontatzen da gehien aldiz hartza izan den Arizkundar batek (Maurizioren seme bat) mozorroa patu lehenago, “Martini” botil oso bat edaten omen zuen eta horrekin ez zen, ez hartzazain ezta hazatzainen makilik gelditzen ziona eta badirudi bertze batzuk ” tradizio” hori segitu nahi izan dutenak baña lan hau errexa, ezta ere, ez da.
Hau guztia kontatzea, akaso mozorroen paliza jasango dut, zeren ez da ahaztu behar, ez denboran urrun , argazkilariak ongi ikusiak ez zirela eta Arizkundarrak fama zutela bere iñauteak “gordetzea”, zeren beldurra zegoen Lantz bezalako iñauteri masifikatua biurtzea. Baita ere horretaz, gaur egun gazteak eztabaidatzen ari dira ea Xaloa Telebistari uzten dioten irudiak artzea, ba sobera zabaltzea eta kanpoko jende aunitz (bazen garai bat autobuse beteak etortzen zirela) betetzen zela ta iñauteak herritarrenak direnez, bisitaria egon dezala pres edozertarako edo korrika atratzeko. 8beheko argazkian bezalaxe)
Eskerrak eman nahi nitun Oiereri argazkiagatik, bereak bai dira (hartzarenak) eta argazki sorta guztia www.dantzan.com ikusten ahal dira baita ere eskertu Xabier Durruty arizkundarrari, Ordokin izan genun solasaldiagatik, iñauteaz, tradizioaz, folkloreaz, dantzetan ta txistu inguruan haunitz ikasi bai nun,
Eskermile Xabier!!!
Oso interesgarrai kontatutako guztia Pello! Inauteriak izugarri maite ditut eta hara eta hona ibiltzen gara ikusten. Arizkunen ere izanak gera (jarri dituzun argazkietatik bi nik eginak dira, hemen da sorta osoa, eta aitortu behar du “egurtuta” atera nintzela bertatik!! 2008an Inauteri asteartean izan ginen Arizkunen, baina hurrengoan “eskea” ikustera joan nahiko genuke. Uste duzu eskean ari diren gazteekin ibiltzeko arazorik izango litzatekeela?
Epa Oier, aunitz urtetan eskean ibilitako Arizkundar bat naiz.
Etorri nahi baduzu etortzen ahal zara, beizik etorri aintzinean gauz batzuk jakin bearko zinuen.
Eskean herriko gazteak etxez etxe ibiltzen gara, etxeko ateak edekitzen dakutenak badakite nork garen, ta zautzen dakute, bertzenaz ez zakuten ateak edekiko.
Aunitz etxetan sukalderaino sartzera uzten dakute, ta ongi hartzen dakute, ardoa ta jateko gauzekin. Eskertzekoa da, barride batek bere etxeko atea edekitzea.
Baina ez da beti berdin izaten, badaude bertze batzuk beren ateak hasi direnak esten, ta kampoko jende asten bada etortzen ta edozein sartzen bada edozein etxetan, laister etxe geienak ateak etsiko zuten ta puske biltzea akituko zen.
Orrengatik ez dugu uzten kampoko jendea eskean ibiltzea.
Akaso, zuk, ongi artuko zinuen, ezezagun bat sartzen balin bada zure etxean, aprobetxatuz zure atea edeki dagolakotz?
Kaixo Xabier, eskerrikasko zure erantzunagatik. Ez dago arazorik, horrelakorik gertatzeko arriskurik ikusten baduzue ez naiz joango eta kitto. Ez diogu inori enbarazurik eragin nahi. Geuk ere egiten dugu inauteritan eskea (pasa den larunbatean egin dugu) eta badakigu zer den baserriko ateak irekitzea eta sukalderaino sartzea. Eskean ateratzen diren hainbat festatan izan gara eta inoiz ez dugu arazorik izan, Zarautzen, Abaltzisketan, Amezketan, Aizarnan…. Ondo pasa inauteriak eta beste bat arte.
Iepa, non hago, zer larretan, Baztango Haizego hori? Nonahi zaudela, zorionak, hamar milako bisiten kopurua gainditzeagatik. Ez da marka makala Blogen mundu erratiko honetan, batez ere euskaraz eginda.
Bertzalde, sentitzen dut zu bezalako Baztango tropikozaleengatik, baina segur aski badakizuenez, aurten Iparraize honek Elizondoko inauteetara etortzeko ideia du. Iaz huts egin nuen, nahiz eta inauteak asteburura aldatu zenituzten (ni etorri ahal izateko, doike; badakizue asteburuetan beti agertzeko ohitura dudala, batzuetan bakarrik, bertzeetan Ipar-mendebal haizearekin). Baina, erran bezala, aurten garaiz ailegatu naiz eta bolada batez zuekin izanen nauzue, txintxo-txintxo. Kezka bat geratzen zaiz bakarrik: norbait kexatzen da oraindik, inautea asteburura aldatu zenutelako, niregatik?
Iepa, eskermile mezuengatik.
Oier! badakizu nola deitzen digute baztandarrei? tukutukuak, zertaz? halako gauzagatik, barkaiguzu, jakin zazu Elizondon, ortziralan 2an puska biltzea dagola, hemen ez da arazorik izango, Pena da dantzan.com en arizkungo eske ibiltzea ez agertzea! baña ager daiteke Elizondoko puske biltzea!
ondo izan lagun!
Iperrari, eskermile zorionagatik, bai, bai, 10mila, ez dago gaizki, ta iñautetan hotza, ez?
segi hola