Damaso Zabalza Olaso, 1835eko abenduaren 11a Iruritan jaiotako piano-jotzaile eta musikagilea ospetsua izan zen. Txikitan abesbatzako haur kantari eta organo-jole gisa aritu zen, eta horrelaxe hasi omen zen bere musika-prestakuntza. Geroxago, piano-ikasketak zabaldu zituen Iruñean Vidaolarekin, eta harmoniakoak Mariano Garcíarekin.
xikitatik Iruñara joan zen piano ikasketak egitera eta handik Madrilera. Segidan fama eta ospea artu zun Madrilen Cristina erregiña aurrian jotzen zuela. Madrilgo consebatorioko maixua izan zen eta 1861ko Maiatzan estrenatuko du “el caserio“, zarzuela ezaguna. Sormeneko lan haundi baten egilea izan zen eta bere lan gehienak euskal folklorean ainarritua dago, Laurak bat eta Kantari donostiarrari abesbatzendako lanak bezala eta pianotzako Maritxu, Aritzari… eta Auzako mendiaren oiartzunazortzikoa bezalaxe. Bere lanen artean ere dago las campanas de Roncal, Gayarreren omenez.
Damaso Zabala Madrilen hil zen 1894ko Otsailaren 27an. Madrilen bizi arren askotan egoten zen bai Baztanen baiDonezteben, ama hangoa bai zen eta Donozteben kriston kontzertua eman zuten berak eta garai artako munduko biolinista onetariko batekin bere laguna Sarasate. Bitxikeri bezala komentatzen ahal da, Iruñako herriak 1882an “arco de triunfo” bat ereiki zuen Pablo Sarasate ,Julián Gayarre, Dámaso Zabalza, Juan y María Guelbenzu eta Emilio Arrieta omenez, (gaur egun desagertua, arras itxusia omen bai zen). Bere omenez ere Iruñako udalak, kale bateri bere izena eman zion, kale hori (Damaso Zabala kalea) garai batean Iruñan piano ikasi zun erainkinaren kalea izan bai zen.
Utzi erantzun bat