2010ko martxoak.
Historian zehar emakumeak ahaztuak izan dira, zientzia eta kulturatik baztertuak, liburu eta entziklopedietatik ez agertuak, han eta baita hemen. Gure historian Andereño iraultzaileak, espiak…eta halako emakume interesgarriak izan dira…Elizonondoko Angela, goitizenez “Beratarra” bezala, manduzaina edo gurdizaina (arriera) zena. Gizonezko ogibide hartan emakume bakarra eta erten dutenez eskualdeko manduzain onena zen.
Baina baita ere gure historioan baditugu emakumea izateagatik bizitza gogorra eta bortitza izan dutenak eta ezin duguna beren memoria ahazten ahal, Amparo “la baska“ goitizenarekin Iruñaldean ezagutzen zen Baztandarra bezala., biziza arras gogorra izan zuna, bortz urtekin umezurtza, gazterian errekete batek bortxatua, berarekin ezkontzera behartua, erreketearen amarako lan gogorrak ta tratu txarrak jaso izan behar zuna, separatista ta atea deitua… eta garai hartako Iruña erdaldun eta anker horretan bere seme Xabierreri euskaraz mintzatzen ziolakoz… Azkenian anparok, egun batean, batzuk izotzatz irristatu zela ta bertze batzuk bere buruz in zuela, Argan itota hil zen. Hilerretik kanpo lurperatu zioten, lore bakarrik gabe, iluntze beltz batean eta otoiz laburrik ez (hitz hauek Josu Soraurenenak dira eta Nabarraldeko, Anparo “la baska” artikulotik artuta daude).

alaba espioi sareko sortzaileak: Tere Verdes, Delia Lauroba, Bittori Etxeberria eta Itziar Múgica. Argazkia Sabino Arana fundacioa
Baña akaso, bat ekartzeagatik, emakume baztandar bat nabarmentzekotan, Bittori Etxeberria Elizondarra izanen zen, bakarrik, aistion aipatutako Angela bezala bere lanian oberena izan zelakoz eta Anparo bezala, biziza gogorra izan zuelako. Bittori, atxilotua izan zen, Madrilera eraman eta garaiko fiskalia frankista bere heriotz zigorra eskatu zun.
Bittori Etxeberria edo “Pepita Etxamo” (ezkutuko edo gerra izana) Elizondon jaiotako emakume euskaltzale ta abertzalea zen, errepublikako urteetan Baztango EAJren idazkaritza eta EABren (Emakume Abertzalen Batza) lehendakaritza bete zuen, jeltzaleak antolatu zituzten ekitaldi eta mitin guztietan partaide izanez. (goiko argazkian E.A.B. ko mahiburua mitin batean). Baita ere bere herrian kultura aldetik emakume mugitua izan zen, berak eta bere anai Esteban, Nafarroko I. bertsolari txapelketa antolatu zuten, egun haundia izanez Elizondorako 1936ko urtarrila 12 hori, (aipatu behar Etxeberria anai-arrebei laguntzen zien 20 urteko gazte Elizondar bat zegola eta Mariano Izeta izena zula), baita ere Bittori, 1935ko Elizondoko ikastolaren bultzailea eta sortzaile batetakoa izan zen, eta erraketak sartu ziren egun beltz horretan (1936) ikastola barnean zegoen eta bere begiekin ikusi izan zuen nola liburu eta material guztiak erre zuten. Gerra hasi zen urte hartan Bittori 28 urteko emakumea zen eta jakinez nor zenez, ta zein ziren bere ideiak, berze Baztandar batzuekin batera, Francisca Iribarren eta Felizitas Ariztiarekin batera, deportatu zuten. Baina Baztanera itzuli ziren eta itzuli bezain pronto, Felizitasekin eta Timoteo Plazarekin hasi ziren mugaz bertzalde jendea pasatzen. Bittorik bera, arduratu zen erakunde hau lau lurraldeetara hedatu zedin, bertze laguntzaileak bilatuz . Jose Antonio Agirre, Euskal Gobernuko Lehendakariak, erran zuen bezala : “Pepitarengandik jaio zen erakundea . Berak eman bait zituen lehendabiziko urratsak.”. Bittorirekin batera, lau lurraldetan, hogei jeltzale inguru aritu ziren, sarea ia ia emakumez bakarrik osatuta zegoen (gizonezkoak gehienak, hasieran gudan zeuden eta gero erbesteratuak edo atxilotuak) eta sarearen egituran garrantzi haundiko zereginak emakumeen esku zeuden . Aipatzekoak dira, Bittori Etxeberriaz gain, Delia Lauroba Yeregui, eta Itziar Mugika Irastorza, Gipuzkoan, eta Teresa Verdes, Bizkaian.
Sarea garrantzi haundia izan zun bai alderdirako ta bai bertze “antifrankista” taldentzako, komunistek aunitzetan erabili zute sarea, La Pasionariaren eta Negrinen mezuak Baztango zoko hontatik pastu ziren . Emakume hauen egin beharra prinzipala kartzela ezberdinetan (Burgos, Larrinaga, El Dueso, Puerto S .Maria . . .) preso zeuden gudariekin lotura izatea zen eta epaiketetaz arduratzen ziren funtzionariekin informazioa lortzeko kontaktatzea zen. Bide hauetatik lortutako informazioa, Euskal Gobernuaren bitartez, Enbaxada eta kanpoko ministeritziei presoen egoera eta heriotz zigorrei buruzko datuak emateko erabiltzen zuten. Era horretan, Frankoren gobernua presiona zetzaten .
Sare honen eraginkortasunaren datu adierazgarria honako hau litzateke. Burgosko epaitegi koarteletan lapurtutako agiriak Baionaraino eraman ondoren (kopiatu), mugak joan etorrian ezkutuan eta zeharkatuz, 24 ordutan berriro Burgosera itzultzen zituzten. Bertze egin beharren artean frankismoarengandik ihesian zebiltzaten gizabanakoak mugaz bertzalde eramatea izan zen, lan honetaz Bittori, Felizitas Ariztia, bere anaia Agustin Timoteo Plaza ardurazen ziren arren, hainbat baztandar lanetan aritzen ziren; Pablo Etxeberria, Luis Plaza, Aniceto Arozena, Rafael Garmendia, Bautista Iribarren… muga zeharkatzeko bi toki ezberdiñetik pasatzen ziren, bai Alduide aldera (Beartzundik) eta Sarara. Sara aise urrunago egon arren seguragoa zen. Zazpi-zortzi ordu behar zituzten eta hiru linea gainditu behar; karabineroak, falange eta reketeak…baztango samaritanoak bezala ezagutzen zieten. Bittori berak, espio lanak egin zituen, bere lehen lana Bilbo erori zenean hara joatea izan zen eta errendizioko arahuak edo kondizioak jakitea izan zen. Informazio hori, Baionan zeuden erbesteratuak egitan zein ziren kondizioak jakiteko balio izan zuen
.Bittori Etxeberriak sortutako erakunde hau “Sare Alava” izenarekin ezagutu zen, sarea haundituz eta indartuz joan zenenan, Erbestean zegoen Euzkadiko Gobernuak (ia dena antolatua zegonean) “ongi” ta kontrolpean nahi zuenez buruzagi bat patu zun (gizonezkoa), Bittori berberak Iparraldetik ekarri zun bere nausiaren izendapen-agiria, Luis Alava medikua.

Goitiko aldean Bittori baztandarra, beheko aldean Delia, Itziar eta Tere Madrilgo Ventas kartzelan. Argazkia Sabino Arana Fundazioa
Erakunde honek (Alaba sarea) 1937ko Abuztutik 1940 .ko Abendura artio iraun zuen (Bittori ta bertzeak lehenagotik muga zeharkatzen ibili arren). Naziek Parisen sartu eta Euskal Gobernuaren egoitza hartu zutenean, han barruan , “Barrne Zerbitzu”ren txostenak eskuratu zituzten eta Gestapok Frankoren poliziai emanez. Honen ondorioz, bi hilabetez, 1940ko abendutik 1941 .ko urtarrila bitartekoan sare osoa deseginik suertatu zen , Bittori Elizondon bertan atxilotua izan zen Agustin eta Felizitas Ariztiekin batera, hiruak Madrilera eraman zituzten. Sareko atxilotutako 28 tatik 21 prozesatuak izan ziren . Lehendabiziko epaiketan, Fiskalak 19 heriotz zigor eskatu zituen, hoien artean Bittorirena, baina 1.942.ko berrikustapen prozesuan Epaitegi gorenak zortzira mugatu zituen, azkenean bat bakara izanen zen, hau, Luis Alava buruzagiarena. 1.943ko maiatzaren 6an hil zuten. Bittori eta bertze hiru emakumeak 30 urter kondenatuak izan miren (brete batzuekin batera) baina ondarrian 6 urte arteko gartzela zigorrak jasan behar izan zituzten. Bittori Madrilgo Ventas (emakumendako izandako kartzela haundiena) kartzelan bortz urte presa egon ondoren 1947an Baztanera bueltatuko zen. Espio bezala ere bere anaia Esteban eta Agustin Ariztia prozesatuak izan ziren eta baita ere Bittori bezala, Estebani hasiera batean 30 urteko zigorra ezarri zioten, Agustineri berriz 25 urteko zigorraa. Felizitas Ariztia atxilotua izan zen baina ez zen epaitua izanen.
Urte dexente batzuk geroago 1978an, baztandarrak, Baztandaren Biltzarraren elkartearen bitartez, Bittori Etxeberriari ta Felizitas Ariztia emakume ausartei merezi zuten omenaldia egin zioten.
Post hau egiteko erabili den materiala
MEMORIA HISTÓRICA DE LUIS ALAVA SAUTU. Rafael Larreina blog. 2007.
GUDARIS Y REHENES DE FRANCO (1936-1943) (liburua). José Manuel Mendizabal Mendiola. Alberdania 2006
Oso interesgarria! ea ba hemendik aurrera ere Baztango emakume gehiagoren inguruko aipamena egiten duzuen, egongo dira eta.
Oso interesgarria benetan.