Erranairua erraten dun bezala, San Lorentzo jaun santu, esku batian sua ta bertzian ura… ta dirudi egia dela, zeren ti-ta batian berotik eurira pastu dugu.
San Lorentzoak Zigako bestak dira, Zigako herria basaburuako kuartelean kokatua dago. Irurita-Berrueta errepidearen albo batea dagoenez dirudi pixket baztertuta dagola baini ez da aztu behar herria zeharkatzen duela done Jakue bidea edo “camino reala”, eta herri xumea dirudi arren gaur egun nabari da aintzineko noblezia eta garrantzia. Noblezi hori nabarmenzen da bere eliz ikusgarriarekin, San Lorentzori eskanitakoa eta Baztan osoan parerik ez duen eliz horretan eta “Baztango katedrala” izengoitiarekin ezagutzen dena.
Bere itxura, ikusgarria eta harrigarria da, baztango harri gorrizko sillareakin egiña dago. Nahiz eta garai batzutan konpondu, gauzak berritu eta aldatu izan ziren, adibidez ;frontoia XVI. mendean, ezker eta eskuineko atrioak XVIII. mendean, eskailera eta kanpain dorrea XIX. mendean (jatorrizko tximista bat suntsitu zun 1821an )… eliza ikusgarri hontako ereikin data 1593-1603 da, nahiz eta urte batzuk lehenago lanak, hasi ziren.
Betidanik entzun da Eliza honek bitxikeriaz eta misterioz inguratuta dagola. Adibidez, erraten da elizako elizaurrea (fatxada) San Lorenzo de Escorial-aren kopia txiki bat dela (izen berbera ta garai berdiñakoak) . Eskorialak 1563-1584 urteetan egin zen eta honek bai, leku misteriosoa eta magikoa dela. Kondairak beltzak erraten dutenez, otoiza egiteaz gain, astrologia ta astronomia ikertzen zen, baita ere alkimia eta jakintasunaren templo berria izanen zen, Salomon-en templuaren kopia izanez…Hori egia izatea edo ez, erran behar bi elizak, izena berdiña apartez, itxura aldetik zerbait berdintasuna daukate, bortz arkuak, zutabe borobilak, frontoia…akaso el Escorial bezal hemen ere ” magia” eginen zen? edo zihuraski konzidentzia izanen da eta garai haietan “el Escorialeko” modelua erabiltzen edo kopiatzen zuten elizak egiterakoan. (argazkian San Lorenzo de el Escorialeko eizaurria).
Bertze bitxikeri bat Zigako Elizaren iguruan bere kokapena eta alderantziz ereikia dagola da. Bertze Eliza guztiak bezala plazara begirtzen du edo plazatik ataria ikusten da bortz arku hoiekin, baina elizaurre edo atari horretan sarrerik ez dago, barrura sartzeko alboko pasabidetakogibelekoldian dauden atetik sartzen da eta sartzerakoan konturatzen zara alderantziz dagola , absidea eta aldarea bertze norabidean daude, hau da elizaurrean edo fatxada nagusian daude. Dirudi Lehenik barrukua egin zutela eta gero bertze aldera begiratu behar zula , fatxada lekuz aldatu zuten edo akaso herria?, elizaren atzekoaldian sortuz joan zen eta…edo esanahi magiko bat izanen du guzti hori? Egia erteko elizaren planta erdi Aroko eliz batzuen eredua jarraitzen du: atea alde batian eta aldarea ekialdera begira, baina dirudi gero fatxada egitean bertze eredu bat jarraitu zutela, modernoa (estilo herrerianoa ).
Zigako eliza aunitz nabari da bertze herriko eraikiñeetatik
Baina “bitxikeriak” ez dira kanpoaldean soilik, baizik baitere barruan, “misterioan” murgiltzen gara ,zere aldarean dagoen retabloan, masonen sinbolojia aurkitzen ahal da, konpasa eta eskuadra ta bertze ikur masonikoak. Masonak, “maestros canteros” (argiñak), unibertsoko eraikitzaileak…ziren eta dira, eta Baztango eliza bitxienan, aurkitzen ditugu, Kasualitatea?. Ba bai, zeren retablo hori Iruñako San Nikolas elizan zegoen 1713. urtetik, enkargatu zutela eta 1904an Zigako elizara eraman zuten.
Ez da gezurra izanen, erraten baldin badugu, gauz guzti hoiek kontuan hartuz, San Lorentzo eliza zerbait misteriotsua dela baieztatzerakoan, bai ta ere “misterio” hoiek kasualitate hutsak direla eta magikorik ez dagonik ezerrez eta dena, literatura ta folklore merkea dela,… edo igual bai, akaso eraikin horrek, gaur egun bere esanahia galdu dugun sekretoa edo jaikintasun bat gordetzen du bere sillar eder eta argin masonikoak zintzelatutako hoietan? ala bitxikeri hoiek esanahirik izanen dute? Ah! jakintzak!!!
Bitxikeri hauekin edo ez, Zigako San Lorentzo eliza, Baztanen dagoen eliz ederrena, zoragarriena eta harrigarriena da eta bisitatzea pena merezi du.
Guzti hori egia da?
Donostiarra naiz eta askotan noa Baztan aldera, urrengoan Zigatik pastu eta “baztango katedrala” bisitatuko dut.
Ondo izan Haizego
ep!
bi herri falta zitzaizkiten baztanen bixitatzeko Ziga eta Azpilikueta, inoiz egon gabeko bi herri.(badut koadrilako bat bertako bikotea duena baina…).”gan den egunean Pantxoa eta Peioren (edo Peio ta Pantxoaren) kontzertuaren aitzakian joan ginen ta lehendik ere errana ziguten eliza kristona zela ta egia erran arrazoia zuten hori erraten zutenak.Ederra bi zentzutan, kanpotik behinpin! kontzertua berez berezia zen ta ia eliza inguruan eta plaza aire librean eta…gehiago edertu zuen emanaldia.
Orain azpilikueta bertzerik etzaigu gelditzen bixitatzeko …
Bai Ziga bisitatzea pena merzi du ez bakarrik eliza baitzi baita ere bere etxeak eta posadako baztanzopak!!!
ondo izan