Elizondoko Pedro Esarte historiatzaile baztandarra liburu berri bat atera du eta kasu honetan ere Baztan eta baztandarren buruz doa. Lan interesgarria eta bitxia aurkezten diguna “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” izeneko eta nabarralde argitaratutako liburu hontan.
Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da eta barruko jendea bai Baztandarrak eta Baxenabarrek ultamarrera (itxaso haratago), Ameriketara, Napolesera, Tunezera.. egindako bidaiak, biografiak eta historioak kontatzen ditu aurkitutako dokumentuekin. Dokumentuak, gehienak herentziak jasotzeko dokumentuak dira, zeren garai haietako emigrante hoietako aunitz, hil ziren, bai bidaian,gerretan… adibide bezala, aipatu, nola 1555ko neguan, Baztandar talde bat, infanteriako soldau bezala alistatuak zeudela eta bueltatzerakoan nola bere itxasontzia urperatu eta hil ziren, kasua bada. Kasu hontan gertakizun hontaz jakiten ahal da, baztandar horien familiak eskatutako azken soldata kobratzeko dokumentua badagolakoz eta Esartek aurkitu eta bildu duelako. Hau bezalako hainbertze bitxikeriak aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandarren buruz eta San Pedro bezperan gaudenez ( Erratzuko bestak), liburuan agertzen diren erratzutar bazuen historioa nabarmenduko dugu aste hontan, blogan.
Bitxikeri edo gertakizun hoietako bat, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarren historioa da. Bi Errazutar hauek, Gorostapolokoak biak, Baztango lehenengo “intsumisoak” edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla erraten ahal da, behinpin dokumentatuta.
Nafarroa konkistatu zutenetik, napar aunitz, erregearen armadan behartuak eta indarrez alistatuak izan ziren, hoien artean bertze aunitz batzuk bezala bi baztandar hauek behartuak joatea deituak izan ziren, Portugal aurka guduratzeko. Baino bi lagun hauek, seguraski ez zekitelako ze hostia ai ziren bere herritik hain urrun eta beren gerra ez den batean borrokatzen, ihes egin zuten, Portugal utzi eta Erratzura bueltatu ziren.
Beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak Sancho Iturbidek , Luis Carrillo “virreyaren tenentearen ” aginduz Pedro Gorostapolo hargiña, atxilotu zuen, erranez, su majestadeko armada bertan utzi zuelako lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe. Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta ez duenez diru hori etxea, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da, kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, akaso Izpegi pastu eta iparraldera alde egin zuen? lehenego intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen da, gure Pedrok?
Hau bezalako bitxikeriak eta bertze historioak irakurtzen ahal da liburu berri hontan eta eskertzekoa da Pedro Mari Esarteri gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.
Utzi erantzun bat