Udazkenako feria, pastu berria denez eta dirudienez azken urte hauekin konparatuz gorunz joan denez, bai hazienda kopurua ( 200 abere) merkatuko plazan, eta baita ere karrika barrenetan postu (300) kopuruekin, badirudi aintzinetarako ferietara bueltatu garela, behipin 70-80 hamarkadako garaietan, 75-85 urte hoien bitartean postu kopuruz eta salerosketa haundienetako feriak izanen ziren, zeren oraindik bai, ganadua eta nekazaritza, bizia zegoen etxe ta baserri gehienetan eta baita, urrun gelditzen zen, Iruña edo Donosti arropa, mantak, izarak, hemengo elikagaiak ez zirenak, baratxuriak…erosteko, eta baztandarrak ferietan, negua pasatzeko faltatzen zen guztia egun hauetan erosten bai zuten. Baina garai hauetara bueltatuta, noiznahi Iruñan garela eta krisia dela edo ez dela salerosketa murrizak izan direla aipatzen zuten, bai abeltzainak ta bai “postulariak” .(azken urtetan bezala).
Euskal herri osoan, herri askotan azoka ta merkatuak egiteko gune izan dira XX. mendearen hasiera arte. Erran behar, merkatua eta azoka egunerokoak astekoak, hamabortzero edo hilabetero izan daiteke, baina feriak (latinezko festivo datorrena) bi ziren, udazkenekoa eta udaberrikoa. Elizondo (Donoztebe ta Lesaka ere ) herri hoietako bat izan da iraganetik. Gure ferien jatorria, ganadu eta nekazaritzan dago eta honen inguruan, elikagaiak, etxeko gauzak.. salerosketako merkatua sortuz. Hau nabaritzen da oraindik, bi feria egun hauetan, Ortzirala gizonen eguna izanez, ganadu feria merkatuzelain eta larunbatan atso-ferie izanez, etxekoandren eguna.
Gaur egun gauz aunitz, tradizio edo ohitura bezala erosten dugu, baratxuriak, galtzerdiak, guardasola…, nahiz eta benetako tradizioa zerbait feriatzea den. Arestian komentatu den bezala ganadu feriaren iguruan, sortutako merkataritza horretan elikagai eta ohial salerosketa jarranzitsu bat bazen. Elikagaietan nabarmentzen ahal da, baratxuriak eta turroiak.
1950 aldera postuen kokapena foru plazan era abastoko plaza zen, postu haietan, ohial desberdiñak,neguko mantak, barratxuriek,roskillak,turroiak, girlatxea…hau da, hemen ez zeuden produktuak, nagusiak ziren. Baratxuriak adibidez, ristretan erosten zen, urte osorako, baita ere ,gaur egun baino gehiago erabiltzen zelakoz bai sukaldaritzan ta baita ere, hilabete batzuk geroago (sanmartinak aintzin) matatxerria eginterakoan.
Berdin gertatzen zen girlatxa eta turroi “royo”rekin (kalitate guttiko turroia) aunitz erosten zela eguberriak urbil zeudela ta eta nola ez mahatsa beltza ere.
Mahatsei buruz, gure amatxi izandakoari beti entzun nion, txikitan, Zigatik Elizondora ferietan jausten zirenean (1920 aldera) iritsi bezail laster mahats beltza erosten zuten eta elizako atriora jatera joaten ziren. Egun hartarako pezeta batekin jausten ziren ( diru aunitz iduritzen zait garai haietarako), eta mahatsaz gain urtero ere , urrezko zerbait; lepokoa, eskumuturrekoa… erosten zuten eta urtero ere, arratsean etxera bueltatzerakoan, lehenengo gauz egiten zutena zen, supazterreko errautsak artu eta “urrezko” bitxi horretan igurtzen zuten jakiteko, kolorez ez baldin batzuen aldatze, benetakoa izango zela. Erran behar beti kolorez aldatzen zela eta “urretasun” horren azpian bere burdin edo latoi kolorea agertzen zela. Ta horrela urtero, urtez-urtez ea urte batian benetako urrezko lepokoa erosiko zuten.
Hau, burura ekartzen nahu, ez bakarrik saltzaile “onak” etortzen zirela , zeren garai batean “trilleroak” eta “txarlatanak” ere ikusten ziren. Oroitzen naiz mutil koxkorrak ginenean Elizondoko arteka batian, nola agure batek, milako billeteak galtzen zituen bata bestearen atzetik deus egin gabe, baita ere, amak beti kontatu du bere anairai, ti-ta batean eta konturatu gabe “trilleroa” diru guztia kendu ziola eta urte hartan galzerdi zahar eta petatzatuekin negua igaro behar izan zun.
Garai batean bezala, gaur egun ere galtzerdiak erostea normala da eta eztakit zerikusirik daukaten trillero hoiekin edo amatxiri urrezko bitxiak saltzen zioten hoiekin zerbait. Zeren gaur egun erosten duzun galzerdiak (behipin negu osoa irauntzeko ideiarekin) gehienbat eta suerte izanik, eguberritarako ia ia zulatuta daude, likra dela ta…
Baita ere entzundakoa da, kasu hontan iatatxiri, (Lekauzkoa) bera gaztetan bere aitarekin Ortziralan jausten zela. Baserri txikikoak zirenez, urtero abere bat erosten zuten, batzutan behi bat, (normakli bi izaten zuten etxean) asto bat (lanerako)…Garai hoietan tratantiak blusa beltzez joango ziren eta denek tripa zorro haundia izango zuten. Bai tratanteak eta bertze herrikoe ta baserrikoak tripa betetzeko, egun hartan Elizondon jaten zuten eta normalki garbantzuak azakin, merluza ta uxoa zen garai haietako, egun hontako bazkarie. Gaur egun oraindikan Elizondoko jatetxe batzuk menu hori berbera daukate Ortziraleko, kartetan.
Nahiz eta tradizioz, urtez urtez, gauz berdiñak erosten dugu erosteagatik (baratxuriak, dendan daukagu urtean zehar, arropa berriz, mota desberinak bada, bai hemen edo Iruñan), feriak eboluzionatzen eta aldatzen doa, sozietatea aldatzen duen bitartean, eta gero eta presentzia guttiago segitzen baldin badu izaten abeltzaintza eta nekazariak, eta gero eta kalitate guttiago baldin badaukate, saltzen duten produktoak, udazkeneko feriak, udaberriko feriak bezala akitzen ahal dute, zenzurik ez duen festa batean. Baina denborarekin, zenzua hartzen ahal duen festa edo eguna, izaten ahal da, azken urtetan ospatzen de stock feria da, zeren herritar asko egun hartan, ” txollo” bat erostea (ona ta merkea) edo aurkitzea espero dugu, garai batean gure arbasoak, ferietan esperatzen zuten bezala..
Dena aldatzen eta moldatzen doa, ohiturak, tradizioak, dantzak…dantzak!. baita ere, baino hori bertze post bat izango zen.
Aspalditik segitzen dut zure blog, eder hau, eta aipatu nahi nizun nire amatxik ere gauz berdiña egiten zula (amari entzuna), urrezko pulserak edo kolgatiak erosi ta ta gero arratsian konprobatu si eran de oro… jajajaja urtero berdin , !Ze ilupiak omen ziren¡
bai, baña guk ere, arras ilupeak izan gara! ondo segi