2010ko Otsaila.
Asteburu hontan (otsailak 27 larunbata) bueltatu zaigu berriro bailarara Nafarroko bertsolari txapelketa, erran behar aurten finala gabe gelditu garela, azken urte hauetan izan dugun bezala, dirudi Lur aretoa txikia gelditzen zela, baiña finalik ez, baizik aurten, finalaurrekoa izan dugu, kasu hontan Iruritan, “zentro zibikoan“. Aretoa bete betea zegoen eta nahiz eta bertsolariak pixket “urduri” egon, badirudi ziklogenesisagatik, denoi pixket burua txoratu digu haize bortizari patu dioten hitz berri hau, zeren haizea zela ta, elektizitatea joan, soinu ta argirik gabe gelditu eta generadoreak bilatu artio…azkenian 40 minutu beranduago hasi da eta hori, nahitaez nabari da, baña hasierako urduritasun horrek gandituta, saio polita ta arratsaldea ederki pasteko izan dugu. Xabier Legarreta (Aranotarra) finalerako zuzen sailaktu da eta bere ondoren Julen Zelaieta Beratarrak. Gure bertsolaria (baztandarra) Iñaki Aleman Iruritarra hirugarna izan da, ta dirudi punto guttiegi direla aintzinera segitzeko, polita izanen zen baztandar bat Lesakan egotia eta Iñaki ez bada, bertze aukera izanen dugu Atarrabian martxoak 7an Jon Barberena (Elizondo-Erratzu) eta Jon Elizetxe gartzaidarraekin (Argazkian Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman)
Baño aste hau ez da izan Larunbatako arratsaldea bezalako pozgarria, Baztango bertsolaritzan (eta Nafarrokoa, eta Euskal Herrikoan) zeren joanden Larunbatan, Otsailak 20an Juanito Perurena bertsolari Arizkundarra betirako utzi zigun. Juanito 79 urte zitun eta nahiz eta jatorriz Goizuetarra zen, 25 urtekin baztandar batekin ezkondu eta Orabidealdera (Arizkun) bizitzera joan zen, Irungobordako nausia izanez. Juanitok, bertsolari bezala gehienbat Baztan aldean eta inguruan aritu zen, baita ere 60. eta 70 hamarkadetan Nafarroko txapelketan ibili zen eta 1960 an bigarna izanez Andres Narbarte “Xaltoren” gibeletik, eta honi aukera eman zion parte hartzeko urte hortako Euskal Herriko txapelketa nagusian.
Nafarroko bertsotzale elkarteko lehendakaria, Manolo Arozenak, Xorroxinen erran zun bezala, Juanito bertsolari fiña eta bere maila non zegoen jakitzen duen hoietako zen, baita ere humilla alaia ta gizon goxoa, eta garai gogorretan hor egon zenetako bat, Clemente Ezkurdia Elizondarrarekin (jaioterriz Gorritiarra), Roman Mihura eta Patxi Elorga Lekauztarrekin, Jesus Basoarte Iruritarrarekin, Pedro Ibarra Arraioztarrarekin, Mixel Dargaitz Saratarra baño Amaiurren bizi zenarekin…batera eta Mariano Izeta bultzatuta Baztanen, bertsoak beti bezala entzutea, jarritzea, lortu zuten hoietako bat.
Juanitok, urte haunitzetan aritu zen txapelketetan, adiñeko gizona zen eta oltza gañean jarraitzen zun, Bitor Elizagoieneri (Oronoztarra) berrian egindako elkarrizketan batean irakurtzen ahal den bezalaxe, 1979an debutatu zuen txapelketan, berak eta Eusebio Fagoagak bertsolari gazte bakarrak ziren, bertziak, Juanito barne ia “zaharrak” ziren edo behinpin “betikoak” bezala ikusten zitzaien. Bitxikeri bezala Juanitok bere seme Bautistarekin batera, Nafarroko Txapelketan aritu zen eta 1982 adibidez Lesakan oltza gañean biak kantari egon ziren, bide luzeko bertsolari izanez ia xarra bezala, txapelketa eta bertso saioak jarraitzen zitun eta olza baten gañian ikusi genion azken aldia 2006ko Nafarroko Txapelketaren finalan, Elizondoko Lur aretoan izan zen, urte hortako txapeldunari Xabier Silveirari txapela jartzen, eta ondoren, Elizondon jokatu zan lehen Txapelketako finalistak gogoan izanez, bi puntuokaz gogoratu nahi zen ibilbide hori:
“…/maitetasuna izango zela
ematen nion tankera
lehen larrugorrin bizitu eta
gaur badaukagu jazkera…”.
Haizegotik omenalditxo xume hau ez genun akitu nahi Juanito Perurena entzun gabe joan eta sarean aurkitutako (eitbko webgunean) audioarekin bideotxo bat in dugu, Bertsoak,1991an Elizondon egin zen Mariano Izetaren omenaldian botatakoak dira eta olza gañan bi Perurena zeuden, Juanito Perurena eta bere semea..
Goian bego Juanito!!!
Aupa irakurle, esan beharra dago, egia dela, aurten finalik gabe geratu garela, baina horren ordez, orain arte ez bezala, 2 edo baita 3 finalista ere izan ditzakegu aurtengo finalean; gainera, lesaka ez da horren urruti geratzen, eta beraz, afizio hori daukanarentzat ez dago hain gaizki. Hori bai, adi eta arin ibili finaleko sarrerak lortzeko asmorik duenak
Azkenian finala ailegatu eta ez hiru baztandar finalan baizik ja!, Baztandar gabeko finala,
beno urrengo urtian baiez!