Abenduaren 1
Gaur, Mikel Laboa zendu da, egun euritsu, gris eta hotz hontan, berri horrekin esnatu nahiz eta oraizapen asko ekarri dit burura, txikitako igandeak(amak bere musika jartzen bai zuen; o Pello. o Pello, txoriak txori, Urtsuko kanta…) eta baita ere ezagutu nion eguna.
Mikelek etxe bat zeukan Arizkunen (edo dauka, azken urte hauetan gutti ikusi zizaion), bazen garai batean demboraldi luzeak pasatzen zituela baztanen, garai hoietan noiz beinka paseatzerakoan gure etxetik pasatzen zen, nik aitarekin baratzean nengoen eta solas hasi zizaigun, solas luze izan zuten aita eta berak, gizona joan zenean Mikel Laboa kantaria zela erran zidan aitak, nik garai haietan La polla records, zikatriz, barrikada eta antzekoak entzuten nituen, eta Mikel Laboa eta bertze batzuk zaharren gauzak iruditzan zitzaidan .
Egun hortatik aurrera, aldizka ikusten ginenean; – egunon! – egunon!, ze denbora hona… eta alako hitzak trukatzen giñen (nik betidanik hitzlari txarra izan nahiz eta) Gero demborarekin gero eta guttiago ikusten nion , seguraski Arizkungo bertze alde batzuetara joango zen edo akaso nik baratzean gero eta guttiago egongo nintzen.
Mikel Donostian sortua zen eta Lekeition haurtzaroa pastu zuen baina donostiarra eta lekeitiarra izanez gain baztandarra ere zen , Baztan asko maitatu zuen eta hori bere lanetan ikus daiteke, Urtsuako kantan, Baztan abestia (honetaz jakituak bere lan “lirikoena” dela erraten dute)
Youtube aurkitu dut bideo bat Mikel Laboaren Txoria txori abestiaren bertsio eder bat (bideoa KTDAngelo rena da) .
Kasu hauetan goian bego erraten da , eztakit non egongo zaren baino espero dut zauden lekuan zure ondoan zure gitarra egotea.
Agur Mikel
Goian Bego Mikel!
Maite ditugu maite, gure baztertuak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean…
Heriotzaren lanbroak ezkutatzen digu baztertutako Laboa, ausartutako Laboa, arriskutako Laboa, bakartutako Laboa…
Laboa bakarra baitzen. Hori da, nire ustez, abenduaren 1ean galdu dugun gehiena. Laboaren ekarpen handiena, soinu berrien bila abiatzen zena, bide horretan bakarrik gelditzeko arriskuan.
Orain ematen du, ordea, bere azken hatsa izan dela bere ahotik ateratako soinu lortuena. Baina bera isildu eta nabaritzen da bakarrik zegoela bide horretan.
Barkatu nire doinu goibela, baina gaur ez dut Baztango lanbroen gibelean deus miresgarririk ikusten.