Udazkena iritsi da, goizak freskoak dira baita ere arratsaldeak, laister ere hostoak eroriko dira eta pixkanaka-pixkanak paisajia kolore marroiez eta okrez jantziko da, gau batzutan zerua oskorri egongo da eta haizegoa bueltatuko da.
Haizegoarekin batera garai hontan bueltatzen direnak ere “turistak” (txandalz eta nortface-ez jantzitako bisitariak) dira, gaur adibidez nabaritu da etorri direla, okindegietan ogia akitu delako.Bertze batzuk bueltatzen direnak uxoak dira eta haiekin eiza eta eizarekin iztariak, hauek gehienak hemengoak dira eta beren oporrak horain hasten dira.Hilabete hauetan haien lana, familia, lagunak… albo batean utzi eta bere burutan bakarrik eiza, eiza eta eiza izango dute.
Gizakia eiztari eta uzta-biltzailea izan da betidanik eta urtaro hontan ikusten ahal da oraindik izaki primitiboak garela, eiztari batera uzta- biltzailez betetzen dira mendiak,biltzeko denetatik bada ta, urrak, giltxaurrak eta onttoak, hauek, (ontto-biltzaileak) bi urte ona gehigo ikusten dira , hau ez da Ultzama bezala ordaindu behar dela naturak ematen duen produktu bat artzeko; lotsa gutti daukate ultzamatarrek!, espero dut ez Bertizen ezta Belaten ez bururatzea zerbait horrelakoa eta hemen nahi duena eta edozein lekukoa dena, egun ederra pasatzia mendian eta onttoak aurkitzen baldin baditu ar dezala deus ordaindu gabe (ultzamakoak ez dute sosaik eman behar bakarrik kampokoak). Beno aurten ontto gutti badirela erraten dute, uste dut egia dela baina kontuan artu behar da ontto biltzaileak beti gutti badirela erraten dutela. Baita ere gaztainak biltzen dira orain eta hasieran ainbertze kilo artuko dira, jan eta Urriaren erdiarako ia aspertuta egonen gara.
Sagarrak biltzeko garai ere da ,eta aspaldi etxe bakoitzak bere sagardoa iten zuen urte osorako, orain akaso egun batian sagarrak labean sartu eta amatxik erranen du;-nire garain zenbat sagar erreak jaten ginun!
Denboraldia da ere baratzetik maria landarea biltzeko, hotzak hasi baino lehen, landarea moztu,stoak kendu eta sabaian buruz beiti zinzilikatzen da idortzeko. Bilketa hau pixket lehenago hasi zen, Arraiozko bati hamalau landare izateagatik atxilotu ziotelako,erraten dute inbestigazioak eta segimenduak asi zirela helikopteroz udan eta orain biltzeko garaian asi behar zirela atxilozen, orduan ez izorratzeko ez otzak ezta foralak, ba lehenago eta korrika bildu da. Bitxikeria bezala, bi persona erran didate orain ulertze dutela, udako egun artan zergatik pastu ze ainbertze aldiz helikoptero bat bere baratze gaina
Akizeko erran nahi dizuet, kanpokoak zaretenei urtaro hau aproposena dela zulo hau bere edertasun onenean ikusteko etor zaitezte eizera edo ontto eta gaztainak biltzera, baztago herriko kaleetatik pasiatzera, urrekin egiña edo gaztanbera probatzera eta hau nola ez, behi mekanikoko esne botila erostera…..nahi duzuenerako etorri eta gozatu
Horrela izan, edo ez izan sar dadila kalabazan.
Utzi erantzun bat