Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko ekaina

Ohiturak, dantzak, soñuak, tradizioa…biltzen dun herria Arizkun dugu, eta hontakoan hoietako bat, ezkontzarekin  zerikusia daukan erritoa “plazaratzen” dugu, Arizkungo eztei taldea.

Ezkontza bi pertsonak elkarbizitza egiteko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, elkartzea era formal batean ospatzeko ezteiak izeneko zeremonia egiten da. Baztango ezkontza tradizional batean, Ioiak edo eztei soñua, arrunt ezagunak dira, adibidez  erraten da, Maurizio Elizakdek doinu eder hau 416 ezkontzatan jo omen zuela…baña eztei zeremonian, garai batean soinu hauek baño zerbait gehiago, zen.

0071.jpgFranzisko Arraras napar flokloristak (ikasketak Lekauzko kolegioan in zun) 1987an argitaratu zun “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” liburuan ezteiak edo Arizkungo eztei taldea nolakoa zen, biltzen du. Dioenez, eztai festetako ospakizunak azken proklamako egunean hasten ziren, arreoa senargaiaren etxera eramateko asmoz.

Ospakizunaren handitasuna lagun talde batetan zetzan. Talde buruan, andregaiaren nebak urrezko apaindura eta lazo gorrixka batez hornituriko ahari bat zeraman. Etxe berrira iritsi baino lehen, ahariari lazoa kentzen zion nekatxa urte barruan ezkonduko zelako ustea zegoen eta bere helburua lortzen bazuen, emaztegaiaren anaiak ezingo luke eztei bazkarian parte hartu.

Anaiaren gibelan txistulariek zigoazten ioiak jotzen eta ondoren bi behi orga bat tiraka. Behiak, ohial ederrez, eta garez apainduak zeuden eta organ,, emaztegaiaren arreoa zijoan. Gaztetatik, ezkondu baino lehen, neskatxa bere arreoa prestatzen hasten zen. Arreoa arropa zuriz osatzen zen batez ere.baña baita ere organ zijoan,egurrezko guatzea, koltxoi, mandiriek, izarak, mantak, burukoak eta abar.

p1014656.JPGTaldea, bi mando zamatuta segitzen zuten, bata artoz ta bertzia ardoz, ondoren behor baten gaña emaztegaiaren haizpa. Honek, animaliaren bi aldeko zintzilikatutako esportxetan (zintzilikatutako xaretoak) arraultzak eta oiloak zeraman.

Eztei taldea senargaiaren etxera iristen ziren, han honen anaiak ahariari xingola gorrixka kentzen zion eta bere txapelan apaindura bezala patzen zen. Apaindura hori, bazkalosteko dantzetarako baimena ematen zion emaztegaiaren haizpakin bikotea osatzeko.

Hemen akituko zen “eztei taldea” baña, ezteiak egun batzuk gehiago iraungo dute.

Biharamunean, ezkontza egunean, herritarrek senargaiaren etxean biltzen ziren. Ongi gosaldu ondoren eta ttunttuneroak Eztei soñua jotaz, emaztegaiaren etxera hurbiltzen ziren,  hemen berriz, pastak, ardoa eta pattarra eskeintzen zizkieten eta handik bi taldetan Elizako bidea artzen zuten. Aipatu behar,joera “txarra” izandako nobioak, mezak goizaldean iten zela eta emaztegaiak bidea hau, zapi beltz batekin burua estalita, iten zun.

Zeremonia erlijiosua  bukatutakoan, eliz atarian gonbidaketak hasten ziren eta hartan jarraitzen zuten etxe berrira iritsi arte. Hara iritsitakoan eta emaztea emakume ezkondutako burukoa patuz ( betirako eramanen du, p1014657.JPGzeren soilik ezkongabeak ilea laxoa edo trenzetan eramaten ahal zuten) eztei bazkaria ospatzen zen. Errekia zerbitzatzen zen tenorean, txistulariak, (gehienetan bi txistulari ta atabalaria ziren) soñu baten bat jotzen zuten, adibitzez, Franzisko Arraras aipatzen dun bezala, Antoni Elizalde Aniztarrak, normalki “Urtsuako kanta” jotzen zun. Musika jotzen zen biztartean, ezkongaiak hiru sardexka artuz (txistularien kopurua) eta sardexka bakoitzan ogi ta haragi puske bat patuz, “tripode” antzeko bat egiten zuten (edo egiten da) eta musika amaituta, atabalaria hasita ardo tragoxka edan ondoren, nobioa haragia ta ogia eskeintzen zien.

Errekia segituz, postria , algara eta joku dantzak; Itsats-dantza, Bizkar-dantza, Eskalapoi-dantza, Saskito-dantza, Zurrume-dantza…eta iluntzerakoan, gizonak eta emakumeak zapiekin elkarbanatuak plazara atratzen ziren Soka-dantzan. Plazatik herrian zehar ibiltzen ziren soka dantzan ezkongaia ezik, honek, oinez zijoan (zinta gorri bat bularren eramaten zun) eta topatzen zenarekin, ardo baso bat eskeintzen zion. Herrian ibili ondoren afaltzera bueltatzen ziren (soka dantzan) eta afaria amaituta dantza segitzen zuten… eztiak amaitu gabe!!!

Bigarren egunean, bertze bazkari haundi bat zegoen gonbidatuekin eta berriz ere arratsaldean soka-dantzarena errepikatzen zen. Hirugarren egunean, bertze hirugarren bazkari bat batzen, baña kasu honta gonbidaturik gabe, baizik bi aurreko bazkariak prestatu eta zerbizatu zutenentzan zen eta bazkari hontan, etxekoandre berria zerbizatzen zun. Emakume hauek, arratsaldean, sukaldatzeko mandarra eta zapiekin dantzetan aritzen ziren!.

More Free Videos Here

Ikusten denez ezteiak lau egun irauten zuten, baña benetako bukaera urrengoko igandean izaten zen, zeren Igande hortan, ezkon berriak bere gurasoekin bazkaltzen zuten ( aurreko bazkarietan ez zuten parte artzen) eta lehen eguneko “eztei taldearen” kalegiran, orga gañean erakutsitako arroa, (dotea) ematen zen.

Post hau iteko, “Danzas e indumentaria de Navarra, Merindad de Pamplona (II)” Institución Príncipe de Viana 1987, Francisco Arraras-en liburua erabili da. Irudiak liburu berberakoak dira eta marrazkien egilea, Arzai da.

Bideoa, Youtubetik artuta dago Ximuntxo-k igo du.

Advertisements

Read Full Post »

Kapera.

2011 Ekainak 12


Mendekoste astelehenean, hau da Pazkoko bigarren egunea, (aurten Ekainak 13) Baztanen arratsaldez komertzioak ixten dira, merkatariek erdi festa egune artzen bai dute. Goizez lan egin ondoren, bazkari batekin Kapera besta ospatzen dute. Nahiz eta gaur eguan besta hau ia ia ez den nabari Baztanen, aipa behar garai batean, arras besta garranzitsua, ospe haundikoa eta jendetsua zela eta Baztanetik, Ainhoako Arantzatzuko Ama Birjinaren kaperara, erromerian joaten ziren.

800px-ainhoa_chapelle.JPG

Horren adibide, Elizondoko La Baztanesa autobusen webgunean anekdota gisa azaltzen da. Aipatzen denez, garraio enpresak bidaiari kopuru gehien biltzen zituen eguna Kapera besta zen. Frankismo garaian ospatzen zenean besta hau, poliziak, egun horretan mugako ateak irekitzen zituen, eta bertakoek familiko exiliatu politikoekin elkartzeko edo produktu frantsesak erostera joateko zuten okasio ha. Baña ez soilik bertakoak baizi baita ere Euskal Herriko osoko abertzale eta Spaniar estatuko errepublikatzaleen familaiak abiatzen ziren.

1008598_m.jpgFesta erlijiotsoa zenez, Ahinoako herritik, 389 metro garaiko mendian dagoen kaperara (ermitara)  erromesaldia ikusgarri, koloretsua eta zaratatsua batean igotzen zen. Beila, (peregrinaldia) Klika (tronpeta eta danborren banda) baten atzetik doa eta hain errealista diren hiru Kalbarioko gurutziltzatu ondotik pastuz Arantzeko Ama Birjinaren kapera iristen da, tokie ikusgarria izanez eta Xaretako eta Lapurdiko ikuspegi pollitena begiztatzea posible da. Meza eta erligioko afera amaituta eman ondoren, erromeria Ainohako Dantzarinean segitzen zun. Ez da beharrezkoa erran Elizondotik autobusez etorritako aunitz, Ainohako auzo hontan hasieratik gelditzen zirela eta bere familiko iheslariekin egoteaz gain. ikurriñak, Euskal Herriko pegatinak eta halakoak erosten zuten, hegoaldean debekatuak bai zeuden!!

Urteak pasaz, garai horiek pastu ziren eta gaur gun ia ia soilik Ainhoako eta inguruko herriko fededunak kaperarat igoiten dira mendekosten meza  entzutera. Bertzealdetik arestian aipatu dugun bezala, Baztanen bazkari “triste” batekin ospatzen da aspaldiko tradizio zahar hau eta urrun gelditzen dira “fama” haundiko egun hoiek!..ta fama hain haundia zuen!, Orson Welles zineasta ospetsu berberak 1955ko urtean erromeria grabatu zuela, Euskal Herriari buruz BBC-rentzat egin zuen saiorako. 

Erromeria 4:03. minutuan agertzen da.

Read Full Post »

Hegoaldetik ez datorren bertze haize batek, aire frexkagarri bezala, ekarri digu, aste hontako idazlana. Angel Garciaren eskutik, “Baztan euskal narratiban“, triologian biribiltzen dugu, kasu hontan eleberri historioak azaltzen eta ezagutarazten dizkigu.  

       Bila ibili gara, Baztanen erabat kokatutako nobela historiko baten bila. Erdaraz badaude bat baino gehiago, baina euskaraz ez dugu topatu. Egia erran, berriki artio apenas landu den genero historikoa euskal literaturan.

amaiur.jpgJon Etxaide idazle donostiarrak (Joanak joan nobelaren egilea) 1978an kaleratu zuen Amaiur. Gero bertsio berritu batzuk ere agertu dira, adibidez Baztango Liburutegian dagoena 2000koa. Interneten bidez ere irakur daiteke. Eta merezi du. Batez ere kontutan hartuta 1512ko urteurreneko ospakizunak hurbil daudela. Amaiur irakurrita ikusten da zein gutxi aldatu diren diskurtsoak (agramondarrak versus beaumondarrak) 30 urteotan.

Amaiur ez da narratiba lana, antzerki lana da. Baina errazagoa dirudi irakurtzeko, antzezteko baino: baditu pertsonai pila bat, historiko zein asmatuak (ia 30, solas egiten ez duten soldaduak eta abar kontatu gabe), elkarrizketa luzeak, datu historiko aunitz… Hiru ekitalditan (“acto”) banatuta dago. Lehenbizikoa Xabierko gazteluan gertatzen da, bigarrena Iruñeko plaza nagusian, eta hirugarrena Amaiurren. Gaztelua erortzeko zorian dagoen egunetan, 1522ko uztailean.

Ez gazteluan bertan, hain juxtu. Amaiur eta Elizondo arteko baserri batean, Mutuberria izenekoa. Fondoan gaztelua ikusten da. Hirugarren ekitaldi hori da antzezteko politena, agian. Hasten da Gaztelako tropak Ultzamaraino iritsi eta jaun beaumondar bat, Matxin Urtsua eltzaburuarra, Ziga aldean nagusitu dela. Agramondarrek harrapatu, eta Amaiur aldera daramatela Mutuberrian sartu dira. Oraindik adoretsu agertzen dira, baina Nafarroako izarra itzaltzeko zorian dago.

Joxemari Iturralde idazlea Pott bandakoa izan zen, Atxaga, Sarrionandia, Ordorika eta abarrekin, eta 1984an kaleratu zuen bere lehen eleberria: Nafarroako artizarra. Nobela txiki eta bitxia da, sobera berezia “historikoa” deitzeko, baina tira. Ehun orrialde exkax dira, baina hamaika salto ematen ditu, aitzinera eta gibelera, Geografian eta Historian: Toledo, Lizarra, Iruñea, Urkiola… Erdi Aroan, XIII. mendeko Lizarra, auzo judua zuela, oraindik, baina salto batean Damiano Txikilaurden protagonista patata zuritzen ager daiteke (Amerikatik ekarri zen patata), edo Kariben, pirata artean. Iruñeko nafarroako-artizarra.jpgkartzelan preso dagoela promesa bat egin du: handik ateratzen bada toki batzuk bisitatuko dituela, horien artean Elizondo. Lehen saialdian huts eginen du, lapur batzuek Belaten eraso egin ondoren.

Erran bezala, hamaika salto daude eta erreza da galtzea. Baztan agertzen diren atalak hauek dira: “Kastilako merkatari bat” eta “Zenarruza izenaz ezagutzen den lekuan”. Zenarruza Bizkaian dago, baina hango kolegiatako erretorea da frai Luis, benetako izenez Johanes, zumaiarra, baina Baztanekin lotura bat duena.

Bitxia da, halaber, Damianok baztandarren hizkeraz dioena: “Apika ez da jakinen paraje itxi eta basati haietan horrelaxe mintzatzen direla bertakoak, hiru bidez errepikatzen dutela hitz ezberdinez gauza bera behin bakarrik esan beharrean.” Bada, holako hizkera bat erabiltzen du, Joan Mari Irigoienek, bere Lur bat haratago nobelan. Hori bai, era dotorean. Axularren zalea, antzeko euskara du, baina ez berbera, Joanes  Etxegoien protagonistak dioenez.

Emaitza liburu mardula da, monumentala. Ia 650 orrialde dira, tamaina handikoak, eta letra txiki xamarra, aldean. Aitor dut oraindik ez dudala lasai irakurtzeko astirik topatu. Patxadaz dastatu eta gozatzeko liburua baita. Orri pasak bai egin ditut, maiz, eta hemen ere hamaika salto ematen dira, XVII. mendeko Euskal Herrian, Europan eta munduan barna. Baina erdigunea Urbiain izeneko leku batean dago, Nafarroa Garaian, Lapurdi eta Baxenafarreko mugetatik hurbil.

Zer leku den Urbiain, Irigoienek ez du inoiz zehaztu. Leku zehazgabea izatea nahi omen zuen. Baina arraroa da Urbiain hor egotea, eta Baztan edo Baztango tokiak ez aipatzea liburu guzian, Sara, Bidarrai, Urdazubi, Irun, Hondarribia, Donibane Lohitzune eta Garazi, Baiona, Iruña… aipatzen diren bezala. Amaiur baino ez, gaztelua gogoratzean. Beraz, guretako nobela honek badu xarma berezi hori: zer tokiak izan litezke Urbiaingo jauregia eta erreboteko plaza, Uraitzeko klaratarren komentua, sorginen Ubarne, Pagabasoko lezeak, Aitzuren, Lerain… “Isilpeko bertze Nafarroa hori.”

Etxaide eta Irigoienen ondotik genero historikoa gehien landu duen euskal idazlea, naski, Aingeru Epaltza da. 2006an “Erresuma eta Fedea” trilogia abiatu zuen, non bildu nahi baitu Nafarroako tronuaren historia, Gaztelaren inbasioa eta gero,  XVI. mendetik goiti. Mailuaren odola da trilogiako lehen nobela, eta maiz aipatzen da Axular eta bere jaioterri Urdazubi. Eta lehen atalean, laburki, Doneztebeko bataila, 1521koa. Nola galdu ondoren nafarrek zauritu batzuk Zozaiako dorrera eraman zituzten, eta gero –Amaiurko gazteluak eusten zuen arren- Otsondon beheiti Urdazubira, Salbatore monasteriora.

1sasiak-ere-begiak-baditik.jpgAmaiur erori ondoren Nafarroako erresumaren buztana Iparraldean, Biarnon eta Parisen luzatzen da, bigarren nobelan. Eta hirugarrena falta da. Beraz, salto egin behar izan dugu Gerra Karlisten garaira, XIX. mende erdialdean, Baztan berriz topatzeko. Epaltza beraren Sasiak ere begiak baditik nobela laburrean, 1985an Iruñeko Udalaren literatur sariaren irabazlea. Arizakungo Maritxalarena bordan topatutako izkribu batzuetan oinarritua, omen. Pedro Mari Arrieta idazle misteriotsuak idatziak.

Arrietak Baztan utzi eta gerran sartuta harat eta hunet dabil, abentura eta desbenturetan: Lizarrerrian, Iruñean, Arakilen… Baina beti hemengo euskaran, eta bere Baztan gogoan: Bernardo anaia, Bilbo aldean gerran hila; Iriartea baserrira Josefarekin egotera joan zen aldi hura; Josefa nola ezkonduko zen Elizondoko sekretarioarekin; Iriarteko Graziana; Pedrito Kulunka auzoko leloa; Don Kaxildoren predikuak, eta Araneako mutxurdinari erran ziona… Halako batean, Arrieta Iruñeko maitetxe batera joan eta norekin topatu?…

Hor utziko dugu. Bakarrik erran amaieran Baztanera itzuliko dela, esposatu, eta hiru seme-alaba izanen dituela. Kezkatuta dago, hurrengo karlistada piztu dela eta Bernardo seme txikienak, osaba zenak bezala, gerrara joateko tematuta baitago.

Read Full Post »

1913ko uholdeak.

Egune sargorri (sapa) eta heze  atra zen. Auza behituz, lano, baina segidan jarri zen bano, hau da, kaxkoa beltzatu eta minutu batean kriston erauntsie bota zuen. Egune, 1913ko ekainaren 2 izan zen eta eskerrak, ur zaparrada Auzan izan zela eta urak mendiko bi aldetan ixuri zirela, bertzenaz egun hortan jasandakoa, izan zen baño okerragoa izanen zen eta hori, animaliko trajedia izan zela, hain zuzen bailara escanear0001-4.jpgpairatu dun, zorigaitz haundiena!.

Erraten dutenez, ikaragarriko lokatz, harri, zuhaitz, enbor eta dozenaka abere-buruz betetako sei metro altuerako ur “pareta” behititu zen Auzatik eta bere bidean aurkitzen zen guztia, suntsitu, txikitu eta eraman zuen.

Baztango kronikari nagusiak, gure Mariano Izetak, hala bildu zun notizia: “Tronba delako goibel ikaragarria lehertu zen Auza mendiaren gain hartan eta urak gan ziren, erdiek Banka aldera eta bertze erdiek Baztan aldera, Erratzu herria bete betean arrapatu zuela eta bai Elizondo ere, urak sei metrotaraino igen zirela Elizondoko karrikan”…bere aita Federikok, gertakizunaren lekukua izan zena, familiako erlojudendan harrapatu zion uholdea eta Marianori kontatuko zion, Jaime Urrutia kalean, ur maila lehenengo pisuetako balkoietara erdietsi zela. Baita ere Mutilenea, familia bizitzen zen etxea neurri handi batean oso-osorik jasan zuela ur indarra baña inguruko presa (uharka) eta zubia, uholdeak suntsitu zituela.

Erratzu, Elizondokin batera  uharraren gaitz haundiena jasan zuen herria izan zen, kalteak izugarriak izanez. Zubi zaharrak urak zekarren zaborrarekin segidan taponatu zen, uhrka egiñez eta tita batean ura igotzen hasi zen. Urak, gutxienez hamabi etxe hondatu zituen eta bertze haunitz kaltetuak izan ziren (Zubipunta etxean urak gan zuen ta baita ere lixuteiea),  elizaren aitzinalde guzia (absidea)  eraman zuen eta erraten da, elizako sarreratik mendiak ikusten omen zirela. Baita ere hainbat baserri ta borda desegin zitun eta  herriko kaleak lokatzaz eta harriz bete ziren, haietatik ibiltzea ezinezkoa izanez.

escanear0001-3.jpg
Erratzuko errepeidea uholdearen hondoren
.
escanear00024.jpg

Uholdeak iritsi zen ur-mail garaiena.

Arraioz eta Erratzu-tarteko zubi guztiak uraren medio eramanak edo kaltetuak izan ziren. Elizondon, erauntsia bota zen tokitik hamasei km-etara egon arren, etxe bat erori eta bertze haunitz kalteak jasan zituzten, pentsatuz baita ere merkatal establezimendu gehienak galera izugarriak izan zituztela, genero guztia, urak eraman bai zuen. 

Hondamendia ikaragarria izan zen eta erraten denez, bai Lekarozen, bai Arraiotzen, Donozteben, Sunbillan eta Bidasoako ibai-ahoan, Hondarribia eta Hendaia artean, ikusten ahal zirela urak eramaten zituen gauz guztiak; zaldiak, behiak, ardiak,  auto baten bat, era guztietako altzariak eta escanear00014.jpgama Birjiñaren irudi bat ta guzti. Kondaira dio irudia, Erratzuko elizatik atra zela Iiñeritan”, baina ala izatea zihurtatsunik ez dago, baino bai, berreskuratzea posible izan zela eta gaur egun Hendaiako San Pedro parrokian ikus daiteke.

Baztan, mende hasmenta horretan 9.700 biztanle zitun, bere historian izandako biztanle kopuru haundiena eta zorte haundia izan zela erran dezakegu, zeren soilik hirui persona (bertze batzuk sei izan zirela diote) hil ziren.

216046_211613752197706_100000472481696_866263_587278_n.jpgBi hildakoen izena zautzen da, biak Elizondarrak ta biak emakumeak, bata Joaquina Larumbe, 45 urtekoa ta bertzia, Juana Elizegi, 35 urtekoa. Hirugarrena, urak eramandako gizon bat eta bere gorpua agertu ez zena, izan zen. Baita ere garaiko kontalariak diote bertze barride bat  eta bi neskato, uholdearen indarra jasan zutela (urak eramanak) baña hondarrian, salbatzean lortu zuten. (Argazkian uholdearen ondoren hildakoen omenez indako meza, meza plazan, zeren eliza kalte haundiak jasan zituen).

Gaur egun, gertakizun horretaz oroitzen diren lekukoak ez dira gelditzen eta egun hartan gertatutakoaz daukagun oroizapen bakarrak; Mena Martín, Lekuona, Etxenikek, I. Larregia…argazkilariak atra eta garaiko errebistetan argitaratu ziren argazkiakin batera, Arizkunenea eta Ospitalenearteko Serorenea etxean ezarri zuten eta ala dion “El 2 de junio de 1913, llegaron las aguas del río Bidasoa hasta este nivel” oroigarri-txafla, da.

Post hau iteko, Lander Santa Mariaren Diario de Noticias-ko “Hoy fue la gran riada” artikuloaerabili da.

Argazkian 1913ko ekainaren 15ko Blanco y Negro aldizkariatik eskaneatuak dira, eskermile Karmele Zabalza argazkiak pasatzeagatik.

Uholde ondoko argazki gehigo ikusteko gure pikasan aukera bada eta egun hortakoaz irakurtzeko doc.google.com “Estanpas Baztanesas IV”, Lekauzko kolegioaren errebistan idatzitakoa, (eskermile Toribio)

Read Full Post »

Saga hitza, erdiaroan Islandian prosaz idatzitako kontaketa batzuen izen generikoa da. Gehienetan egile anonimoa zuten eta maiz antzinagoko kondairetan oinarrituta zeuden eta baita, famili bateko hainbat belaunaldin istorio “epikoa” kontatzen dute… gerlari, buruzagi, jainko ta gudarin historioak hain zuzen.

Parekotasun haundia izan gabe, sagetan aipatzen diren halako gerlari, buruzagi famili bat, (modu txiki-txiki batean) Baztaneratzen badugu…Etxeberriatar Berroetar-Elizondar familia, baztandar saga modernu baten, protagonistak  izaten ahal ziren.

“Saga-post” hau, Etxeberria familiako aita bat, Martín Luís Etxeberria eta bere seme Damaso Etxeberria-ren historia kontatuko du, biak “buruzagi”, biak XIX. mendean zehar bailarako alkateak izan bai ziren eta biak baita ere “gerlari”. Gehien bat Martín Luís Berroetarra, bertzia, semea,  familiako “saga” idatziko ahal zuen, idazlea izan bai zen.

10008501.jpgMartín Luís Echeverría Berroetan jaio zen, Etxeberria izeneko etxean hai justu. 1833an, Lehen Karlistada piztu zenan Baztango alkatea eta aranako “Capitan de guerra” zen eta urte hartako azaroan Zumalacárreguiren alde egin zun, karlisten kausa besarkatuz. Egun hoietan, deigarria historiko baten protagonista izango zen, bera izan bai zen gerra hasmentako egun hoietan Arizkunenean hospedatua zegoen Karlos Borboikoa Espainiako erregegai zena, Karlos V.na bezala aldarrikatu edo “proklamatuko” zuna. Lehen Nafarroako gerrate-biltzar Karlistaren kidea izan zen eta militar bezala garrantzi eta ospe haundia lortu zuen, adibide bezala, hil ondoren, San Fernandoko Gurutze Handiarekin (espainiar militarren kondekorazio preziatuena da) esleitua izan zen. (argazkia euskomedia.org-etik hartuta dago)

Borboiko Sebastian Gabriel infantea, armada karlisten buruzagi nagusia zena 5. Batallónaren agintea emanen zion. Batallon hori, 1833 urtean baztandar bolondresekin sortua izan zen. 5. batalloiko Baztandarrak Peralta, Azagra, Unzué, Biurrun, Garraldan (1836an, Koronel karlista izanez zutabe isabelino bat garaitu zun)..borrokatu zuten eta,  Lizarra eta Orbaizeta gertu izanadako  batallak irabazi ondoren, brigadier bihurtu zen.

1838ko Iraikaren 19an Erreniegan (El Perdonen) izango zen bere azken guda, Alaix general Kristinianoa aurre zula. Karlistak garaile aterra ziren baña baztandarra bere soldaduen buru zela, bizitza utziko zun lur idor hoietan eta arestian aipatu dugun bezala San Fernandoko Gurutze Handiarekin esleitua izango zen.

Martín Luís Etxeberría, Elizondoko Datue jauregiko María de los Angeles de Iturralde Aldekoarekin ezkondu zen. Izan zuten 33893_161380470554368_100000472481696_482010_2609638_n.jpgsemeetatik, alkate eta karlista “saga” segituko zuna txikiena izango zen, Damaso Etxeberria Iturralde. Damaso 1834ko Abenduaren 11an jaio zen Bordelan, amak errefuxatua bai zegoen, hegoaldean gerra irauten eta bere senarra guda iten zuen biztartean. Bere aita bezala aranako alkatea izan zen eta baita Nafarroako gerrate-biltzar karlistaren partaidea ere, 2. gerrate karlistan parte hartuz. Militarki ez zen bere aita bezala gerra-gizona bezalaxe nabarmendu, baña  idazle emankorra ez izan arren gure balleko historio ttar hontan, euskal idazle moduan iritsiko zaigu gaurko garai hauetara. Damaso 1886ko Maiatzaren 29an Elizondo zendu zen, izanez Etxeberritarren “sageko” ondarreko alkatea. (goitiko argazkia Elizondoko Datue jauregia eta Baztango haizego argazki-blogatik hartuta dago)

XIX.mende bukaeran alkate “saga” hau amaituta ematen badiogu, erran daiteke XXI.mene hasiera hontan bertze  alkate “saga” berri bat hastn dela, ez odolekoa baizik sexu femeninukoa, zeren ibarran izandako lehengo alkate-andere joanda, jarraituko diona, bertze emakume bat izanen da…

Post hau iteko Auñamendi Eusko Entziklopedia eta sareko euskomedia web gunea erabili da.

Read Full Post »

Maitza, loreak festa ta dantza! ta inguru hontako herrietako lehen besta nagusiak eta gogo haundikin hartzen direnak Iruritako Salbatore bestak ditugu, naiz eta aurten Ekainan izan. Festa hoietan, Salbatore Egunean, eguerdiko 12:00etan, plazan, herriko dantzarien erakustaldia bada.  Irurita, dantzan inguruan berezitasun batzuk baditu, alde batetik erraten ahal da Iruritarrak txikitatik hasten direla dantzan eta hori nabaria da Salbatore egunan, zeren plazaratzen diren dantzarien adiña, lau-bost eta 40 urte bitartekoa da. Bertzealdetik, eskeintzen diren Agurra , Xoxodantza, Txankarrankoa, Zintadantza… ta bertze dantzez gain, aipatzekoa da, San Miguel ezpatadantza, Baztanen Iruritan soilik dantzatzen den dantza bai 10804777.jpgda.(Argazkia J.M. Ondicol-ena da eta diario de noticias web-horritik hartuta dago)

 

Festaz, Irurita ta dantza ardatzaz hartuz, hontakoan “plaza erdire” aterako duguna, hiru gauz hoiekin zerikusia duen aspaldiko kontua edo gertakizuna izanen da.

 

Florencio Idoate  gazetaria ta Nafarroko artxibategiaren zuzendaria izandakoa, bere “Rincones de la Historia de Navarra” liburuan, 1585ko Pazko Igandean Iruritan, Zigatarrekin gertatutakoaz aipatzen digu. Dionez, egun hartan, inguruko herriko bizilagun haunitz bildu ziren Iruritan festa eguna ospatzeko. Jai giroan zeudala ta, edaten, dantzatzen…dena makurtu zen hogeita hamar edo berrogei Zigatar, txistulari ta guztikin iritsi zirenean eta herriko plazan “Lezay” (zaltzain, lacayo gazteleraz) dantza dantzatu nahi izan zutenean. Iruritarrak zigatarren txistulariari ixiltzeko erran zioten baña Zigatarrek ez zioten utzi eta erranairua dion bezala “soñuek erakusten du nola dantzatu” zigatarren ttunttuneroa segitu zun txistuka. Hori sutan patu zien herritarrei eta horietako bat, Juanes Oyarguen hain zuzen, amorruz jana  ostiko bat eman zion danbolinari. Beraz hori, bi talden arteko borrokari hasiera eman zion eta borrokaren ondorioz, labankadaz zauritutako bat izan zen.  Afera ez zen han bukatu eta Juanes Oyarguenek, kalapita (liskar,istilu) horren sortzailea edo bultzatzailea izateagatik, sei hilabetezko erbesteratzearekin zigortua izan zen.

Antzeko parezido gertatu zen 1613ko abuztuaren 4an. Kasu hontan Iruritar apaiz baten lehenego meza ospatzen zela, ingurko herriko jendea etorri zen meza entzutera. Meza ondoren, plazan, dantzak hasi ziren eta lerro buru bezala, Ursuako Tristan jauntxo patzen, sahiatu zen. Ezin zizaien idei hori Iruritarrei sobera gustatu eta bekoztuta, deuts erran gabe, borrokan hasi ziren jauntxoa eta bere zaldunen kontra. 

baztangohaizegoarenargazkiak-20110220213914.jpgAspaldiko bi kontu hauek ez dira Goinetxe dukesaren plazan izandako istilu bakarrak (dantzak medio), zeren liskar hauek, burura dakarkigu, laurogei hamarkadan izandako bertze bat. Kasu hartan, Iruñatik etorritako dantza talde bat, mutildantza bat dantzan hasi ziren, arazoa izan zen dantzarien artean neska zirela eta honek ere haserrea piztu zien Baztandarrei, ohiu eta hitz ezegoki batzuk bota ondoren (ah!! herriko argiak itzali gabe) gautzak baretu ziren… nahiz eta hau, orain dela hogeitamar urte inguru pastu, erran behar, gauzak ez dira aldatu “kamarada”! zeren antzeko-parezido gertatu zen joan den udan, Iruritako “herri-barridean”.

Post hau iteko erabili den materiala.

Florencio Idoate. “Rincones de la Historia de Navarra”  (1956)

Santiago Lesmes Zabalegui. “Navarra un Reino de historias” EGN (2010)

Read Full Post »

f.20.combat de mayaBaztango toponimian, bi bide badira izen horrekin, bata Gorramendi-Antsestegi (argazkian) aldean ta bertzia, Beartzun-Urruxka inguruan. Ahozko tradizioa dioenez,  bide mehe eta zahar hoietatik, Napoleonen ejerzitu galtzaile, buru makur, zikin eta gosetia ihes egin zun peninsulatik, Welligtonen ingles-espainiar-portugaldar ejerzitoa atzetik zuela, baina ez bakarrik bide hoietik Napoleondar tropak ihes egin zuten, baizik etorri ere! (Argazkia B.Haizegoa)

Gertakizun horiek, 1808ko Maiatza 2, batean Madrilgo matxinadakin hasi zen Espainako Independentzia izeneko gerratean, kokatu behar dugu. Gerra hori Iberiar peninsula osoan zabaldu zen eta noski! ez gure bailarara iritsiz, eta gerraren azken urtetan, nabariagoak izanez. 

Adibide bezala aipatu, 1813ko martxoaren 14an, Martin Saldias eta bere baztandar gerrillari taldea, Irurita eta Ziga herrien artean pastzen ari zen Frantsez posta militar eta haren eskolta erasotu zutela, ekintza horretan baztandarrek 37 soldadu napoleondarrak hil eta 35 preso hartu zuten. Urte hori 1813koa, frantsentzat dena okertzen hasiko zen urte beltza izanen da eta zihur haunitz gure toponimian gelditu diren bide hoien izenak urte honetan baztanen gertatutakoaz ezarriko ziren.

Irurita ta Ziga arteko izandako erasotaz hiru hilabete gerora, Joseph Bonaparte, Napoleon Enperadorearen anaia ta Espainako erregea zena, Gasteizko porrota ondoren Iruñara iritsiko da. Nafarroko hiriburuan, Frantzia aldera, alde egin behar dutela erabakitzen dute, baña Iberiar peninsula osoan sakabanatuta dagoen eta Iparralderantz joaten, sahiatzen hari den ejerzito frantsa, Iruñan biltzeko, hiriko gotorlekuan, 3.500ko guarnitzioa uzten dute. Lan horretarako, gero Baztanekin zerikusi haundia izango duen d’Erlon Kondea gomendatuko dute. 

Joseph Bonaparte gauerdiko ekainaren 25an Iruña uzten du Elizondora iritxiz, 26ko gaua Baztango hiriburuan pastu ondoren, goizaldean, Berara abiatuko da ta hortik muga pastuz Iparraldera (Bera aldean baita ere bada bide bat izen berberarekin). Ekainaren 28an, Donibane Lohizunenera iritsiko da eta kostako herri hartan bere egoitza ezarriko du.

9derlon.JPGGasteizen izandako batallako porrotan, zeuden bertze bi ejerzitoen hondarrak  Iruñara iritsiko dira. Hoietako bat, Portugaletik datorrena eta Reille agintepean dagona, Baztango bidea hartuko du. Bailara zeharkatu ondoren, Amaiurtik Urdaxera abiatuko dira otsondo barna. Hauek Urdaxen egon ondoren Irunera joanen dira Bidasoa ibaia defenditzera. Bertzealdetik bigarren ejerzitoa “Hegoaldekoa” (Andaluzia aldean zegona) Iruña Utzi eta Orreagatik “etxera” bueltatuko dira eta Donibane Garazin ezarriko dira. Iparraldeko herri honetan Uztailaren 12an, Soult generalak, gelditzen zen Portugal, Hego eta Penintsula Erdialdeko ejerzitoen agintea hartuko dut eta eta bere unitatearenkin batera “Spainako Napoleondar” Armada berrie antolatuko du. Armada hori lau zatitan banatuko du; Eskuinean Reille (Bidasoan), erdian d’Erlon buru egonez (Baztan) eta ezkerrean (Orreaga) Claussel generala eta Soult berberaren unitatea. Guztiak pres egonez, penintsula berriz konkistatzeko.

Behe Nafarroan, Frantsak armada berrantolatzen hari ziren bitartean, Arthur Wellesley, Wellingtongo Marquésak, denbora izango du bere tropak Euskal Herrian barna zabaltzeko, Nafarroko Iparran ta Bidasoa-Donosti aldean, soldadu batzuk utziz Iruñan ta Donosti asediatzen, hiri hoietako gotorlekuetan frantsak, oraindik gogor mantentzen direlako.

Soult bezala, Welingtonek bere soldaduak mugako pasabidetan kokatuko ditu. Ekialdean, Orreagan Morilloren espaniar “dibisioia”.. Ipar mendebaldean, Santa Barbaran, Beran, Dalhausenen 7º dibisioa eta erdian Baztan eta Alduides ibarretan, Hill-en 2º. dibisioa, Amaranteren portugaldarrak eta Campbell-en 2º. dibisioak egonen dira. Hill-ek bere “kuartel jenerala” Elizondon ezarriko du eta William Stewart generalaren ardurapenean Baztango sarrera  edo gerra liburutan zauzen den bezala “el paso de Mayas” (Alkurrunz eta Antsentegi memdiartekopasabidea) zainduko du

Uztailaren 25an Frantsak Hegoaldean sartuko dira. Goizeko 9:00tan d’Erlon-en gizonak Antsetegira urbilduko dira eta Pringle ingles bp1012976.JPGBrigadarekin topo eginen dute. Egun guztia lur eremu horretan borrokatzen egon ondore, ilunabar aldera Inglesak, atzera iten dute Elizondora abiatuz, ta han, dena bilduz, Iruritan babesten dira. Amaiurreko batallan, 6 mila inglesetik 1.484en “baja” izanen dute ( hilak eta zaurituak) ta d’Erlon-en 20.000 frantsetatik, uste da 2.100 “bajak” izan zuela Baztango inguru hortan. (Argazkia Antsategiko magalea eta urrunera Alkurruznz, paso luze hortan Hill-en soldaduak zeuden eta “el paso de Mayas” izeneko batallaren tokia).

Biharamunian napoleondarrak Otsondotik jautsi, gaur egungo Napoleon bidea izena duen bidetik Iruritara iritxuko dira eta harrituta gelditzen dita utsik dagola ikusita. Hill-en gizonak Belateko bidea hartuz Iruñera alde egin bai dute. Wellingtonek, frantsak sitiatzen Donostian zegola, eskapo hortaz berri izan zunean, aserre bizian patuko zen eta zahatzaroan bere biografian idazterakoan. aipatuko du hori izan zela Independentziako gerran, izan zuen huts bakarra!.

D’Erlon-ek, Hill-i arrapatu zion Lizason eta berriz ,bi indarrak neurtu ziren eta baita ere berriz, frantsak garaile ateraz. Guda hontan hilen aldetik, 1000 izan ziren inglesak eta 800, Napoleoneko soldaduak. Baino Lizasokoa ez zun haunitzetarako balio zeren Soulten ejercitoa (Orreagatik sartu zirenak) Sorauren topo eginen du Inglesekin (Pirineoko bataila izeneki zauzen dena) eta honetan bai inglesak aterako dira garaile. Hori Ikusita, Soult porrota galanta izan dula Soraure-nen, D’Erlon-ek etorri den bidetik atzera inen du eta Baztanera bueltatuta, batzuk Amaiurtik alde egin duten “Frantziara” eta bertze batzuk, Beartzundik Alduidesera! Napoleon bidetik, noski!…

Post hau iteko erabili dira urrengo materiala

Carlos Canalesen “breve historia de la guerra de la independencia” liburua, Nowtilus S.L. 2006.

www.peninsularwar.org web horria. (Amaiurko batailaren deskribapena, inglesez dago)

http://remilitari.com web horria

Read Full Post »

Older Posts »