Uztailan Iruñan Sanferminak direla, Nafarro osoan eta nafarroan zehar Gora San Fermin!! da gehie entzuten dena. Baztanen doike ere! hain zuzen Azpilkueta herrian. Azpilkuetako eliza San Andres omeneez eiaikia egon arren herriko bestak, Fermin santuaren izenean ospatzen dira.
Herria elizaren inguruan eta sakabanatutako lau auzotan zabaltzen da: Apaioa, Arribiltoa, Urrasun eta Zuaztoi.
Tradizioa dio Frantzisko Xabierkoaren ama, Maria Azpilkueta herri hontan jaio zela, hain justu Dorreberria izeneko dorretxean. Dorreberria etxea herriko arkitektura zibilaren barne nabarmentzekoa da. Bloke kubikoa da, ia defentsiboa, harlanduxkaz (sillarejoa) egina eta izkinetan eta baoetan harlandua (silleria) duena. Portadako ateburuan, 1741. urtea ageri da harrian landuta eta izena Dion bezala, dirudi urte hortan berritua izan zena.
Dorretxearen aurrean, Dorrea izeneko etxea dago. Erdiko solairuko balkoiaren ezkerraldean harrizko armarri barrokoa du eta herri_arkitekturaren adibide berezia den etxe hontan, 1679 urtean Martin Elizakotxea jaio zen.
Martinen gurasoak Juan Elizakoetxea eta Katalina Dorre Etxebarria izan zituen eta Dorreako familia izan arren, ez ziren etxeko nagusiak baizik maisterrak ziren. Martin mutiko azkarra zenez eta kortean zegoen familiar bati esker 19 urtekin Alkalako Unibersitatean ikasteko aukera izanen du. Hiru urteren buruan Arteetako batxiler titulua erdietsi zuen, eta ondoko urtean lizentzia. 1706an eman zioten ikasle laguntza bati esker, teologia ikasi ahal izan zuen; 1711n doktoregoa lortu zuen. Zenbait urtez ordezko irakasle izan ostean, 1714an doktrina tomistaren katedra lortu zuen Arteetako fakultatean.
1716an Espainia Berrira joan zen, Mexikoko Katedraleko kalonje kargua hartzera. 1726an Mexikoko Unibertsitateko kantzelerario izendatu zuten, eta 1729an Katedraleko dean. 1736ko otsailaren 28an Klemente XII.ak Durangoko Elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen. 1745ean Michoacángo apezpiku izendatu zuten. Orduan oso auzi luze eta korapilatsua piztu zen Elizakoetxea eta Durangoko Katedraleko kalonjeen artean. Azkenik, 1755ean, arrazoia eman batzitzaion ere, afera hau kolpe latza izan zen azpilkuetarraren eliz karrerarentzat. Michoacángo gotzainaldian ia elizbarruti osoa bisitatu eta parrokia guztietan lehen hezkuntzako eskolak ireki zitezen agindu zuen. Santa Rosa ikastetxeko eliza eta San Pedro apaizgaitegia eraikitzeko dirua eman zuen. 1756ko azaroaren 19an hil zen.
Azpilkuetara bueltatu ez arren sorterriz oroitu zen eta igorri zuen diruaren bitartez, Azpilkuetako San Andres eliza birmoldatu zen eta sortexea zaharberritua izan zen.
Familiarekin izandako posta-trukea bidez badakigu sortetxeari buruz irudi txarra ta zarra duenez dirua bidaltzen dula etxea behar den bezala konpondua edo berritzeko izateko idatzi zuela. Honei buruz arras interesgarria den bitxikeri bat sortzen du. Agian sortetxea ez zen izanen Dorrea etxea, baizik gaur egun Dorreberria izenarekin zauzen den dorrea eta Hori izan zen zaharberritu zena. Dorreberriaren portadako ateburuan zizelatutako data 1.741 Elizakoetxeak Durangon apezpikua zen garaikoa da.
Posta truke horretaz baita ere dakigu Martinek 6.000 peso bidali zula herriko eliza birmoldatzeko. Kasu hontan Azpilkuetako apeza laguntza (dirua) eskatuko zion, eliza ttikia zela eta edozein momentutan erortzeko zela erranez. Igorritako dirua ez zen soilik eliza berri bat altxatu (gaur egungoa), baizik barrutik ere apaintzeko erabili zen. Madrilgo gortean zegoen bere kuñatoaren anaia batez baliatuz (Miguel Gaston de Iriarte) garai haietako eskultore famatu eta onena zen Luis Salbador Carmonari eliz barruko retabloan paratzeko bi santuen, ( Santa Barbara, San Andres ) eta Rosarioko amaren eskulturen errealizazioa enkargatuko diote.
Gutun hoietan bitxikeri bezala agertzen zaigu nola bere kuñatoa Antonio Gason de Iriarte idazten dio: Hiru eskultura hoiek kriston harrera izan zutela Azpilkuetan, jende pozik zegola eta herritarrek berberak soinean ekarri zutela hiru irudiak etga horren ondorioz hogei egun lenagora iritsi zirela. Santuak sartzerakoan kontu haundia izan zutela erten dio, xuabe eta polliki sarta zutela” ez Errazutarrak bezalaxe, (badirudi edo behipin erraten zen Erratzukoek bere santuen irudiak sartzerakoan kontu gutti izanten zutela).
Azpilkuetan dauden Carmonaren hiru lan hauek ez dira Baztanen bakarrak badirenak. Barrokoko maixu honenaren lan gehiago Baztango bertze parrokio batzutan ikusgai daude, baina hori bertze istorio (post) bat da.
Post hau egiteko erabili den materiala:
Azpilkueta.Auñamendi Eusko Enziklopedia.
Martin Elizakoetxea. Wikipediako wikia.
Martín Elizacoechea. Un Navarro obispo en América (1679-1756). Luis Miguel Gutiérrez. Torrecilla. Príncipe de Viana.
.
Utzi erantzun bat