Historia ofiziala, ia beti, irabazleek eta boteretsuek idazten dute, eta, horregatik, hainbat eta hainbat jende anonimoen gertaerak isilean gordetzen dira eta haunitzetan kondenatzen diren iluntasunean. Horrela pentsatzen du Pedro Mari Esartek, ikertzaile baztandarrak, eta horrela kontatzen digu “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” izeneko luburuan (nabarralde).
Argitalpen berri honetan baztandar eta baxenabartarren itsas emigrazioari heltzen dio, XIV. mendetik XVII. mendearen hasierara arte izandako bizipen pertsonal eta gertaera dramatikoak jasozen ditu, batez ere XVI. mendekoak.
Artxibategietan egindako ikerketen ondorioz atera den lana da, Nafarroko Artxibo Nagusian, notario-prozesu eta -protokoloen dokumentuak aurkitu izan ditu, mundu berria bezala ezagutzen zen horretara bidaiatu zuten ahaideak aipatzen zituzten jendearen jaraunspen-erreklamazioei buruzkoak ere. Aunitz zigorrengatik edo zorrengatik behartuta egiten zuten bidaia, bertze batzuek ilusioz eta batzuek ere anbizioz! Baztanen, “Barnekoa izan arren”, itsasoaren erakarpena sentitu eta horizonte berriak bilatzeko ontziratu ziren pertsonak ere bazeudela erakusten digi Pedro Mari Esartek. Horietako aunitz hondoratu egin ziren, bertze batzuk euren helmugetara iritsi ziren; Flandriara, Tunisiara, Napolira, Perura… bertzeak bertze.
Esarte bidez badakigu, 1555ko neguan Baztandar talde bateri gertatutakoa. Baztandarrak infanteriako soldau bezala alistatuak zeuden eta bueltatzerakoan bere itxasontzia urperatu eta hil ziren. Kasu hontan, baztandar horien familiak azken soldata kobratzeko eskatutako dokumentua Esartek aurkitu eta kontatzen digulakoz jakin dugu eta hau bezalako hainbertze istorio aurkitzen ahal dugu mende haieko baztandar nabigatzailez buruz. Ondoren, libruan ageri diren bi erratzutar batzuen pasartea nabarmenduko dugu.

Bitxikeri, gertakizun edo istori hontako protagoinistak, Pedro de Gorostapolo eta Pedro Mendibil Erratzutarrak dira. Bi baztandar hauek, Gorostapolokoak biak, erten ahal da, Baztango lehenengo “intsumisoak” edo spainako (garai hartan Gaztela) armadako, lehenengo baztandar desertoreak direla ( behinpin dokumentatuta).
Nafarroa konkistatu zutenetik, napar aunitz, erregearen armadan behartuak eta indarrez alistatuak izan ziren, hoien artean bertze aunitz batzuk bezala bi baztandar hauek Portugal aurka guduratzeko behartuak joatea deituak izan ziren. Baino bi lagun hauek, beren gerra ez zen gerra batean borrokatzen ari zirela eta etxetik, herritik hain urrun zeudela… gerra utzi, eta alde egin zuten, Erratzura bueltatuz.
Beren aurka dagoen dokumentuan irakurtzen ahal denez, 1587ko Ekainaren 30an (San Pedro ondoren) Baztango alkateak, Sancho Iturbidek , Luis Carrillo “virreyaren tenentearen ” aginduz ,Pedro Gorostapolo hargiña, lizenziri gabe ezta bere generalaren baimenik gabe “su majestadeko armada bertan utzteagatik” atxilotu zuen.
Horregatik 500 dukadosko ixuna patzen diote eta diru hori etxean ez duenez, lurrak eta bere gauz guztiek enbargatzen diote. Bertze egun batzuk geroxago bertze agindu bat iristen da Erratzura! kasu hontan Pedro Mendibilen aurka, baino kasu hontan Mendibil ez da agertzen, dirudienez egun batzuk lenago Izpegiko bidea hartu, pastu eta iparraldera alde egin zuen. Halakotan, zihur auniz Mendibilek Baztango lehenengo intsimisoa eta baita ere lehenego hieslaria izanen zen.
Hau bezalako bitxikeriak eta bertze istorioak Pedro Mari Esarteren hamaseigarren argitalpenan irakurtzea posible da eta eskertzekoa da, Pedro Mari Esartek gure historia artxibategitik ateratzean eta denon eskura zabaltzea.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
“Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV“. Pedro Mari Esarte, Nabarralde. 2009
Utzi erantzun bat