Ford Arjentina empresak, 1962tik Ford Falcon modelua fabrikatzen zuen. Kotxe modelo honek ospe haundia izan zuen Arjentinan eta Falkon beltzak gobernuko kotxe oficiala izan ziren.
1977ko Apirilaren 30an, Arjentinan, falcon beltz hoietako batetik gizon batzuk atera eta Jon Pirmin Arozarena Larregi bizi zen etxean sartu ziren. Galdera batzuk erantzun ondoren Jon atxilotu eta preso eramanen dute. Ez zaio iñoiz gehiago ikusiko.
Zihurhaunitz Jon gazteak, garaiko bertze gazte aunitz bezaña ESMAn (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) akituko zuen. Pensatzekoa da, han torturatua, jipoindua izanen zela eta azkenik, bere gorputza desagerturatua izanen zen.
Arjentinako diktadura militarrak (la junta militar) 1976-1978 epean 30.000 pertsoi desagertuarazi zuen. Jon Pirmim Arozarena 30.000 hoietatik bat izan zen. Jon, 25 urte zituen, Venezuelan sortutakoa zen eta Estatu Batuetako nazionalitatea zeukan. Aldi berean Jon, jatorriz baztandarra zen, bere aita, Ramon Arozarena, Arizkundarra zen.
Bitxia da, jakinda Amerika osoan bai Hegoan, bai Iparran eta bereziki Arjentinan, hainbertze Baztandar seme izanda, 30 mila desagertuetatik bakarrik bat baztandar jatorrizkoa izatea. Honek argi uzten digu ze aldean mugitu ziren garai haietan baztandarra jatorria eta osoki euskal jatorria zeukaten gehienak.
Argi eta garbi uztearena diot, aspaldi enzundako afera batengatik. Aipatzen da, Karlos Garaikoetxea lehendakaria izan zen garain, Euskal Autonomia Erkideko gobernuak ikerketa bat egin zula jakiteko urte haietan Arjentinan, militarren biktimen artean zenbat euskaldunak edo jatorriz euskaldunak baziren. Kriston sorpresa hartu zuten (eta ikerketa gelditu omen zen) ikustean, euskal jatorria zeukatenak aunitz gehiago zirela biktimen artean baino, Torturatzaile, militar eta ministroetan.
Ikerketa ez zenez bukatu ez dago emaitzarik jakiteko hala zen edo ez, baina bai bada liburu bat gai hau arakatzen duena.
Liburua, Alberto Barandiaranen “Ez zaigu ahaztu” liburua da eta alde batetik euskal desagertuen kasuak kontatzen digu; Telllo Biskiart, Garin anaiak, Meroño, Armendariz… baita ere Jon Pirmin Arozarenarena, eta bertze aldetik, (azken horrietan) eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateak… ; Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alferdo Ignazio Astiz…
Ikusten ahal denez, Baztandar eta Euskaldun jatorrizkoak, gehienbat Ameriketan boterearen aldea egon dira. Horrez gain, gehienak arras katolikoak, tradizionalistak eta militar uniformea gustokoak izan dira. Hego Amerikako konoan, Arjentinako diktadurako kargoetaz gain Txilen ere, garaiko gobernu militarran euskal abizen pile bazaren. Abibide bat, Pinotxeten hileta elizkizunan (2006) aurkitzen ahal dugu. Hileta horren protagonista nagusienak euskal jatorria zeukaten, hilatik hasiz; Cesar Augusto Pinochet Ugarte (bere amaren aita Naparra), bere emaztea; Lucia Maria Hiriart Rodrigez ( bere aitetxi Baigorrikoa) eta urbil zeudenen artean segituz; Oscar Izurieta ejerzitoko komandante nagusiak…eta fijo egongon zen norbait Baztandar jatorria izango zuna, Arizkungoak hain zuzen, Errazuriztar baten bat.
Post hau egiteko erabili den materiala:
Ez Zaigu Ahaztu. Alberto Barandiaran. Susa. 1996-
Liburua Baztango liburutegian dago eta arras interesgarria da. Eeskerrak Angel Garziari liburua komendatzeagatik
.
Ez dago zeren, Pello. Mila esker zuri. Zer egin zenuen? Ortzegunean liburutegitik hartu, gure blogarekin 10ak artio lagundu eta gero goizeko 3ak artean liburua irakurri, horren memoria blogean biltzeko? Ez zinen urtemugara garaiz iritsi (ordurako maiatzaren lehena zen) baina nork ez dizu barkatuko hiru ordu berandu ailegatu izana? Zu bai zarela langile titiberoa, garabi bihotz beltzen klubekoa. Ez zaigu ahaztuko.
Eskerrak liburuagatik eta hain fidela izateagatik, baina ez nuen hiru ordu beranduago idatzi baizik egun bat eta hiru ordu geroago