... Goi eta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra… kantatzen zuen Xalbadorrek (Urepeleko bertsolari famatuak) “Naparrori” abestian eta halaxe da! Bat da Nafarroa, denon ama eta bere zañetan dagon odola, euskara da. Nafarro hori Apirile guztietan bizirik dago Baigorriko karriketan, Nafarroaren eguna ospatzerakoan.
Lehenengo Nafarroaren egunak, Franko il ondoren hasi ziren. Mugaren bi aldeetako herriak euren arteko arremanak sortzeko. Baigorri eta Tafalla herriak senidetu ziren, lenbiziko Nafarroaren besta hori udalak antolatu zuten eta mugaren bi aldeetako Nafarroak elkartzea zuen elburu.
Geroago, egoera politikoarengatik, besta ez zuen segidarik izan erakunden aldetik. Baino bai Baigorriko herritarren aldetik eta zenbait gazte erabaki zuten ospakizunarekin aurrera egitea. Gaur egun Baigorriko Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren eguna (30 urte daramate) , ekitaldi jendetsua eta ezaguna bilakatu dute, besta eta aldarrikapenak bat eginez.
Basaizea Elkarteak aurten 30 urte bete ditu, 30 urte hauek eskuz-eskuz, belaunaldi baelaunaldiz eramanak izan dira, bidean kide batzuk, betiko agurra ere emanez. Basaizea ez du bakarrik egun hau antolatze, baizik kultur ekimenaz betetatako hilabete oso bat. Baigorriko kulturaldia izena darama eta Nafarroaren Eguna, kulturaldiaren azken ekitaldia da.
Aurten, Kulturaldi hortan barna, Elizondon “Nafarroari” Kantaldia antolatu zuten. Espektakulo xumea baiana “biziki” ederra. Hainbertze artista parte hartu izan zuten (lur aretoko edozein lekutik aterata); Erramun Martikorena, Ansa ahizpak, Fermin Balenzia, Xendarineko ahizpak…hainbertze talde; Bankarrak, Orbaizetakoak,Tafallakoak, Baigorrikoak, eta baita ere baztandarrak haritu ziren; Amaiurko gaztelu taldea, Baztango hainbertze herritako herritarrez osatua eta Erantsungo taldea. Baita ere Pierre Erramouspe bere 82 urtekin eta Alexandro Bordagarai bertsolariak, Marta Moreno joteroa …
Baigorriko Kulturldiko ekitaldirik ederrena (niretzat) Nafarroaren bezperan Baigorriko eliza zoragarri hortan egiten den musikaldia da. Aurten (2009) beit bezala ederki bete da eta Tolosako et incarnauts ganbara orkestra, Eltzegor taldea eta Baigorri & Iruñako gaiteroak izan ziren.
Doneztebe eliza zoragarria da eta eraikitze lanak XI. mendean amaitu ziren. 1253an, Tibalt II.a Nafarroako erregeak Doneztebe elizako patronatua Orreagakopatronatuari eman zion. Eliza egurrezko graderioa du eta bertze garai bazutara (irudimenez) bidaiatzen dizu, edozein momentuan William Shakespearen antzelan bat ikusi behar duzula dirudi.
Shakespearrek! doike! bera izan zen “munduaren mirespena, Nafarroa izango zela” erran zuna. Esaldi hori hau 1594 idatzita utzi zuen “Galdutako maitasun-lanak” gortesau komedian. Istorioa Nafarroako Erregearen gortean gertatzen da.
Gortea Pau zegoen eta erregiña Albreeteko Juana III.na zen. Garai haietan, 1512 ko inbasioatik Nafarroaren zati bat (Pirineotik hegoaldera) gaztelaniarren eskutan zegoen baina Nafarroa, Europako estatu aske bat gise bizirik segitzen zuen, Baigorritik Bidaxuneraino, gaur egun Baxe Nabarra izenarekin ezagutzen dugun lurraldea eta garai hartan ultrapuerto deitzen zena. Estatu Libre horretan Juana III.ak gortea humanistaz, renazentistaz, reformistaz bete zuen eta jakindura eta kultura bulzatu zituen.
Egurrezko aulki zahar hoietan exerita eta musikariak entzuten nengoela irudimenarekin Juana III.ren gortera bidaiatu lintzen.
Gora Nafarroa!
(bideoa “eskunabarrak” higotakoa youtuben)
Nafarroa!!!
P.D. 2009ako Nafarroren eguna apirilako 26ko Igandean ospatu zen
Utzi erantzun bat