Eskual Titiriteroen Topaketa 1996 urtean antolatu zen lehen aldiz Zugarramurdin. “Kukubiltxo” taldean ibilitako Mikel Diez Bravo hil berria zen (Bergara 1967-1996) , eta bere omenez antolatu zen lehenbiziko topaketa. Mikel, Zugarramurdin bere bikote, lagun eta lankidea zen Estefa Erro zugarramurdiarrarekin bizi zen.
Baina bi urteren buruan Estefania Erro ere hil zen, eta hortik aintzina Kisulabe elkartea bi urtetik behin bien omenez antolatuko du Eskual Titiriteroen Topaketa.

Mikel eta Estefa Arte Ederretako ikasketak elkarrekin egin zituzten Leioan eta bertze ikastaro batzuk egin ondotik (Frantziako Charlevillen txontxongilo eskolan famatuan) Mikel panpinak egiteko tekniketan espezializatu zen eta Estefa eszenografian.
1990ko harmarkadaren hasieran Zugarramurdin tailer bat montatu zuten eta lanean hasi ziren, bertzeak bertze, ETBko Txokolatex programarako panpinak egin zituzten ( Idigoras, Ardantza, Arzallus, Garaikoetxea…). Panpin hauek Spitting Image telesail Britaniarraren antzekoak ziren.
Ondoren Kilimiliklik taldea osatu zuten eta herriko bertze bi lagunekin batera Zugarramurdin Euskal Herriko lehen txotxongiloen antzoki egonkorra sortu zuten. “Sorginak” antzeslana muntatu zuten eta jende dexente ikusi zuen lau urte iraun zuen hoietan.
Topaketa hau Euskal Herrian antolatzen diren bertze txotxongilo topaketetaz nabarmentzen dena Euskal Herriko taldeei agertoki bat eskeintzeko asmorekin antolatua dela da. Txotxongiloez gain, bertze gisako ekintzak ere antolatu izan dira: erakusketak, kantaldiak, eta lehenbiziko topaketetan akanpalekua ta guzti bazen.
Topaketen antolakuntza eta ekitaldi guztiak jendeak erakusten duen borondate onagatik egiten dira. Taldeak gogoki eta pozik etortzen dita asteburu bat elkar pasatzera, gainera ja kobratu gabe! Taldeek ordainean lo egiteko lekua eta jatekoarekin batera ematen zaien diruakin konformatzen dira; Sosa hori kamiseten salmentarekin finanziatzen da.
Urte hontakoa Euskal Titiriteroen Topaketaren zazpigarren edizioa izan da eta Mikel Diez eta Estefa Erroren omenez, tankera, tamainu eta kolore ezberdineko txontxongiloak bildu gire Zugarramurdin. Dozena bat taldek eta hamairu bat ikuskizun eskeini dira plazan, Akelarrenean, Sorginen Museoan eta Sorginen Antzokian.
Mikel eta Estefa ekarri zuten herrira txotxongiloen kultura eta herrian euren ondarea gelditu da eta Kisulabe eta Akelarre Elkarteak ondare hori eskeintzen digute.
P.D Euskal Titiriteroen Topaketaren zazpigarren edizioa 2009ko Apirilan 18 eta 19an izan zen.
Post hau egiteko erabili den materiala.
Ttipi TTapako 2004ko apirilaren Koro Iriarteren artikuloa.
Estefaren eta Mikelen omenez, laugarrenez. Nafarkaria. Rakel Goñi- 2002ko otsaila-apirila.
‘Ametsen Bidean. Sorginak’. Concha de la Casa e Iñaki Mata.
Utzi erantzun bat