Hainbat lagunek Mikelen azken agurrean egon nahi zutela, familiak, haren errautsak haizetara zabalduko zituztela jakinarazi zuen. Hasiera batean, familiak erabaki zuen Mikel intimitatean agurtzea, baina, lagunek erakutsitako interesa errautsak haizatzeko tokia eta eguna jakinaraztea erabaki zuen. Eta abenduaren 7an, Lesakako Agiñan, Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako eskultura ondoan emazte eta seme-alabek. zabaldu zituzten.
Aginako ekitalde horretan, errauts puske batzuk gorde zituzten eta apirilan 18an, Mikelek maitatzen zuen Baztanen, hain zuzen Izpegin (Erratzu eta Baigorri tartian) emazteak, seme-alabeak eta arrebak gordetutako errautsak lau haizetara zabaldu zituzten.
Izpegiko azken agurra, zeremonia sume eta familiarra izan zen (Lesakakoa bezela) eta bere lagun Arizkundarrak; Jabier Larralde txistularia, Juan Migel Iriarte atabalaria… urbiltzeko eta agurtzeko aukera izan zuten. Lagun haundiek egin zitun Arizkunaldean familiarekin denboraldi luzeak pastu izan bai zuen. Baztandarrak mutildantzak danzatu ondoren “Kantuz agurtu naute hiltzen naizenean” Mikelen ahotik entzunaz bukatu zen ekitaldia.
Baztan eta bere bazterrak inspirazio-iturri izan zen bere obra aunitzetako, “Baztan” kantan entzuten ahal den bezala.

KANTUZ (hitzak)
Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?
Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.
Utzi erantzun bat