Di-da batean korrika 16 Baztandik pastu da, 4 ordu gutti gora-bera ibili da Baztan zehar 2009ko Korrika. Ordu hauetan Baztandarrak gogoz eta pozez aupatu dute lekukoa eta Baztan euskaraz bizi nahi duen herria dela erran dute. Herrietan kalean, errepidetan, maldetan… jende kuadrilla korrika egitera atera da!
Atsaldeko 4 terdiak aldera Korrikak Baztanen Oronoztik sartu da. Oronoztarrak ongi etorria eman diote; Haurrak, gurasoak, adinekoak, nerabeak…herri osoa zegoen korikalariak itxoizen. Arraiozko herria Baztango 2 km-a zeukan, Iruritan plaza ere jendez beteta zegoen. Handik tropela Elizondora joan da, Baztango ikastolako parkean kriston giroa zegoen, Ikastolako haurrak aurpegia pintatuta, beraiek egindako kolorezko petoekin jantzita zeuden eta bozgorailutik Xorroxin irratiriko Korrikaren segimendua segitzen zuten . Elizondoko plazan San Franziko Xabier ikastetxekoak eta ondoren Elizondoko Herria zeraman lekukoa herriari buelta emanez. Elizondotik ,berriro Iruritara, Basaburua aldera, Zigaurre, Ziga, Aniz, Berrueta, Almandoz, herri guztiek bere km-kin.
Xorroxin irratiak, goiz goizetik, Beran sartu zenetik ilundu artio Korrika segitzen egon da; Korrikalariak elkarrizketatuz, giroa sortzen, Korrika nondik zebilen informatzen… Korrika aintzinen, errepidean Korrika itzarozen ari zirenei galdezka Fermintxo zijoan. Korrikaren barruan, Beratik Elizondoraino, txirrindula gainean eta telefonoa esku batean, Fernandok esatari ibiltari gise zuzenezko kronika egin du, Elizondo Josetxok txandatu eta malda goiti Belateraino segitu du.
Belaten zeudenetako aunitz Baztangoizakoak ziren, aurten Korrika handik pastu ez denez, Erratzuko gaztiak, Amaiurko herriak, Arizkungo Elkartasun elkartea… Belaten km-ak erosi dituzte. Haiez gain Baztango mendigozaileak, Xaruta pilota elkartea, Baztandar Biltzarrakoak, gaztetxekoek ere zeuden. Ultzamako eskualdean iritsi baino lehen Baztango lurretan egindako azken km-an Elizondoko Erlategi elkartekoak lekukoa eramandute eta elkarteko kideen artian lekukoa pastuz, 8 terdiak aldera, Baztan Korrikari aio erran dio.
Bertze argazkiak Korrika.org webhorritik hartuta daude eta Baztanen aterako argazkiak hemen ikusten ahal dira.
iep
uf! fermintxon argazkia ikusi hutsarekin ze hotza!!…frexko ari zun Belaten!hori haizea!!
egia erran Xorroxinek dena zuzenean eman zun ta polita izan zen , bino nekagarria ere,Lizuniagatik Belaterarte detailerik galdu gabe.meritu ederra Fernando bizikletakin(katarroarekin zegon gainera) eta josetxok ere belateko maldetan gotti…
fermintxo ta ni aintzinetik joan ginen kotxez ta zuk erran bezala ezkenun korrika ikusterik izan…azken lekukoa aldaketa ikusi genun Belaten ta bueno…gustora!!
mari karmen eta nereataz ere ezin antzi, hoiek ere meritu ederra, estudioan sartu ta solas ta solas 8 orduz gelditu gabe egotia! guk benpin paseo bat eman genun ta etzen gutti!
kontuak kontu,egun ederra! ta batez ere jendetzaren erantzuna…eguraldiak ere lagundu zuen ta
hemendik bi urtetara gehigo!!
ongi segi!!