2009ko Otsaila
Otsaila akabaieran ziniaren festa ospatzen omen da, Ameriketan oskar sariak eman bai dira. Lagun zinefilo batek Baztan eta zinea zeukaten “konexiak” biltzen zitun afizio gise eta bildutako zerrenda izanen da aste huntako posta.
Zerrenda ez Baztanen egindako pelikulaz buruz; La conquista de Albania, Akelarre-z hasita, ¡Escorpion… Vacas… segituz, La sombra de nadie eta orain dela bi uda filmatu den azkenarekin Escalofrios, akituiz, baizik Baztan edo gehienbat “elizondo” hitza agertzen diren “Holliwoodko”pelikulak osatzen dute.

Zerrendako lehenego Elizondo, Prety woman pelikulako hasierako kreditoetan agertzen da. Elizondo hori, Hector Elizondoren izena da. Elizondo aktorea, hoteleko direktorean papera anzezten du prety woman-en. Elizondo Barrera haundiko actor da eta atorriz Puerto Ricokoa da baina aita, euskalduna omen zuen. Hector, 1936 New Yorken sortua da eta arbasoak euskaldunak zituenez bere abizena daukan herria ezagutzera, etorri zen uda batian. Elizondon zegola , urte hartako “el pais del Bidasoako ” kortometraien zertamena inaguratzeko aprobetxatu zuten. (uste dut bigarna izan zela 1999an).
Baina benetako bitxikeria, “blues brothers 2000” izeneko pelikula agertzen dena, da. Pelikula hau, dos granujas a todo ritmo pelikula mitikoaren “secuela” da. Aldi hontan kartzelatik ateratzen dena Elwood blus (Dan Aykroyd) da eta Belusi hil zenenez (benetan) bere anaia ordezkatuko duen Jhon Goodman topatuko du. Berriro bi anaiak Blues Brothers taldea bilduko dute eta horrekin batera berriro ere, arazoetan sartuko dira, ta lehenengo pelikula bezala, poliziek hasiko dira harrapatuz nahian. Baiano kasu hontan, neska polizi bat izango da eta maiz bere izena aipatuko da, bere izena… “la teniente Elizondo” izanen da . Lotinant honek, Mia Peeples aktore amerikandarra (jatorriz latinoa) anzezten du.

Bertze kasu bat “Idiocracy” pelikulan agertzen dena izanen da. Sipnosia, etorkizuna da 2500 urtean, mundu guztia ergela izanen da (hasieran azalzen da zergatik) eta hoietako ergeletatik ergel gutxiena dena, Estatu Batuetako lehendakaria da, eta kasu hontan mandataria, boxealari hoi eta beltza izanez gain bere izena …Dwayne Elizondo presidentea da. Egia errateko bere izen osoa, Dwayne Elizondo Mountain Dew Herbert Camacho da, naizeta eszena gehienetan “presidente Elizondo” soilik deitzen diote. Euskal abizena, beltza , latino hizkera…bitxia benetan 2505ko Estatu Batuetako lehendakari ergel honen irudia.
Konturatzan algara pelikuletan Elizondo hitza abizen latino bat bezel agertzen dela. Mexiko Ipar aldean abizen arras zabaldua da eta adibide gise, telebista batean ematen zuten “Pasion de gavilanes” serian, protagonista femeninoak, Elizondo ahizpak ziren, baita ere, “Elizondo” da, 2005. urtean miss Mexiko izendatutakoa, Laura Elizondo, eta Elizondo arbitro internazional mexikarra ere bada eta horrela habita eta hainbat.
Itsasoko albo hontara bueltatuz, ere aurkitzen ahal dugu Elizondo hitza spaniar pelikula batzutan. Imanol Uriberen “Dias contados” pelikularen kasuan, izengoitai bezala, Carmelo Gomezen larrua daukan etakide bate goitizenan, Jose de Elizondo . Bertze Jose de Elizondo, aspaldiko “Carmen” pelikulan (1959), Sara Montielerekin Carmen paperean, agerzen den kaboa eta gizonezko protagonista zen. Pelikula hortan esaldi bat badago eskuaraz eta guzti! Militarrak “demonioak” erraten du Carmen ijitoak, ur zikiña bere ondora botatzen duenean eta hori enzutean Carmen-ek eranzuten dio;
–zu bai demonioa
Militarra, harrituta! nongoa den galdetzen dio eta nola dakien eskuaraz ere. Carmen, txikitan urte haunitz Etxalarren bizi izan dela azaltzen dio eta han zerbait euskaraz ikasi zula ere .
Militarrak, Jose de Elizondo izenarekin aurkezten da, eta hemen hasiko da bien gorroto-amodiozko harremana.
Carmen nobelak, Prosper Merimme historiazaile eta arkeologo frantsak idatzi zuen, beraz ez da kasualitatea protagonistak eskualde hontakoak izatea. Prosper Merimme lanagatik Andaluzian egon zen haunitzetan eta Franziara bueltatzerakoan Baztandik pasatzen zuen, lekua ezaguna zeukan eta ez zuen arazorik izango Jose de Elizondo “cabo del Regimiento de Dragones de Alcalá” personaia sortzeko, edo akaso, batzuk erraten duten bezala, Jose ezagutzeko, egizkoa izan omen bai zen.
Aupa Pello:
Benetan bitxia zure Eliwood honetan bildu duzuna. Berriki telebistan “Carmen” filme berria eman dute, Vicente Arandarena. Kaxkar xamarra, baina Paz Vega (Carmen) eta Leonardo Sbaraglia (Jose) gu baino beroago solasten dira euskaraz (nago amorio kontuetan ere oraiko mutil baztandarrok epelxeagoak ez ote garen)