Ermita edo baseliza herrigunetik kanpo dagoen eliza, santutegi edo kapera txikia da, normalean santu edo ama-birjina baten omenezkoa. Arizkunen hiru ermita daude; San Kristobal Erratzuko bidean, Bozaten San Miguel eta Ursua parean, Santa Ana omenez eraikiko baseliza.
Badakigu, Ursuako ermita 1519ko ia ereikita zegoela, zeren urte hartan, Ursuako Lorenzok agotei utzitako 500 dukat, Santa Ana ermitaren urtemugako funtzioa, ospatu-antolatzeko baldintzarekin zorra barkatuko zien. Baita ere badakigu ermita, Ursuako Martin aginduta 1650-57 an zaharberritua izan zela.

Ursuako ermita, agian Baztango ermitatik famatuena edo ezagunena izanen da. Han gertatutako pasarte bat, urtez urtez, mendez mendez kantatu eta kontatu izan da. Dirudienez ahoz ahoz iritsi zaigun kanta seirehun urtetik gora izan dezake baina gehien ezagutzen den bertsioa XX. mendearen hasieran Azkue folkloristak Baztanen bildutako konposizioa da. Kanta, Arizkungo Urtsua dorrean gertatutako istorio tragikoa kontatzen du eta letra XIII. edo XIV. mendeetakoa izan daiteke.
Agur, nere arreba,
nere arreba Yoana:
berri bat aditu dut,
nere arreba Yoana….
Urtsuako dorrearen jabea Lantainako (Baxenanabarran) etxeko neska gaztearekin ezkongai zegoen. Emaztegaiak (Yoana) jaioterria utzi eta ezkondu baino lehentxeago haren anaia apaiza, Bautistarekin hizketan hasten dira. Anaia konturatu da neska haurdun dagoela, eta Joanak sekretua gordetzeko eskatuko dio, aldiberean Urtsuara ez duela joan nahi aipatuko dio.
Zazpi errota berri,
zortzi yauregi xuri:
hoien guzien gatik
nik ez Utsura nahi,
Ezkontza, ordea, ospatu eginen da, eta senarrak berehala ohartaraziko da emaztearen egoeraz. Urtsuako jauna erranen dio, elkarrekin bizitzen hasi baino lehen, komenigarria litzatekeela bera dorre ondoan dagoen Santa Ana baselizara jaustea otoitz egitea.

Han, Urtsuako jaunak hil eginen du eta morroi bati zaldi bat prestatzeko eskatuko dio ihes egiteko. Zaldiak erredurako ferrak alderantzita jarrita omen zituen oinatzak eta arrastroa alderantzizko norabidea markatzeko intenzioarekin.
Lantanako alaba
Utsuan hila dago,
Ez da harritzekoa denboraldi batez kantatzea debekatuta egotea, Urtsuaren jabeek ez baitzuten nahi krimenaren historia zabaltzea.
Azkue bildutako konposizioaz gain Bertie bertsioak badira, eta hoietako bat ipuin moduan, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, “Baztango ipuinak” izeneko liburutxua argitaratu zutena. “Urtsuako ermitan ” tituloa darama eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.
Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin, bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun
Senarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.
Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.
Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.
Irakurzeaz gain entzun daiteke ere istorioa, zeren bai Benito Lertxundik eta Mikel Laboak abestu ziguten.
Utzi erantzun bat