2008ko urriaren 30eko goiza, hotz, goibel eta grisa zen, Iruñeko udazkeneko egun tipikoa!. Goiz hartan, Iruñeko Unibertsitate Klinikako 7. solairuan nengoen, birikako-proba batzuk egiteko hitzorduaren zain, goizeko 11: 00ak aldera burrunba handi batek, niri eta han zeuden guztiei arreta piztu zigunean.
Egun goibeltsua zela ikusita, erabat sinetsi nuen zarata hura trumoi handi bat izan zela. Baina ez zen horrela izanen, zeren zapore zahar eta ozpindutako klinika hortako 7. solairuko pasiloan alde batetik bertzera zebilen gizon trajedun batek, tinko jarri eta, aurpegi serioz, bertze gizonari begiratu zion (hura ere trajez jantzia) eta honek, pasiloan zegoen adin ertaineko emakume batengana hurbildu zen. Biztartean, pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak mugikorra atra eta dei bat egin zuen. Gertu nengoenez, deia entzun eta harrituta geratu ninzen!
Pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak; -Carlos ¿cual es tu posición?
Ustezko Carlos; – Pio XII,
Pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak; -Me puedes confirmar si ha habido una explosíon?
Ustezko Carlos; -Si, muy cerca de vuestra ubicación, proceder a salir.
Deia moztu eta buruaz keinu egiten dio emakumearengandik hurbil dagoen gizon trajedunari. Honek besotik altxatzen du andrea eta berehala alde egiten dute. Aldi berean, pasiloaren alde batetik bertzera zihoanak, bertze dei bat egiten du.
Pasilloaren alde batetik bertzera zihoanak; – Pasame con el despacho (?) que es urgente.
Telefono-linearen bertze aldean dagoenak galdetzen dio, ea nolako presakoa den!
-” tan urjente como que es un atentado“. Erantzungo dio.
Nik eta telefono-elkarrizketak entzun zituzten agure bikote batek harrituta begiratu genion elkarri. Ustezko trumoi hotsetik minutu bat bertzerik ez da igaro, hirurok elkarri begiratu diogu harridura aurpegiarekin! Gure aurrean bonba-auto bat lehertu da (gero jakingo dugu) eta ez gara enteratu!
Bikoteko agureak begiratzen dit eta erten nau: “Hori Mariano Rajoyren emaztea zen, presidenteordearen emaztea!” (Badirudi goizean odola atera diotela emakume horri eta agureak erizainei entzun diela haien artean Rajoyren emaztea zela erten). Nik Inozo eta tente aurpegiarekin jarraitzen nuen ( egitan, trumoi hutsa izan zela uste izan buen)
Minutu batzuk geroago, anabasa! kontsulta guztietatik erizainak eta medikuak urduri samar atratzen hasi ziren, batzuk eskuak burutan, bertze batzuk mandarretan eta mantaletan telefonoen bil eta guztiak! Nafarroako Unibertsitateko aparkalekuan bonba-auto bat lehertu dela erranez eta aipatuz.
Urduritasunak bere logika zuen, klinika honetako mediku eta erizain gehienek unibertsitate horretan ikasi dute eta
gainera batzuk, seme-alabak dituzte han ikasten.
Horretaz gain, leherketak “frecuencia de honda” ezabatu izana eta mugikorrak senideekin kontaktuan jartzea ezinezkoa izatea, urduritasuana eta nolabaiteko anabasa nabarmendu zuen.
-ez nau hartzen, ez nau hartzen!
-Orain dela 10 minutu berarekin hitz egin dut , zergatik orain ez nau hartzen!, Halakoa entzuten dira.
Minutu parez larritasuna haundituz doa, urduria eta beldurra nahasten dira…baina zorionez, bapatean telefonoak seinalea ematen dute, eta deiak hartzen dira, segidan hildakorik ezta zauriturik ez direla izan zabaltzen da, pixkanaka pixkanaka dena lasaitzen doa eta normaltasunera bueltatzen da.
Nik eta agure bikoteak inozo aurpegiarekin eserita jarraitzen genuen, eta horrela jarraitu nun erizain bat hurbildu eta etxera joateko erran d+zidan arte, egun horretan ez baitzen kontsultarik gehiago izango.
Baztanen horrelako ekintzarik izan ez den arren, egia da gure inguruan E.T.A.k eragindako bonba-auto pare bat lehertu direla. 2005eko abenduaren 21ean, bonba-auto batek kalte material handiak eragin zituenDonoztebeko Bordatxod diskotekan, eta hilabete batzuk geroago, 2006ko otsailaren 15ean, Dantxarineako (Urdazubi) Nuba diskotekaren ondoan, furgoneta-bonba bat lehertu zen.
Urdazubin ere, E.T.A.k herriko kuartel-etxea granadekin eraso egin zuen 2002ko urriaren 12an, eta sei urte lehenago (1996) bertze atentatu bat egin zuten, antzeko prozedura baten bidez, instalazio horien aurka ere.
Baztanen halakorik ez izan arren, Erakunde armatuaren lehenengo ekintza Baztanen, 1969ko azaroaren 22an Elizondoko Banco Vasconiaren sukurtsaleko atrakoa izan zen, atrakoan 1.211.000 pezeta eskuratu zituzten.
Atentatu horiek kalte materialak eragin bazituzten ere, zorionez ekintzak ez zituzten biktima hilgarririk izan, pozten gaituna. Baina bai hildakoa izan dira Bailara honetan, 1972ko martxoaren 15ean Guardia Zibilak Jon Ugutz Goikoetxea Elorriaga “txapela” Beartzunen (Elizondo) muga zeharkatzen ari zela hil zuten. Jon Ugutz, 22 urte zituen, 1950ean jaio zen Derion, familia abertzale batean eta gaztea zela, erakunde armatuan sartu zen.
Urte horretan bertan (irailaren 20an), muga zeharkatzen saiatzen ari zela Guardia Zibilarekin izandako liskar baten ondoren, Juan Antonio Aranguren Mugica “Iharra” hil zuten.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala;
Estalla una furgoneta-bomba junto a una discoteca en Navarra, sin causar heridos A.T- Diario Montañes. 2006
ETA ataca con granadas una casa cuartel en Navarra en la que doce agentes viven con sus mujeres e hijos. Begoña Lopez. ABC. 2001.
“Iruñan “kotxe-bonba” eta nik Clinica Universitarian…”. Esazak ba, ze ostia egin HUEN HIK “Clinica Universitarian”?
“Guk arrituta begiratzen gara ehh?” Horixe esaten diat nik, “arrituta” ehh?
Jeitsi zak hau: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/zerrenda.html
Zu bai, HARRITUTA nauzula. zuzendu dut hori eta bertze haunitz…eskermile liztor ziztadagatik!!