Ongi etorri euskal sheep camp-era, horixe jartzen baitzuen Elizondoko merkatuko (Merkatuzelai) plazako sarreran, egun batez “ardi kanpamentuan” bihurtuta. Amerikan artzain ibili zirenek “artzainaren eguna” ospatu dute Elizondon eta ardi-kanpamentuan: ardiak eta arkumeak, zaldiak eta kawboiak, kutxaz eta lanerako tresnaz kargatutako mandoak, tipi bat, erabiltzen zituzten gurdien bi eredu eta benetako artzainak!, guztira 700 euskal artzai inguru bildu dira eta bazklondoan Mendebalde urrun hartako oroitzapen zaharrak partekatuko dute.

XIX. mendetik aintzinera Euskal Herriko aunitz gazte artzain ibili ziren Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean: Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan, batik bat. Euskal artzaiak ,oro har, langile arras preziatuak eta ongi ikusiak ziren. Bertze etorkin gehienak bezala, Euskal Herriko artzain batzuk, posible izan zutenean, jaioterrira itzultzea aukeratu zuten, bertze batzuk ordea, Ameriketan gelditzea erabaki zuten. Ameriketan Euskal Herria aski ezaguna izan da hemendik joandako euskal artzaienagatik, beraiek izan baiziren euskara eta Euskal Herria Ameriketara eraman zutenak.
Hauera batean, urre meategietan lan egiteko intentzioz joanak ziren euskaldun gazteak, baina artzain lanetan zuten abilezia ikusita, baita bizitza bakarti eta ibiltariko karga eramateko gai zirela jakinda Euskal Herriko Ameriketako etorkinak artzain bikainak bilakatu ziren eta horrela Euskaldunek arrakasta haundia hartuz.
Kaliforniako lehen euskal artzainak ibiltariak ziren. Ez zuten gauza aunitz behar, bere ondasun guztiak bizkar gainean edo asto zein zaldi gainean eraman behar zituzten egunero. Eguraldia kaltegarria zen, uda arras beroak eta negu hotzak jasan behar zituzten. Batzuetan, hartzen, koioteen eta kaskabel sugeen erasoak jasaten zituzten. Bakardadeko egun luzeetan beraientzat konpainia onena txakurrena izaten zen.

XX.mendeko 60ko eta 70eko hamarkadeta AEBetara lanera joan ziren azkenetako artzainek, 1970. urtearen erdialdean 100 euskal artzain baino gutxiago zeuden Amerikako mendebaldean, hoietako bat gure osaba Antonio Urulategi Etxabe Elizondarra. 1986an bueltatu zen, “amerikanoa” deitzen zioten.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala.
Euskal artzainak Ameriketan. Kebenko, Uskararen aldeko elkartearen bloga.
Utzi erantzun bat