Gaur (2008ko urriaren 28a) Iruñera joan naiz, etxetik (Errotaberea) Erresuma zaharreko hiriburura, gutxi gorabehera 60 bat kilometro izango dira. Atra bezain pronto Laurentx inguruan, Foruzaingoko agenteek auto bat geldituta zeukaten eta isuna jartzen ari zitzaizkiola ematen zuen.
Mugairen, N-121B errepidetik N-121 errepidean sartzen zarenean, trafikoko guardia zibilak bertze auto bat zuen geldirik. Handik gutxira, Zozaian, kamioiek pisatzen duten tokian, foralen auto bat zelatan zegoen. Soraureko zuzengunean ez zegoen bat, foruzainen bi auto baizik! Biak argiak piztuta zeuden eta agenteek bi auto partikular geldiarazturik zituzten eta Ekialdeko Errondan, Mendillorriko parean, foruzainen auto batek bertze auto bat geldiarazten ikusi dut.
Nire helmugara iritsi ondoren (lehen Sadar deitzen zen futbol-zelaiaren ondoan dagoen informatika-denda bat), eta izkina egiten duen tabernan kafe bat eta pintxo bat hartzen ari nintzela, egunkarian irakurri dut Nafarroako gobernuak Foruzaingoko agente bat zigortu dula isun gutxi jartzeagatik. Bapatean, 60 km-tan ikusitako guztia ulertu dut, eta ondorioztatu dut… gaur foruzainak ikasgaia ikasita atera direla lanera.
Bertze gauze labur bat, behi mekanikoaren artikuluaren arabera. Komentatu nuen zenbait kaletako aparkaleku batzuk urdingune bihurtu zirela (zana azul) izan ere… atzo, haietako kale batetik paseatzen ari nintzela (Axular kalea), konturatu nintzen urdin kolorea desagertu egin zela eta berriz ere zuria zela (aparkaleku librekoa, dohainekoak, mustrukoak). Baita, behi mekanikoen marka zuriak (aparkatzeko bi leku hartzen zituen) horiz margotuta zeuden! Alajaina! Poza sartu zitzaidan gorputzean eta… Ji ji ji, burutik pastu…
– Hi, mutil!, norbaitek agian hire bloga irakurriko du!...
Gero, hotzean, pentsatu nuen Irakurtzea kasualitatea izanen zela, baina azkenean, uste dut ez duela inork erabakitasune duena irakurri eta ez dela kasualitatea izan, “Sen ona” (sentido común) ezarri dela baizik.
Jajajajaja ta zuri multatu dizute?
Ez neri ez, nik mantso mantso noa ta, arras responsablea naiz, Bitorino?