2005ko irailaren Nabarraldeko Harian, Ekaitz Santazilia idazitako “bazen behin Perpetua Saragueta” artikuluan irakurri eta ezagutu nuen baztandar xelebre honi.
Trinidad Urtasun Iruritan jaio zen 1894ko apirilan 24ean. Iruritar bersolari gaztea eta ogi banatzaile honek, Perpetua (bere emaztea) ezagutu zuen Bozate auzoan. Trinidad abertzalea zenez bere biziza osoan arazoak izan zituen guardia zibilak eta soldaduekin,askotan kolpatua, ia San Cristobalera eramana eta baita ere fusilatzekotan egon zen, azken momentuan herriko apaiza lortu zuen paretatik kentzea kristau hona erranez, ala bai zen ta.
Baian ere izan zituen autoridadekin esperienzi barregarriak, bat adibidez Erratzu inguruan zebilen ogia banatzen eta Izpegiko karabinero batek Elizondora eramateko agindu zion,autoan igo eta Erratzura iristean, gizon bat bere zerrikumekin bide erdian agertzen zaie, gizona ez harrapatzeko bolantazua eta bide bazterrera erori ziren Trini eta karabineroa, kristala autxi eta karabineroa zauritu zen.Momentuan Elizondoko guardia zibila buru bertatik pasa eta istripua ikusita atestadua egin zuen. Guardia zibilak zerrikumetaz ohartu ez zirenez eta Trini zerrizainari salatu ez zuenez nahi, istripu bat izan zutela erran zuen.Atestadua siñazerakoan karabineroa Felix de Hierro izena zuela ikusita Trinidad de Bronce siñatu zuen erranez; “de Hierro” dena zauritu dela eta “de Bronce”koa ez..
Ikusten ahal denez Bertsolari baztandarra honek oso azkarra zen, bertze batean medikuak egun batian erran zion adinarengatik hanka bat gaizki zuela, eta hala erantzun zion:”Ez jauna, bi hankak adin berekoak dira”.Beste batian bi banabarra (babarruna baztaneraz) zinzilikatu zuen eta ea zer erran nahi zuen hori galdetzerakoan erantzuten zuen:”Irakur zazu! ba, Biba Nabarra!”
Holatakoak asko izan zituen baztandar,bersolari eta ogi banazaile honek eta berak erraten zuen bezala “¿que tal? bastante petral” nik “agur eta bertze bat arte, bonaparte” errango dut.
kaixo, ni Jon Mikel Larrea Urtasun naiz, haren biloba, ta egia esanda, hunkigarria egiten zait haren oroimena herrian irauntzea xelebrekeriekin baldin bada ere. Aitetxiren istorio aunitz entzunda ditut, haien artean goardia zibil batekin tabernan izan zuena:
egun batean, lagunekin zegoela, aitetxik apostu hau egin zuen lagunekin: “han dagoen goardia zibilari “zerrie” aurpegira esango diot, ta gainera bera konturatu gabe”.lagunek ez zuten sinistu (baito!!!), Batbatean, gure trini, goardia zibilari hurbildu eta pasadizo parregarriren bat kontatu zion, honek barrezka hasi ta orduan denok entzun zezaten trinik ozenki esan zuen “usted zerrie”, “ya veo que usted zerrie”, zer esanik ez, lagunak barrez hasi ziren baitzekitelako nondik norakoak.
ja ja ja jaj Ze ona, Ze gizon xelebrea zen zure aitetxia Jon Mikel, Pozten naiz idatzitakoa gustatzea eta zure aitetxi buruz xelebrekeri gehiago baldin badakizu, hemen aintz pozik entzungo eta plazaratuko ditugu,
badago beste xelebrekeri polita, haren nortasuna garbi-garbi azaltzen zuen halakoa ta zera da:
hiltzorian zegoela, nahiko ahul ta azkeneko hatsa bota baino lehen, Lesakako apez batek ohe buruan “ni pekataria naiz” otoitzari ekin zion. Trinik, ohi zen bezala errepikatu behar zuen apezaren esaldi bakoitza, eta horrela, apezak hasi zen : “ni pekataria naiz”, ta Trinik ustez hiltzorian zegoena, otoitzarren esaldia errepikatu ordez “zu ere apeza?”erantzun zion. ( hau umorea!)
Azken momenturaino azkarra ta umoretsoa, gizon interesgarria Trini Urtasun ta baita ere bere emaztea ta zure amatxi Perpetua Saragueta.
Eskermile Jon Mikel post hau haundizeagatik