Feeds:
Postak
Erantzunak

Mikel gurea.

Aralarko San Migel goiaingeruko irudia, berriki bisitatu du gure eskualdea, pasaden asteburuan (maiatzak  5-6) irudia Elbeten ta Elizondon egon zen ta “gero artez” agurtuz, Ortziral hontan (martxoak 11)  Iruiritan, berriz ongi etorria emanen diote. Arkangelaren irudia geure bailaran hainbat bitxikerien protagonista izan da. Adibide gise aipatzen ahal da 1901ko maiatzaren 3an Legateko lehen gurutzearen inaugurazioan (harrizkokoa) egon zela. Baita, 78 urte beranduago (1979ko  abuztuaren 5an) burdinezko bigarren gurutzearen inagurazian ere mendi kaxkoan ibili zela. San Miguela (goiaingerua, ez garagardoa) gure bailaran eta halako datuaz zerbait gehiago jakiteko Lander Santamaria kazetari elizondarraren “San Miguel en el País del Bidasoa ” izeneko post-ara bideratzen dizue han aipatzen badu non etortzen zen, nola agurtzen zizaion, zer erraten zizaion; egun on, ongi etorria, gero arte, ikusi arte eta abar eta abar eta abar…

Aralarko San Migela eta “S.Mikel zaindu Euskal Herria” leloa zintzelatua Almandozko Etxetoan. Argazkia Pello San Milan.

Baitere erraten da, garai batean bederen, irudia, herri batetik bertzera prozesioan etortzen zenean, jendea bere bidera hurbiltzen zela eta txapela kenduta, eskuetan hartuta aunitzetan erraten omen ziotela ” San Migel geurea, zaindu zaindu Euskal Herria“… erran, erranen zen baña saindua entzun? auskalo! eztakit ba…soilik galdetzen naiz, nola zainduko zun gure herria? bere burua zainzea posible ez bazun!!!

Goiaingeruaren “buru galtze” honen istorioa edo gertakizuna Aita Donostiak bildutako kanta batean agertzen da. 1912an, Lekauzko kaputxinoa, Erratzuko Andres Jaimerenari “San Migelen bertsuak nua kantatzera” izeneko kloplak entzun ondoren paperan idatzita utziko du eta hori esker,  zihuraunitz ahoz ahoz galduko zen kanta ta historioa, gaur egunera iritsi zaigu.

Koplak ala asten dira…

San Migelen bertsuak nua kantatzera

Aditu nai duenik inork balin bada

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geyenak izanen al gara

Aingerua lapurrek eramana dela.

….eta hamasei bertsotan 1797ko maitzaren 11an Aralarko santutegian santuaren lapurketa kontatzen digu eta nola ez! gertakizunaren bukaera (sainduaren irudiaren agerpenarekin) Baztanen izan zen! zeren urte hortako Maiatzaren 30an, billatuz ta billatuz ibili ondoren, ondarrian  Erratzuko (Aritzakun inguruan),  Urbakura erreka eta Xumusuko borda tartian (Bidarraitik arras hurbil) hosto batzutz estalita Aralarko San Migeleko irudia agertu eta berreskuratu bai zuten

Aistion aipatu dugun bezala gertakizuna egun batzuk lehenago asten da,  Aralarko monastegian gazte talde batek sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuten tenorean hain zuzen. Talde hau, 9 lagunez osatuta zegoen eta Iparraldeko Bidarrai herrian juntatu ziren. Taldearen buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa  Juan lapurtxiki“ zen. Bertze aldetik, Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusutarrak ziren, Luhsusukoa ere zen Sebastian Noblea eta honek gañera Luhusuko alakatearen sema zen, han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra bizi zen, eta azkenik taldeko gazteena, Pedro Dibar nerabea zen .

Egun hartan (maiatzak 11an) gazteak, Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela erranez eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta  indarrik eta bortizkeria erabili gabe, monastegia bere eskuetan hartuko dute. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia! gero, bitxi hori obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dute, gurutzea eta hegoak autxituz..

Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, plana, Belatetik Baztanen sartuz eta menditik Berdaraizko lepotik (Beartzun aldera) iparraldera pasatzia zen. Segidan garai hartako autoritateak bere atzetik orpoz orpo, ondo-ondotik joanen dira. Urduritasuna nabarmena da lapurren artean eta Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme banaketa nola izan behar den eta haien artean liskarrak sortzen dira, kalapite horretan Etxeberria anaietako bat hiltzen dute eta taldea bitan banatzen da. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Pedro Gameto osatutakoa, baina ez daukate ez bitxirik ezta goiangeruaren irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.

Noblea, autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak, Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen, arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu bai zen.

Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan Cadiztik ihes egitea lortuko du), berriz bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren eta 1800ko maiatza bukaeran epaia bete izan zen,  gañers bere eskuak moztuak izan ziren eta denbora batez, Aralarreko santutegian egon ziren zinzilikatuak, jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizien santutegian lapurtzen zutenei. Iparraldean hartutako taldetik badakigu, Arlepo iparraldean kondenatua zutela eta 1811an Iruñetik ereklamatuko diotela, baina Lapurtxikiz eta bertze Etxeberria anaiaz gertatutakoaz ja! …dirudi hontakotik, libre atera zirela

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana eta kazetari berberaren diariodenoticias.com-eko “Mikel gurea ongi etorri” artikuloa.

David Zapiriain Karrikaren “Bandoleros vascos” (2006, Ttartalo) liburua.

“Joe…beti borrokan!!!” ipuinaren lamina bat.

Pasaden astean Nafarroako konkistaren inguruko marrazkitxo batzuk iten aritu naiz, marrazkiak Baztan ikastolan izan duten aste kulturalaren barnean ikaslei irakurri zaien bi ipuintxo apaintzeko izan dira. Ikastolako aste kulturalaren gai orokorra Nafarroako konkista zen eta  marraztutako 11 laminak “Amaiurko gaztelu Baltza” eta “Joe…beti borrokan!!” (Nafarroako historioa) izeneko idatz-lanetarako izan dira. Aste hauetan etxean nabaria izan da, Ikastolan gogoan izan dutela Nafarroako konkista eta gure historioaren hainbat pasarteak eta istorioak jorratu dutela. Polita eta xarmanta da hamar urteko alabari entzutea, Albako dukea nafarroan sartu zela eta Nafarroako errege ta erregiña alde egin behar izan zutela edo sei urteko semeari, gomaespumako ezpata “en mano” ohe gañean saltoka eta ohiuka; Jaime Belaz Amaiurko kapitaina naiz eta ez naiz errendituko!! erranez.

Gauza da, konkista buruzko bertze gauz batzuen artean arras ongi jakin ta ikasi izan dutela gure eskualdean (Amaiurren) gertatutako pasarte garrazisuena, bai liburuak irakurri dutelako (koxkorrek), bai ipuiñak kontatu zaielako eta baita ere gazteluko aztarnetan “murgildu” zirenean (bisitan) Ixabelek gazteluko hainbat istorio aipatu zizkiolako!. Haurrak (bederen etxekoak) badakite nortzuk ziren Jasotarrak, baita ere Belaztarrak, aita ta semia eta hauek Iruñan pozoinduta hil zirela ere, bazirela 200 napar (agramondarrak) gazteluan eta kanpoan gaztelaniar pile! (ta behamondarak ere)…

Haurrak ikasi duten bezala, gehienok badakigu nortzuk  ziren (bederen izenez)  Amaiurko 1521-1522ko pasarte hortan gaztelua defenditzen egon ziren personai nagusiak; Jaime eta Luis Belatz, Xabierreko jauna eta bere anaia Juan edo Mauleon-tar Victor ta Luis. Guzti hauek ibili zirela gaztelua eta inguru hua defenditzen, baña hauekin batera eta Lauxetaren poema dion bezala 200 zaldun sumin zeuden eta hoien artean bailarako eta euskualde hontako jaun batzuk ere!…eta post hontan horietako bat, gogora ekarriko dugu, Alain de Bertiz!!!.

“Amaiurko gaztelu baltza” ipuiñaren 3 lamina.

Gaztelua  1522ko uztailaren 20n gaztelaniarrei errenditzen denean aistion aipatutakoekin batera bertze batzuekin batera Zozaiako PierresMaiako TristanJaurolako jauna  eta Bertizko Alain baztandarrak zeuden (egie da Bertiz ez dela Baztan baina Bertiztarrek Baztanen lurrak zeukaten eta Oronoz “diezmoak” Bertiztarrei ordaitzen zien). Alain Bertizko jaun gaztea zen eta Beriztarrek betidanik  Agramondarrak ziren, ia Alainen familia, bai  Bertizko Juan Peris-ek eta  Petri Sanzek, Bertizko jaunak Agramondarren eta behamondarren arteko borrokako urtetan (Blanca II.na erregiña hil ondoren) Aragoiko don Juan alde aritu ziren, bai Oronozko asedioan eta baita ere Amaiurko herria behamontarretik askatzen. Petri Sanzek ere 1460an Okorrozko gaztelua hartuko zun Agramondarrentzat.

Agramondarren ingurukoa izanez ,normala da Alain jaun gaztea gazteluan aurkitzea eta badakigunez ez zen familiako bakarra bere ezpata altxatu zula gaztelaniarren aurka, zeren Amaiurren errendizerakoan baita ere ageri zaigu Alainen anaia, Juan Peris “Bortetxipia” osaba eta bertze “Bertiz” aunitz ere, eta pentsatzekoa da, Alainenek eta Bertiztarrek gerran izandako parte hartzean haundia izan zela zeren gaztelua erori ondoren, 1523ko Karlos V. a enperadorea Napar agramondarrei eskeitzen dien barkamenatik kanpo gelditzen bai dira. Berak eta bere aginpean zeuden baztandar batzuk anmistia horren onuragarriak eta mesedegarriak ezin dute jasotzen ahal eta Oieregi herriko “diezmoa” bertze gauz batzuen artean galduko dute.

Amaiurko monolitoa. Argazkia Pello San Millan

Baina urte batzuk pastu ondoren Alainek bere egoera normalizatzea lortuko du, 1524an Alainek Maria de Allorekin (Behamondar aldeko familiako alaba) ezkonduko da eta familia honek aduana batzuen ardurapea batzuenez, pixkanaka pixkanaka aurrera atrako da eta denborarekin Nafarro Garaiko egoera politiko berriaren barnean sartu eta egokituko da. Horren adibide gise aipatzen ahal da Alainen eta Maria de Alloren semea, Bertizko Martin, erregearen koperoa izan zena eta baita ere Santigoko zalduna izatera iritsi omen bai zen. Martin bizitzae luze ta mugitua izan zun, Franciso de Lodosako Greida izeneko alabarekin ezkondu zen, preso egon zen eta hiru urtez desterratua  (bere kuñatuarekin batera hilketa batean parte hartzea  izan bai zuen ), bere emaztearekin seme alabik ez zuen izan baina Juana Mayora izeneko emakumearekin sasi kume pare batzuk  izan zitun eta bere abizena eman zien…baita ere bertze seme bat izan zun Juana Beaumontekin (Luis Beaumont-en alaba) eta hirugarren ezkontza baten ondoren, alaba bat ere. Ondarrian Bertizko Martin, Nafarroako tesorero generala eta Spaianako erregearen kontseilaria zela 1592ko ekainaren 17an zendu zen, bitxia izanez bere bizitzaren ibilbidea, ikusita non eta nola akitu zun (Espainako erregearen kortearen inguruan),  jakinda bere aita, non eta nola hasi zen!! (Amaiurren, Nafarroako erregea defenditzen).

Post hau iteko hurrengo liburuak erabili dira:

3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) . Andoni Esparza Leira.

Amaiur, símbolo de Nabarra” Pamiela (2004).  Jimeno Jurio.

“El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela (2010). Iñaki Sagredo.

Huntakoan istorioa, putzuaren bertzea aldean kokatzen da,  hain justu Argentinan. Egie da azken bolada huntan (2012ko apirilan) Hego Amerikako herri zabal ta eder hau, komunikabide guztietan protagonista izan dugula, hango Gobernuak Repsol petrolio enpresaren YPF atala nazionalizatu egin duela ta. Hunek zerritegia…aiba! txinurritegia erran nahi nun…astindu du eta hemengo korbatadunek, lepoko koropiloa zerbait laxatu, urduri patu eta bere eskuen dauden komunikabideak Cristina Fernandez de Kirchner presidentearen aurka egin dute. Bertzealdean dirudi nazionalizazioa txalotu dutela baña nik erranen nun, “nazionalizazio” Hori gezurre galanta dela, zeren batzuei desjabetu dutena (segun ze prensa irakurrita dirudi Spaniar guztie kendu dietela) putzu bertzealdeko bertze korbatadunen polsiko-maletinetan (gehigo kabitzen bai da) zuzen zuzenean sartuko zaie eta Kirchner andrearen ekintza “ausarta” txalotutako herritarrak (beti bezala) onura tutik nabarituko dute….baña gure istorioa Arjentinan pasten den arren, afera onekin ez du zerikusirik zeren gertakizuna hau guztia baño latza, zakarra ta beltzagoa da, gañera orain dela 35 urte gertatutako kontu ahazteziña da!!

Pasaden mendeko 70. hamarkadako azken urtetan Argentinak egun beltzak , lakarrak, gogorrak  eta garratzak pastzen ari zen. 1976tik Agjentina  militarren esku dago, “La Junta Militar” izenko Komandante taldea herrialdea gobernatzen du. Junta honek ekonomia kontrolpean izan zun bezain pronto, estatu terrorismoa ezarriko du, herri-parte hartzeko forma guztiak suntsitzeko diseinatutako proiektua izan zen. Erregimen militarrrak indar guztiakin eta modu nekaezin batean martxa patu zun errepresio politiko, sozial eta sindikala.  Biztanleriaren ikara ta beldurra jorratuz “ordena” inposatu zun eta Argentinako egoera odoltsuenetakoena ireki zen; Ikasleak, sindikalistak, intelektualak, profesionalak eta bertze batzuk bahitu zituzten, hil eta “desagertu”! baitere, jende aunitz erbestera gan behar izan zun.1976-1978 epean Militarrek 30.000 pertsoi desagertuarazi zutela erraten da, horien artean  25 urteko jatorriz Arizkundarra zen Jon Pirmim Arozarena Larregi zegoen eta dago! Gazte Baztandarra 1977ko Apirilaren 30an bere etxetik denetitu eta eraman zuten egun hortatik “desagertua” segitzen du, egun hortatik Jon Pirmin Arozarena falta da!

Jon Pirmim Arozarena  Venezuelan sortutakoa zen, Estatu Batuetako nazionalitatea zeukan eta aistion aipatu dugun bezala jatorriz baztandarra zen, bere aita Ramon Arozarena Landa, Arizkundarra bai zen. Ramon, egia errateko 1911ko abuzruaren 31an Filipinasko Ilo-ilo herrian sortu zen baña 7 urte zeukala, bere gurasoak Juan Luis Arozarena eta Javiera Landa, sorterrira (Arizkunera) bueltatu ziren. 1928an hamazazpi urte beteta zeukala Estatu Batuetara norabidea hartuz, Baztan urrun utzi zun. Ipar Amerikako nazionalitatea lortu zun eta 1940an lanbideagatik (enpresa farmazeutiko batean aritzen zen) Venezuelara destinatu zuten. Arizkunera bueltatuko bidai batean  Maria Angeles Larregi arizkundarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alabak izan zuten; Jon Pirmin zaharrena  Karakasen jaio zen, Ramon Javier (gurasoak sArizkunera egindako bidai batean Iruñan sortu zen), Mikel Joseba eta Miren Amaya, bi azken hauek Buenos Airesen sortuak  zeren 1958an, enpresa farmazeutikoaren delegado gise Argentinara bidaliko bai diote .  Arozarena-Larregi senar emazteak ta bere semeak, Buenos Airesen “instalatuko” dira eta hiri buru hortan ,Jon hazi eta heziko zen.

Argazkian Ramon Arozarena ta bere semea Ramon Javier, 90 hamarkada hasieraren aldera. Argazkia Felix Mena Irigoienena da eta “Navarra en América. Cinco crónicas” liburutik hartuta dago.

Ramon Arozarena berberak (Ramon pasaden apiriliko 12an zendu zen 100 urte zuela ta) bere semearen bahiketa nola izan zen “Navarros en América. Cinco crónicas” (1992) liburuan argi ta garbi azaltzen du.  Jon, ingeneritzako ikaslea zen eta garai haietan unibersitatetan aktibismo politikoa pil-pilean zegoenez, ikasleak “milikoen” presa errexa ziren. Asteazken goiz batean “miliko” hoietako talde bat (buruzagi ta lau soldadu) paisanoz jantzita baña ametralladorekin Ramonen etxean modu bortitzan sartzen dira Jon Pirmin galdetuz! Jon ez dagoenez bere esperoan agertu artio gelditzen dira eta gaztea agertzen ez den bitarte familiako iñor ezingo du etxetik atratzia. Egun bat ta bertze bat pasten dira Jon agertu gabe, baña ondarrian ortziralan 15:00 aldera etxera bueltatu zen. Ez zuten bereala eraman, militarrek dei bat espero bai zuten. Bazekiten Carlos Valles izeneko ustezko montoneroetako buru batek deitu behar zula eta Jon Pirminekin kontaktu bat adostuko zuela. Telefono deia izan zen eta kontaktua ere, larunbatarako parke batean adostuz. Informazioa jakinda, militarrek “komando especial” bat prestatu zuten eta parkera hurbildu ziren Carlo Valles harrapatzeko asmoarekin. Ezta Karlos ezta Karlas! han ez zen iñork agertu eta militarrak haserre eta genio bizian Ramonen etxera bueltatu ziren, hamibi ziren, sukaldean Jon Pirmini eta Adriana Zorrilla bere neska laguna, interrogatu zuten, nahi zutena atra ez zutenez, biei oihalezko buruko batekin burua estali, falkon beltz batean sartu eta alde egin zuten!.

Hasmentan zirudien, bi gazteen kontra kargu larririk ez zegola, baña egunak  pasten ziren Jon Pirmin eta Adrianaren berririk jakin gabe. Beraietaz galdetzerakoan erantzuna mutua zen eta familia kezkatzen hasi zen. Mugitzen ahal zutena mugitu zuten, obispoarekin egon ziren eta Estatu Batuetako nazionalitatea zeukanez hango embaxadorearekin ere…baña informazio pittin bat gabe segitzen zuten.

Bahiketa egunaren  hilabete aldera, berriz “milikoak” Ramonen etxera hurbildu ziren, kasu huntan gaueko ordu txikitan eta baitere burua estalita, Ramon Javier semea eraman zuten, hori bai, lasai egoteko erranez, zeren zihuraunitz hiru ordu pastuta bueltan egonen zen!! Ramon Javier  kotxean ordu bat  ibili ondoren eta leku ezezagun batera sartzen diotela aipatuko du (Campo de Mayo). Denbora guztian kaputxoia buruan eramaten du baña nabaritzen du bera bezala bertze aunitz badirela gela horretan eta toki horren usañagatik, izer, ikararen kiratsagatik eta entzuten ziren ohiengatik, batzuk denboraldi luzea zeramatela suposatzen du. Hango nagusia zenaren ahots gogorra entzunen du eta burua eskuarekin ukitzean, ahots argiz bakoitza bere izena erran beharko zuela aipatzen du. Segidan buruan ukitzen diote eta berehala Ramon Javier Arozarena Larregi! ohiikatzen du, bere ondotik bertze izen batzuk entzuten dira eta…urrunera, gelaren bertzea aldean, bere anaiaren ahotsa bere izena erraterakoan entzungo du. Ramon Javierrek bere anaiarengana gatea sahiatuko da baina kolpe bana ta beso indartsu batzuk ez diote mugitzea utziko.

Izenak bukatzerakoan berriz ere kotxean sartu zioten eta lehen bezala ordu bat geroxago bere etxe aurrean eta kaperutza patuta utziko diote. Badirudi ekintza honekin familiak egiten ari zen galderei erantzuna eman omen nahi ziotela eta honekin, Jon Pirmin bizirik zegola, erakutsi nahi izan zuten….bederen orduarte!! zeren handik aintzin eta gaur egun artio argentinetar aunitz bezala  bere seme eta haren neska-lagunaz, ez  dute ja jakin! eta hainbat urte pasa ondoren hilik daudela suposatzia normala den, euren gorputzak berreskuratzeko esperantza, oraindik  gelditzen zaie ere, ahaztu ez bai zaie!!!

Halako gauzak ahaztetziñak direnez, Jon Pirmin baztandarra eta urte haietan bertze desagerutako “euskaldunen” istorio gogorra biltzen eta gogoraztaratzen digun  liburu bat bada. Liburua Ez zaigu ahaztu” (Susa, 1998) izena dauka eta Alberto Barandiaranek idatzitakoa da.  Liburuak, alde batetik garai haietan euskal jatorrizko desagertuen kasuak kontatzen digu; Jon Pirmin Arozarena, Telllo Biskiart, Meroño, Armendariz, Garin anaiena… baña baita ere (gauzak hala izan bai ziren), bertze aldetik, eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateen istorioak ekartzen digu; Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alfredo Ignazio Astiz..eta hauek aunitz gehiago izan ziren  (garai haietako HegoAmerikakokonko diktaduretan bederen) euskal jatorria zeukaten biktimak baino! (Honi buruz gehiago irakurtzeko blog huntako “Falcon beltzen egunak” izeneko posta irakurtzen ahal duzue.

Post hau iteko ondorengo materiala erabili dugu.

Wikipedia.

“Navarros en América. Cinco crónicas” (Nafarroako Gobernua 1992) liburuaren Gabriel Imbuluzqueta Alcasenaren “Los últimos emigrantes: Sanfermines en Argentina” atala.

“Ez zaigu ahaztu” (Susa 1998). Alberto Barandiaran Amillanoren liburua.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan”  (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.


Apirilako Nabarraldeko kazetan, gibelekoaldian Patxi Goikoetxeak idatzitako artikulo interesgarri bat agertzen da. Idatzia ¿Acoso a las ikastolas?” izenburua dauka eta azken bolada hontan ikastolak jasotzen ari diren erasoa azaltzen digu eta ez soilik betiko “etsaien” erasoa, baizik kezkagarriena dena, ikastoleen modeloa “babestuko” lizatekeen pentsatzen genuen taldeen erasoa!. Azkenaldian hainbat talde ta jende, haurrak modelo D-en matrikulatzian eskola publikoan izatea animatzen dute, eskola publikoa, eskola publikoa ta euskal eskola publikoa (Escuela Pública Vasca) aldarrikatuz,! ikastolen  50 urteko lana baztertuz!, beno hori bai, Erriberako eta “zona no vascofono-an” eskola publikoan aukerik ez dagoenik, ikastoletan haurrak matrikulatzea gurasoiei animatzen dute!..eta ala ikusita, euskal eremuko ikastolak, sobran daudela dirudi!!!. Erran behar (jakiteko, gogoratzeko edo bederen ez ahazteko), eremu ez euskalduneko gaurko egoera (eskola publikoan eskuaraz ikasteko aukera) orain dela 50 urte Nafarro osoan berbera zela (“eskola publiko” beharrean “eskola nazionala”), hauxe da “zero”! Baño herri eta hiri batzutan guraso batzuk, dena aurka izanez, beren sosa  patuz, izerdia eta batzutan bere osasuna ere Ikastolen modeloa aurrera atera zuten.

Nik (Pello San Millan) ikastolak aldarrikatzen dut eta doike! baita ere euskal eskola publikoa, nik ere (artikuloaren egilea bezala) eskola publikoko zentroko irakasle ta langileak errespetatzen ta miresten ditut eskuararen inguruan egiten duten lanagatik,30 urte hauetan buelta osoa eman bai dute Nafarroako euskal eskola publikoari eta noski! aukera hori erabaki duten gurasoak ere!  baina baita ere miresten ta errespetatzen du Ikastolako andereño ta maixuei eta gurasoen inplikaioa ere! Ez da baten alde egotea eta bertzearen kontra! ez da bat bai publikoa delako eta bertzea ez…pribatua?, kontzertatua? koperatiba?… publikoa? edo… soilik ikastola delako!!.

Kuartelekozelaiako eraikina. Gaur egungo Baztan Ikastolako Haur Ezkuntzako egoitza garai batean eskola nazionalaren eraikiña. Argazki Alberto Villaverde, 2004 (aldatuta dago sepia filtroa ezarri zaio)

Ikastolako “semea” nahiz, Baztan ikastolan hazi eta hezi nintzen, gaur egun seme-alabak ditu eta matrikulatzerakoan Ikastolan sartu nien (niretzat eta emaztearentzat aukerik onena iduritzen bai zizaigun), akaso ez da izanen aukerik onena ezta txarrena ere!, baitzik soilik bertze aukera bat eta nik, bertzen erabakia errespetatzen dudan bezala nerea errespetatzea ere gustatuko lizateke. Baztan Ikastola ikastola publikoa da, udal eskola publikoa hain zuzen eta horregatik gure zulo hontan baztandar batzuengandik beti eta azkenaldi hontan nabaritasun haundiagorekin, “hitz-eraso-ak” jasan eta jaso ditu.

Eraso, gorroto eta amorru horien adibide gise 2012ko Martxoko 13ren diario de Noticiasko “Alumnos de Baztan Ikastola aprenden a pintar con Elisa Muñoz” artikuloan norbaitek utzitako komentarietan ikusten ahal da (mesedez irakurri komentarioak). Artikuloa, soilik ikastolako guraso baten (gañera modu altruistan eta ekimenarako materiala berak patuz) haurrekin izandako aktibitate interesgarria azaltzen du (gurasoa artista ezaguna da eta haurrei arratsalde batez margolaritzaren munduan murgildu zien), ba hori norbaiti tripak astintzen dio, odola irekitan patzen dio eta bere barnean izan dun (pentsatzen dut) Baztan Ikastolarako amorru, amorrazio, ernegazio, ernegu, errabia, gorroto, herra, aiherkunde, higuin, hegigoa…(akitu zait gorroto eta errabia sinonimok) ateratzen zaio eta gauzak jakin gabe ergelkeriak idazten hasten da; materiala eta aktibitate hori ea guraso elkarteak ordaintzen dun edo hau “ere” Baztanen zerga ordaintzen dutenak ordaindu dute,  Baztandarrek ez dutela ordaindu behar urtean 60o.0000 euros kostatzen duen eskola mantentzea…Batek erantzuten dio gauzak nahasten ari dela eta Ikastolako gastu hori Nafarroako gobernua (hezkuntza sailatik bidez)  moduloen araberaz ordaitzen dula eta Baztango udala soilik presupuestoa onartzen dula. Komentarioak zakartzen doaz  eta baztandarra bezala “bere” sosa ikastolan gastatzia molestatzen ba zizaion, orain! Napartarra bezala,  pagatzen duen zergako dirua Ikastolan gastatzia mintzen dio!…zenzugabekeria eta ergelkeria nabarmentzen da “subjetividad” nik-aren atzean ezkutantzen eta idazten duen hitzetan.

Pentsatzen dut subjektibitateak eta halakoak, nahiko zutela ta gañera! poztuko zirela Baztan Ikastola itxi, bota edo desagertuko balitz, Ikastolako aurkari hauek naiz eta ondarreko denboraldi hunten kopurua haunditu dela dirudi arren, erran behar da, zortez gutti direla eta  baita ere, betidanik izan direla, ia Mariano Izetak,  “Gerla aurreko ikastola” Baztan Ikastolako 25. Urteurrenerako prestatutako idatzian aipatzen zun; Elizondon beti izan ditugu Ikastolaren etsaiak eta orduan ere baziren hortan nabarmentzen zirenak eta bere lan maltzurran ari zirenak ikastola bota beharrez, baimenik ez ginula eta ikastola legez kanpo zagolaSubjektibitatearen aitetxiak ikastola itxtea lortu zuten, baña itxi zutena ez zen 41 urte daraman Baztan ikastola, baizik honen “alaba” nausia izan omen zen Elizondoko ikastola (ta poztu ziren).

Lehenengo Ikastola hau Elizondoko Eusko Etxean biltzen ziren euskaltzaleek eraginda Elizondoko Beitonean 1935eko irailean ireki zen. Andereño gise 21 urteko Pilare Alba Loiarte goizuetarra hartu zuten. Ikastola honek Ignacio Iturria dirulaguntza jaso zuen hasieratik, ikastolak eragiten zituen kostu guztiak bere gain hartu zituen, gasto guztiek ordaintzen baitzituen; andereñoaren soldata, liburuak, alkiak, maiak, antolamentu guziak, den denak herriari edo batzokiari deus kosta gabe. Bertze batektokia utzi zien, Ikastola Beitonearen behitikoaldian antolatu zuten eta ikastolaren atzean laguntzaile ta bultzatzaile gise bertzeak bertze Manuel Arburua, Bittori Etxeberria eta Felicitas Ariztia egon ziren.

Ikastola hau gerra aurreko Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen eta Nafarroako eremu euskaldunean sortu zen Euskal Eskola bakarra ere. Dirudienez bailara huntan lehenagotik bertze saiakera izan omen zen euskal eskola bat irekitzeko baña baliabideak falta zirela ta Euskal eskol hori aurrera ez  zen atra. Elizondoko ikastolak ere jaio zenetik arazoz beterik egon zen eta hilabete eskaxa zeramala, eskualdeko ikuskaria zenak, Angeles Barriolak, Elizondoko ikastola ixteko agindua eman zuen, eskolak beharrezkoak ziren arauak betetzen ez zituela eta haur haiek Iruritako eskola nazionalara joaten ahal zirela argudiatuz lortu zun eta Irakaskuntzarako Zuzendaritza Orokorrak ikastola itxiarazi zuen.

Ixte horren ondoren haur guziak barreiatu ziren eta batzuk Miserikordiko eskolara eta bertze zenbaietzuk eskola nazionaletara.  1936ko otsailan Frente Popularrak garaipena lortzean, ikastolako eragileek bortz hilabete itxirik egon ondoren berriro ere irekitzeko baimena eskuratuko dute eta Txokotoko lokal txiki batean eta Pilare Alba andereño gise berriz ere, Ikastola honek hasitako ibilbidea segituko du. Irene Lopez Goñi irakasleak eta Nafarroako Ikastolen elkarteko pedagogia aholkaria dena, bere  “Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) ” tesisa prestatzen ari zela Pilare Alba andereñoa elkarrizketatu zun eta Elizondon egondako denboraldia oroizapen onakoak zirela aipatu gain Ikastola horretan aurrera eraman zen hizkuntza ereduaz kontatu zion: den dena eskuaraz ematen zen, haur guziek euskaldunak zirenez inolako arazorik ez zuela aurkitu, haur txikiak zirenez testu libururik ez zirela erabili baizik argazkiak eta marrazkiak….

Porzierto! Argazki ta marrazki horiek Uztailan gerla eztanda egin bezain bezain pronto, errekete kuadrilla bat ikastolako atea bortxatu eta herriko plazan erre zuten baitere Ikastolako mahaiak eta aulkiek eskola nazionaletara banatu zituzten eta ikastola hustu ondoren ate buruan, pinture horiz  “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) Irene Lopez Goñi (2002) .pdf artxiboa.

Ikastola: Un movimiento popular y pedagógico. Irene Lopez Goñi. (Euskara Kultur Elkargoa 2007) liburua.

 Baztan Ikastola 25. Urteurrena 1970/1995  liburuaren

2012ko apirila.

Pasaden Ortzegun sainduan, kartetan aritu giñen, hain zuzen musean, Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-ttaparen aldeko mus txapelketako Elizondoko lehian, beno, Elizondoko lehietako batean, Erlategi elkartekoek antolatutako lehian hain justu!. Jakina da, Nafarroako Gober­nuak euskarazko hedabi­deak dirulaguntzarik gabe utzi dituela eta hori ikusirik, eskual­deko euskarazko hiru hedabideak  diru-sarre­ra alternati­boak bilatzeko es­kual­deko elkarteen laguntzarekin Mus Txapelketa hau antola­tu dute eta hilako 14an Sunbillako Euli-beltza elkartean finala jokatuko da.

Elizondo izena duen "baeza" (zigilua). Historia Postal de Navarra blogatik hartuta dago eta blogaren egilearen bildumakoa da.

Hori zela, ta esku utsik (ez bildotsik ezta ardo botlilik) etxera bueltatzen nintzela (gañera lehenengo txandan kaleratuta) bururatu zizaidan  Baztan, musa, kartak edo halakoak lotzen zituen post-a idaztia. Pentsatzen nuen zerbait egonen zela idatzita; bitxikeri baten bat, partida mitiko bat, jokuaren azalpenak…edo ipuin bat lau baztandarrekin mahi batian ardo txikitoak edaten eta kartetan jokatzen hasiko zena…baña ez! nere artxibategian (liburu, pdf artxiboak, egunkari ta aldizkariko artikuloak, web horriak, hemeroteka harpidetuak…) ez zen ja agertzen. Eta uko egin behar nuenean, dena azken kartara jokatu nun eta maukapean gordetzen nuen azken ” karta” atera nun….”google jokerra” . San gugelen edo lagun batek googleko bilatzaileari deitzen dion bezala, Orakuloan “Baztan”, “Elizondo”, “cartas” hitzak idatzi ta “enterra” sakatuz….Elizondo eta kartak lotzen zuen blog bata zerrenda txikiaren hasieran agertu zen!!!

Erran Behar, blog horretan azaltzen zuten “kartak” ez zirela” enbidatzeko ta ordagoak botatzeko kartak, baizik…idazteko ta bidaltzeko postak ziren, hauxe da! karta horiek ,gutunak ziren!!! Bloga,  Historia Postal de Navarra izena zun eta Elizondori erreseña  iten zion artikuloa,  HISTORIA GENERAL Y POSTAL DE ELIZONDO, doike!! . Bloga bitxia eta harrigarria da. Egilea, Kanariasko Rafael Angel da eta blogari honek daukan  filatelia bildumaren bidez, Nagarroko historia postala kontatzen digu episodioz episodioz. Episodio horietako bat Elizondoko herria protagonista da eta hainbat datu interesgarriak emanten  digu, ez soilik Elizondoko historia posten inguruan baizik baita ere, herriko “historio generala” kontatzen digu, gehienen bat XIX. mendeko datuak! hortarako “Reak Academia de Historia-ko” hiztegi geografikoaz  eta garai hortako liburuaz baliatzen da, gañera posta “apaintzeko” Elizondoko estafetatik (postetxea) atra diren hainabat karta-azalen irudiak (denak bere bildumakoak) erabiltzen ditu.

1846ko ekainaren 22. Elizondotik korellara bidalitako karta. Irudia ,Historia Postal de Navarra blogatik hartuta dago eta blogaren egilearen bildumakoa da

Blogan aipatzen da 1859an San Ildefonson siñatutako hitzarmenaren ondoren, Elizondok paper garrantzitsuaa  hartuko dula. Hitzarmen horretan Espainia eta Frantziaren arteko korrespondentzi puntu mugak ezarri eta aplikatu behar ziren gaineratasak  (bi herraldetako hainbat monedetan) zehaztu ziren. Iparraldean, muga puntu horiek sei izanen dira;  Baigorri, Behobia, Kanbo, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta  Uztaritz eta Nafarro garaian berriz,Donoztebe, Luzaide eta Elizondoko herriak izanen dira. Baita ere dio errepide  hegoaldetik iparraldera guruzatzen duena, Iruñetik Frantziara, egoera onean dago, eta oraindik gutti erabilia dela ( errepidea, Nafarroko Diputazioa 1847an eraiki zun) . Postak astean hiru aldiz Iruñatik “valijero”  (garai hortako korreosko funzionario antzekoa) bat  kartzen ditu eta Elizondoko estafetan Ibarrako korrespondentzia banatu eta biltzen da.

Historia postala gehigorako ez duenez ematen, Elizondoko historia orokorrako  hainbat datu (XIX.mendea) ematen ditu hortarako aistion aipatu dugun bezala, hainbat liburutaz baliatzen da.

Elizondo XVIII . mendean.

Descripciones de Navarra. Biblioteca de la Real Academia de la Historia, 9/5457, fines del siglo XVIII.
Realengo-lekua da. Herri honetan Casa Concejil, ibarreko bilerak eta audientziak ematen dira.

Ihardun jurisdikzionala zibil eta penala haraneko alkatearen eskutan daude. Alkatea  izendatzen du auzotarrak proposatuta Erregeordeak hiru urterakon alkatea izendatzen du.
Herria bi irin-errota, eliza, sakristana, benefiziatu bat, ehun eta hogeita-lau etxe erabilgarriak, zazpi hondatuak eta zazpirehun ta laurogehitamabi biztanle ditu.

Elizondo 1802an.

Diccionario geográfico histórico de España por la Real Academia de la Historia.  Madrid, 1802, 243 (horria).

Iruñako merindadeko 6. partiduae, Nafarroako erresumaren elizbarrutietan. Ibai nagusia bi auzoetan banatzen du herria… Haranean buru eta alkatesren egoitza da. Harrizko jauregi eder bat bada “Valleko Etxea” izena duna, bilerak egiteko erabiltzen dena eta eta  kartzela arras segurua daukana.
Badira bi azokak, hiru egunekoak bakoitzean, bata Pazko-astelehenean hasten dena, eta bertzia San Lucas eguna (urriak 19). Trafikoa mota guztietako ganadua osatzen du. Hospicio bat bada eta han  herrialdealdeko “alperrak” zeregin batetan aritzeko artilezko terlizak eta “valleko” lihoako zapi goxuak egiten dute. Bere biztanleria 792 pertsonekoa  da 124 etxebizitzetan, errotak… eta San Pedro apostoluaren elizan, apaiz,  4 kapelain, “luminero” bat eta arropa garbitzeko a emakume bat ditu..

Elizondo 1842an

Diccionario geográfico histórico de Navarra por Teodoro Ochoa. Escribano del extinguido tribunal de la Real Corte de Navarra, Secretario del suprimido juzgado de avenencias del de comercio, y escribano público de número de la ciudad de Pamplona, Pamplona, 1842.

Kokapena Baztan ibarran, Iruñeko Merindadekoa, eta eta zortzi liga (legua) iparraldean,  hegoaldean mugatzen du Irurita bi ligatara, mendebaldean Lekaroz liga erdira, Elbetea 200 metrotara ( herrialdeko “varak” neurria aipatzen da), iparraldean  mendi batekin eta ibai  biztanleria bi auzotan banatzen du.

Eraikin ederrak daude, eta jauregi bikaina “gobernatzaileena” deitzen diotena, elizatik gertu, ondoan frontis nagusi eta bikain bat pilota jokoan aritzeko, gibelian  ibaiaren gainean balkoi bat da  eta hortatik amuarrainak arrantzatzen ahal dira.

laborantza nagusia da, artoa, patata, barazki eta gari apur bat. Eskola bada eta han  70 mutil eta 30 neska joaten dira, eskola maixu bat dauka eta honen soldata  3.000 realak  urtekoa da. San Pedro apostoluaren parrokian Vicario, kapelainak eta garbiketarako emakume bat ditu eta lekua 1.220 arimentzako da.

Elizondo 1847an.

Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar por Pascual Madoz, Madrid, 1845-1850, 103. horria)

Kokapena Baztan ibarran, Iruñeko Merindadekoa, Bailararen erdian eta ordoki batean kokatua dago. Herrian Bailarako eta hunten bailarako Udaletxea biltzen da. Haize bortitzez babesten duen mendi “latzetz” inguratuta dago, klima izanez hotza neguan eta epela ta “sanoa” udan.  Herria ibaia zeharkatzen du eta bi kale edo auzotan banatzen du. Biztanleria 250 etxetan biltzen da eta Balleko Etxea kartzela eta eskolako gela bat edukitzen du.

Eskolan 70 mutil eta 30 neska aritzen dira. Harrizko eraikin ederrak daude, eta nabarmentzekoa da “gobernatzaileena” deitzen diotena, elizatik gertu eta gibelian,  ibaiaren gainean balkoi bat da  eta hortatik amuarrain “goxoak” arrantzatzen dituzte. Herriaren erdigunean iturri bat bada eta bertze bat urbilean, biak ur goxokoak dira baño gutti erabiliak, zeren herritarrek ibaitik zuzenean ura hartzen bai dute!.

Eliza (Santiago), bortz aldare, organoa eta apaingarri bikainak ditu. Bikarioa, sakristana, bi benefiziatuak eta garbiketarako emakume bat eliza zerbizatzen dute. Santa Engraziako baselizan apez bat bada eta hilerria ekialdera dago eta osasuna publikoarentzat ez da kaltegarria.

Post hau iteko  Historia Postal de Navarra bloga erabili dugu.

Irudia Santiago kalean hainbat urtez Elizondoko Correos-ko bulegoa egon den tokia. Irudia, Jorge Oteiza Baztan Etnografia museoan saltzen duten postala da (zerbait aldatua).

.

Aste Sainduko opor-egunetan turisten bisita nabaria izaten da gure inguruan, landetxeak okupazioa  altua izaten dute eta gure zokoa  ”turistaz” betetzen da. Turista,  turismoa egiten duten pertsonei deitzen zai. Definizioz turismoa,  pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bertze helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiagoa izanez. Erraterako, oporretan bertze herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak edo familiak dira turistak.

Gure eskualdeko herrietan turismoa garatzeko asmorekin 1992ko abenduan Bertizko Partzuergo Turistikoa sortu zen. Patzuergoa Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Bertizarana, Ituren, Oitz, Urrotz, Donamaria, Beintza-Labaien, Sunbilla, Igantzi, Arantza, Etxalareta eta 8 elkartez  osatuta dago. Erakunde onen izena ”Bertizko Jaurerriatik” hartzen du, Jaurerria finka pribatua izan da mendez mende baño 1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan (baldintza batzukin). Urte batzuz artzapezpikutzak erabili zun, obispoaren oporreko erresidentzia bezala eta seminario gise. Azkenian Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, honen bidez aurreko jabeak, edukiko nahia betez. Handik aintzin, turismoa pixkanaka pixkanaka bultzatu zun 2.040 Hektareko gune naturalak, bere baso berde, landare eta hainbat espezie mota ezberdiñeko lorategiarekin eta gure inguruan turista gehien bildu edo erakartzen duen tokia izanez.

Pentsatekoa da Bertizen izandako lehenego turistek,  urte hoietakoak direla, 80. hamarkadan lorategia bisitatzera ta atsaldea pasatzia etorritakoak izanen zirela….baña,  ”tourismoaren” afera aspaldikoa da bai Europan ta baita ere Bertiz aldean.  Turismo modernoaren lehenengo erakusgarria Pizkunde (Errenazimientoan) garaian  ematen da, handikien artean Europako bertzte tokiak eta herriak ezagutzeko bidaiarako gogoa pizten bai aie eta ala dela, Grand Tour turismo-mota sortzen da. 1840 urtean Thomas Cook ingeles enpresaburuak turismo-bidaiak antolatzen hasi zen zabaldu berria zen trenbidea erabiliz. XIX. mendearen bukaeran klase ertainaren garapena hasita eta oporren legezko onarpenarekin batera, aste bat edo bi kostaldean pasatzeko ohitura zabaltzen hasi zen (Frantzia eta Inglaterran). Euskal Herrian Bigarren Karlistadak eragindako etenaldi laburraren ondorioz , mendearen amaieran Donostia Espainia osoko hiriburu turistikoa bilakatu zen,Maria Kristina Austriakoa Espainiako erreginak 1887 urtetik aurrera bertan pasatako udaldien erakarmenaren ondorioz. Iparraldean, Miarritzeko Villa Eugenia Frantziako enperadoreen jauregia luxuzko Hotel du Palais bihurtu zen..eta gure eskualdaen XIX. mendea  Bertiz hartzen ditu lehengo turistak.

"Quinta de la señora Marquesa de Vessolla" Tomas Padró-ren grabaketa 1878.
Juan Mañe y Flaquer-en liburuan erabilia. Argazkia www.albumsiglo19mendea.net web gunetik hartuta dago.

Andoni Esparza Leirak, 3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) liburuan azaltzen digun bezala,  Bertizko lehenengo turista hoien aipamena Juan Mañe y Flaquer kazeteri katalaniarra esker daukagu. Juan Mañek 1879an  “El Oasis. Viaje al Pais de los Fueros”  lanaren lehenengo liburukia (tomoa) argitaratuko du. Modu episkolarrean idatzitako  lan horretan Euskal Herrian barne egindako bidaia azaltzen du eta Doike! bidai horretan Oronoz-Mugairen ta Bertizen ibili zen.

Kazetari katalaniarrak  liburuan dion bezalaxe…

-Mugairen jeitsi bezain pronto hainbat kanpotarrak ikustea ( ostaua “fonda” beteta bai zegon) atentzioa eman zidan eta itxarotzen ari zitzaidan lagunari galdetu nion ea herri edo auzo hortan “baños” edo ur termalik baziren!.

Lagunak, ez “bañoak” ezta ur “sendatzailerik” ez dituela zautzen erantzuten dio eta jende guzti hori ez dela etortzen ura edatera baizik jatera ihardetsi zion ere.

-Nola ez dut ulertzen! bazkalatzera?

-Kusko duzu! ,erran zion laguna eta han Bertan  Mugairen Baztan ta Bertizaran mugan Zokozar izeneko eremuan Juan Flañe ikusi ta ulertu zun lagunak esandakoa. Zeren  liburuan kontatzen dun bezala, ostatu hortan goizero txokolate beroa zeukaten, eguerdian lau zopa mota ezberdin, “putxeroa”,  zortzi plater eta bi postre,  arratsaldean askaltzeko, berriz txokolatea eta afaltzeko; barazki zopa, lau plater eta postrea. Guzti hori ongi sukaldatua, kalitate onekoa, logela barne eta gañera logelan zerbitzatua  soilki 16 real (eguneko) kostatzen zela, harritzen da. Baitere aipatzen du orain ulertzen duela Nafarroko tripontzi dirudunak hunet etortzea, zorro haundi horiek urtean bein ongi bete  behar bai dira! eta ze obe janari on batekin batera  zonaldeko tenperatura epelaz (hezetasun pixket badela aipazen du) inguruko paisajez ederraz, gozatzeko aukera izatea.

Idatzia segitzen du erranez, bere aurrean ( fonda aurrean) eta Irunera daraman karreteraren bertze aldian Vessollako markesa alargunaren jabetza eta (Bertizko Jaurerria eta Bertizko ohian sakonak) aurkitzen direla. Jaurejia eta markesaren lur ondasuna deskribitzen du hemendik aintzin eta azaltzeko Tomas Padró grabadu bat erabiltzen du ( irudikoa) ;  Jauregia “grandiosoa” dela harlanduaz (silarriz) dena egiña dagola, ingles nobleziaren edozein “mansion-ekin” parekoa dela, 30 lagun bere zerbitzari ta guztikin ostatua ematen ahal ziola…kapera daukala eta ondoan, landare arraroak hazteko berotegi-negutegi txiki bat aurkitzen dela.

Landare arraro horiek, Markesaren lorategirako dira.Vesollako Markesa alarguna (Micaela Mencos y Manso Zuñiga) eta bere alabak  uda pasatzera etortzen dira Bertizera eta lorategian barna  pasaiatzea gustatzen zaiela. Jauregiaren aurrekoaldian, lorategia dagola bere iturri harrigarriekin, zuhaitz mota ezberdiñez eta bitxiz osatua; Liboanoko zedroa (Cedrus sp.) bezala edo Australiako pinua!. Lorategia  larre berde-berdez inguratua dagola eta hauek berriz basoz ezberdiñez;  gaztañondoz, giltxaurrondoz, arteaz (Quercus ilex), haritzaz…osatutako basoaz eta noski! baitere pagadiz.

Jauregiaren gibelian amuarrainez betetako erreka garbi bat pasten da,  baitere baratze ederra eta fruitu arbolak aurkitzen dira.  Jabetza barna dauden baserrietan sakabanaturik “kolonoak” bizi dira, hauek artoa landu  eta abereak zaintzen dute. Urte horietan Jaurerriak  7 etxe eta baserri ditu ( Balangondoa, Etxeberria, Jauregi ondoko Tenienteetxea, Goitikoetxea, Otsobidea, Aranea eta Markeseneako bi eraikin) eta horietan barne 74 biztanle badira.

Oronoz-Mugaireko Aranburu eta Katalan edo "Fonda berria" etxeak. XX. mende hasierako argazkia. "El Señorio de Bertiz" Bidasoa Ikerkete Zentroaren Kuadernoak liburutil hartuta.

Kronika akitzeko, Aizkolegiko kaskoa aipatzen du, iBi orduko bilbide gogor baten ondoren tontorretik dagoen ikuskuzuna ikusgarria dela aipatzen du;- alde batetik Etxalar eta bere “palomerak” ospetsuak ikusten da, bertzealdetik  itxasoa, Biarritz eta bere itsargia! eskuekin ukitzen ahal dela dirudi  guzti! 

Aipatu behar Juan Mañe y Flaquer Mugairen eta Bertiz zen egon zen tenorean bigarren gerra karlista (1872-1876, bazuentzat hirugarrena.) amaitu berria zegoen. Eliotarrak, jaurerriako nausiak eta 1702 tik Vessollako markes tituloa zeukatenak karlista peto petoak ziren. Lehenego karlistadan nabarmendu zen Joaquin Elio Ezpeleta Nafarroko ejerzito karlistaren komandante generala izan zena eta diotenez  ( J.Garate) garai honetan, Nafarroa independientea izatea  helburu izan zun. Bigarren Karlistadan (1872-1876) Markesa alargunaren bi semeak gerran parte hartuko zuten, Juaquin Maria de Elio Nafarroko bederazigarren batalloneko koronela izanen zen eta Fausto Elio ( Vassollako 7.maekesa izanen zena) Arxuriako batailan arituko da ( paper batzutan agertzen da Angosto eta Larumbe brigaderrekin batera batail horretan da hil zela baña soilik azken momenturaino borrokatu zutela adierai nahi dute). Famili karlista dirudunak gerra galduz gain (material belikoa beraiek kosteatzen zuten)e ta Carlos VII. ri  eta Europan ta Amerikan zehar egiten zuen bidaietan akonpañatzen zion korte txikiari  mantendu eta kosteatu behar zutela ta…gauza da gerra ondoren Vasollako markesa alagunaren ekonomia ona ez dela eta jaurerria hipotekatuta dagola, 1883an Markesa hil zenean bere oinordekoak Bertiz saltzea erabakitzen dute.

1884an Narbarteko Pedro Oteiza 450.000 pezetetan (2.704 €) erosiko du Bertizko Jaurerria, berak eta bere semeak Bertizko eremu haundia baso-ustiapenarako erabiliko dute baña hipotekari aurre ez zin egiñez salduko dute. 1898an  Pedro Ziga Mayok 650.00 pzt ( 3.906 €) ordainduz eta hipotekako zorrak desagertuaraziz Jaurerriarekin geldituko da, baitere XX.mende hasieran Vassellako 8. markesa saihatuko da Bertiz berriz erosten.

Pedro Zigak gizon xelebrea eta zerbait arraroa izan zen garai hartoko jauntxoen artean, euskara eta gaztelaniarra aparte frantsa, alemana eta inglesa zekien, bidaiatutako gizona zen, historia, geografia, astronomia gustokoa zuen, narturzalea, landare eta animalien babeslea eta antitaurinoa izan zen. Pedro Zigak  aldaketak eginen ditu Bertizen; lorategi aparta haunditu eta espezie bitxiaz bete zun (1903 aldera), urmaelak, pergolak eta otorduetarako estalpeak eraikiarazi zituen kapera eta bere markesina berritzen du. Aizkolegiko jauregitxoa eta errepidea inen du eta aldaketa garranzisuena basoko-ustiapena geldiaratziko du ,berak jabe izanda ez da zuhaitz bat gehiago moztuko (soilik Aizkolegiko errepidea iteko moztea beharrezkoak zirenak).

Mugaire,Jauregia eta lorategia 1910an. "Bertizko Jaurerria" Bidasoa Ikerkete Zentroaren Kuadernoak liburutil hartuta.

1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan eta baldintza ere ezarri zuen: jaurerria bere hartan mantendu behar zutela, ezaugarriak aldatu gabe. Baitere aipatu zun debekatua zegola zuhaitzak ta adarrak moztea, debekatua zegola heiza ta arrazntza (azeriak eta  hegazti harrapariak ezik), ezinen da industria eta harrobiak ezarri eta kokatu…. Horri loturik, Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, baña erran beahar azken nausia zendu zenetik Parke naturala deklaratu zen artio testamentuari ia ia ez zen jaramonik kasu egin. Urte haietan artzapezpikutza erabili zun, lehendabizik Jauregia inguruko apetz zaharrentzat erresidenzia gise erabiliko zela aipatu zen (soilik apetz bat egon zen)  edo akaso haur itsuendako ere! baña testamentuan obispua oporrak pasatzeko aukerik zuela ezarrita zegoenez, gehienbat hortarako erabili izan zen. Baitere Vatikanoko nunzioren ( Ildebrando Antoniutti monseinore) udako erresidentzia izan zen eta azken urtetan Seminario ikasleak eta bertze kristau eskolako ikasleak opor egonaldiak pastzen zuten. Erraten da azken urte hauetan “hainbertze” jende pastu zela ta normala zela jauregiko gauzak apurtzea eta desagertzea, armarioak, liburuak, loreontziak…Ondarrian Jauregia eta lorategiaren onuragarria ttikia zenez (mantentzea garestia bai zen) 1982an Nafarroako Gobernua 80 milloi pezetaz ordainduz Artzapepikutzari, usufruktuaren berrerosketa egin zuen.

Gaur egun Parkea kudeatzeaz , Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua da aruduraduna eta gustuko lizaiteke jakita zer pentsatzen oteko zun Ziga jaunak Iruñeko hilerriko familiako panteoiatik altxatzen bada,  joanden urtean Nafarroako ingurumen saila arku-ihizirako (ehiza) baimendutako lizentziaz jakiterakoan. Zihur nago, bi kriston hostia hartuko zula,  lehenego granito beltzako tapa galanteren kontra ta bigarna, bere testamentua nahi dutenerako erabiltzen dutela ikusterakoan!

Post hau iteko erabili diren liburuak eta web horriak.

3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) .Andoni Esparza Leira.

www.parquedebertiz.es web gunea.

Bertizko Partzuergo Turistikoaren web horria.

euskomedia.org-ko Auñamendi hiztegi enziklopedikoa.

www.albumsiglo19mendea.net web gunea.

2012ko Martxoa.

29an greba, greba orokorra,”Bertze eredu sozial bat posible da” lelopean abiatuko da Elizondo manifestazioa. Hautsak harrotu ditu Espainiako Gobernuak sindikatuekin hitzartu gabe orain hilabete pasa onartu zuen lan erreformak. Sindikatuek salatu dute, Gobernuak, kaleratzea erraztuta sortu nahi duela enpegua.Erreformak hainbat gako ditu; bertze batzuen artean kendu egin dute 45 eguneko kalte-ordaineko kontratu mugagabea eta 33 egunekoa ezarri. Gainera enpresek salmentak jaisteagatik kaleratu ahal izango dituzte langileak, baita galerarik ez badago ere. Eta guzti hori nik lanean aritzen dudan enpresak ia aplikatu du eta tita batean, urte hontako salmenta jaitsiera “sumatuz” aitzakiarekin 10 langile kaleratu (20 egun ordainduz) eta eta bertze guztio soldata murriztu (%24) digu. Enpresa hau, eraikin zaharrak eta monumntu historikoak zaharberritzen ditu, bere eskutik, Tuterako katedrala, Iruñekoa (orain pinakulokin jo ta ke ari gara), Xabierreko gaztelua, Marzillakoa, Noaingo akueduktoa…aurpegia garbitu eta sendotu ditu, baitere aipatu gure eskualdean, bai Donamariko eta Zozaiko dorretxeak berriztatu ditula. Erran behar, enpresa hau hargiñez beteta dagola edo obe errana zegola, zeren 10 hoietatik batzuk  harri-lantzearen artisauak bai ziren eta orain bere zintzelak, mazeta ta konpasa harri gabe gelditu dira.

Pello Iraizotz indako zutarria Nafarroako ihardutzaile ezezagunaren omenez altxatua dago.

Hargiñak aipatuz erran behar gure zoko hunten hargin lurra izan dela betidanik eta eskualdeko harri gorria jakin izan dute zintzel laztan-kolpez,  armarri ederratan bihurtzea eta Baztango eraikin noble edo etxe xumeen harlanduak, iskin-silarriak, barlasaiak (alfeizarrak), ate-ertzeak… egin eta landu dute harri urratzaile  horrekin.  Hargiñak famatuak izan ziren Bozateko agotak eta Santxotena eskultoreak “defenditzen” duen teoria dion bezala; agoteak  kataro hargiñak omen ziren eta bere lan jakindura XIII. mendean zehar Santiago bidearen luzetara utzi zuten . Mende batzuk geroxago,  XVII. mendean Juan Arozarena “maestro kanteroa” daukagu eta Arozarena hargiñak harlanduzko etxaurrea pintoa  eta paramentuko harri gorrixka duen eraikin barrokoa inen du, eraikin honek Baztango udaletxea izanen da. XX. mendean ere, bailara honek hargin ezagun eta ospetsuak izan zitun edo erran beharko genun hargin-famili ospetsu eta ezagunak izan ditula eta horiek izanen ziren bai Sobrinotarrak eta baita ere Ziaurriztarrak. Zorte haundia izan nun nik txikitan, azken Ziaurriztar hargiñari, (Boni Ziaurriz) ikusi bai nion harriari “hitz” egiten, baitere nola harria laztantzen zun eta nola ere, harri kozkor bat, forma bizidun batean eraldatzen zuen, aitetxik (hargiña ere) eta Bonik harri batzuk “prestatu” bai zuten gure garagian. Gaur egun, Arizkunen dugu Cesareo Soulet  ezaguna eta  izen handiko hargiña dena eta nahizta  erran (Diario de Navarra-ko elkarriketa batean)  berak eta Genero Fagoaga Urdazubitarra ofizioa uztekoan Nafarroan hargin lanbidea galduko dela, erran behar gezurre haundia dela zeren gure enpresan gelditzen diren hargiñak  aparte (egie da kaleratu ondoren gutti gelditzen direla ) ezin dugua ahaztu Pello Iraizotz ( Amaiurko gazteluko bide hasmentan dagon estelaren egilea eta baitere Elizondoko herriak  izango duen “kontrabanduaren” oroigarria eginen duna.) eta ezta ere Joseba Lekuona laguna!!!

Hargiñak izanen dira Arizkundarra mazeta ta zintzela kajoi batean betirako uzterakoan eta harg¡ntza ez da izanen galdutako lanbide bat, baña bai… pasaden azken mendean hainbat lanbide desagertu izan diren horietako bat  , larruginarena ( larru-ontzailea ” kurtidorea, pelteroa”)  izan da. Baztan aldean erraten ahal da 1960an desagertu zela larrugintza artisauaren lanbidea, hiru belaunaldiz larru zurratzea eaman bai zen Gartzainen Unanua familiaren bidez, Baztango ondarreko zurratzailea Dionisio Unanua izanez. Larruginta ondutako larruarekin jantziak edo bertze zernahi objektu egiteko lanbidea edo jardueran da; jantzi eta objektuen fabrikazioa hain zuzen.

Lan honen “prozesua” haritzaren azaletik taninoa  erauzten hastn zen, taninoa  landareetatik lortzen diren konposatu fenolikoetako edozein da eta tinnteak egiteko, tinteak arropetan finkatzen laguntzeko eta, batez ere, larruak ontzeko erabiltzen da (Wikipedia). Taninoaren erauztea udan egiten zen, garai honetan zuhaitza “izerdie” bai du. Zuhaitzaren azalan aizkorakada batez eta palanka iñez azala kentzen zen eta azal puske horiek errotan ehotzen ziren hautsa bihurtu arte.

Larruaren kasuan ohikoena behiarena izatea zen, larru-behia “pelamo” deitutako metro kubikoko putzu batean sartzen zen, pelamoa urez eta kare-biziz estaltzen zen.  Egunero artisaua larrua atratzen zun putzutik, ura nahasten zun eta berriz larru-behia pelamoan sartzen zun, lan berbera hamar egunez errepikatuz. Denbora hau pastuta  Gartzaingo Unanutarrak larrua atratzen zuten eta kutxilla batekin  larruaren hilea eta oraindik gelditzen ahal ziren haragi puskak kentzen zituzten. Ondoren berriz ere putzu batean sartzen zen larrua, kasu hontan  kare arrastroak kentzeko intenzioarekin putzuak soilik urik zeukan. Prozesua luzea zen eta larrua ia garbituta zegonean taninoz eta uraz betetako bertze putzu meheagoetan barruratzen zuen Dionisio Unanauak. Taninotik egunero larrua hiru aldiz atratzea beharrezkoa zen, taninoa eta ura ongi nahastu taninoa ongi disolbatzeko, horrez gain gañera sei egunetara putzua taninoz berritu behar zen eta horrela 3 hilabetez prozesua irauten zula.

Bertze batzutan larrua ardiarena, akerra edo ahuntzarena zenean prozedura ezberdiña zen. Larrua artilearekin ur beroko “aska” moduko batean sartzen zen, ur beroan gatza rta alunbreko harriak botatzen ziren alunbrea desegiten zen (Aluminio-potasio sulfato hidratatua. Tindaketan erabiltzen da, tinda finkatzeko, larrua tratatzeko eta medikuntzan lehorgarri gisa erabiltzen da. Harluxet hiztegi enziklopedikoa) eta egun batzuk egon ondoren larrua atra, idortu eta garbitzen zen.

Azkenik eta ea zer enpleua izan behar zun; sdibidez bizkarreko larru gise  bezala erabili behar bazen  larrua luzatu, tiratu eta zabaltzen zen eta berriz uztarria estaltzeko batzen larrua estutzen zen, horretarako zabaltzeko eta estutzeko taula hiltzedun batez baliatzen zen.

Post hau iteko Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua rabili da.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.